Elurra, izotza edo lainoa dagoenean nola gidatu

Familiako ospakizunengatiko joan-etorriek, elurretara egiten diren irteerek eta, orokorrean, klimatologia kaskarrak, errepidean sustoak izateko garai bihurtzen dute Eguberria
1 abendua de 2002
Img consejo del mes listado

Elurra, izotza edo lainoa dagoenean nola gidatu

Zuhur jokatzeaz gain -hori ezinbestekoa baita autoa hartu behar denean- badira zenbait aholku eta trikimailu, elurra, izotza edo behe-laino itxia dagoenean kontuan izatekoak.

  • Ez jaitsi pedalak behar bezala ukitzea eragotziko dizuten oinetakorik eta autoko berogailua ez gehiegi erabili. Bero handiegiak logura eragin dezake.
  • Hotzeria arrunt batek, garai honetan hain ohiko izaten denak, areagotu egin dezake alkoholaren eragina.
  • Ibilbidean zehar, eska ezazu informazioa kanpoko tenperaturari buruz. Euria ari badu edo hezetasun handia badago eta tenperatura 3ºC-tik gorakoa ez baldin bada, hortxe-hortxe izango da izotza eta izotz plakak edo elurra ager daitezke.
  • Ahal dela ez autorik hartu goizaldean edo goizeko lehen orduetan, orduantxe izaten baita errepidean izotza sortzeko arriskurik handiena.
  • Autoari neguko gurpilak jarri ohi badizkiozu, jarri lehen izozteak baino hilabete lehenago, asfaltoan ibiltzean zorroztu egiten baitira gurpilen mintzak eta hobeto itsasten dira horrela.

Behe-lainoa eta izotza

  • Behe-lainoa dagoenean, ondo ikustea eta besteek gu ikustea izaten da lehentasuna. Erabili argi laburrak (‘luzeek’ errebotatu egiten dute behe-lainoarekin) eta lainoaren aurkako atzeko argia, baina itzali beharrezko ez direnean, atzetik datorren gidaria ez itsutzeko.
  • Zubietan, paraje laiotzetan eta erreka inguruetan moteldu abiadura, normalagoa izaten baita izotza aurkitzea.
  • Balazta poliki-poliki zapaldu, gurpilak blokeatu ez daitezen. Autoak ABS baldin badu, zapaldu hondo-hondoraino.
  • Autoaren kontrola galtzen baduzu, ez zapaldu balazta. Jaso poliki-poliki oina azeleragailutik eta saiatu bolantea erabiliz autoa kontrolatzen.

Elurrarekin

  • /imgs/20021201/consejos01.jpgBeste auto batzuek arrastoa ireki badute, joan horien gainetik. Hala ere, ez mugitu elur geruza oso handia baldin bada, autoaren azpialdeari kalte eragiteko arriskua dago eta. Aurrez arrastorik ez baldin badago, pneumatiko egokiak badituzu eta elur gutxi badago, zoaz elur zanpatu gabearen gainetik, lur-testurakoa denez hobeto itsasten baitira gurpilak.
  • Derrapatuz gero, ez zapaldu balazta. Mugitu astiro-astiro bolantea autoaren atzeko aldeak hartu duen norabidean.
  • Autoa elurretan harrapaturik geratzen bada, mugitu behin eta berriz atzera eta aurrera atzerako martxa eta bigarrena erabiliz.
  • Zure autoa aparkaturik dagoela elur geruza baten azpian geratu bada, ez kendu elurra autoa mugitzeko unera arte. Geruza horixe duzu tenperatura hotzagoen aurrean isolatzailerik onena.
  • Elurte handia iragarrita badago, altxa autoaren antena ahalik eta gehien eta lotu puntan kolore biziko zerbait, autoa errazago aurkitu ahal izateko (ez egin horrelakorik zure autoak antena elektriko teleskopikoa baldin badu).
Trikimailu ezin hobeak
  • Bete autoaren depositua sarri-sarri. Depositua beteta duela egonkortasun eta itsaskortasun hobea izango du autoak eta mugitu ezinik geratuz gero ere, luzaroago izango duzu berogailua.
  • Autoaren aurreko leihoari pasa patata atal bat (barrutik eta kanpotik). Kanpotik uraren labaingarri izango da; eta barrutik kristala lurruntzea galaraziko du.
  • Haizetako-garbigailuko urari izotzaren aurkako edo ontziak garbitzeko produktu apur bat botata hobeto garbituko da kristala eta ikusgarritasuna ere hobea izango da.
  • Kristala izoztuta dagoenean ez erabili ur berorik, hautsi egin daiteke eta. Erabili izotzaren aurkako produktua edo alkohola.
    Xiringa batean alkohola eta ontzi-garbigarria nahastuta berehala urtuko da sarrailetako izotza.
  • Alkoholetan bustitako zapi batekin ederki garbituko dituzu autoaren eskuilak, beste autoen koipe-zipriztinak saihesteko.
  • Haizetako-garbigailuak malguago bihurtzen dira kola-edaritan bustitako zapi batekin igurtziz gero.
  • Izotzarekin haizetako-garbigailuak kristalera itsatsita gera ez daitezen, autoa aparkatzen duzunean bira eman eta jarri metalezko aldea kristala ukitzen.