Burtsan jokatzea

Finantza-merkatuei buruz arau gutxi ezar daitekeen arren, hona horietan lehena: merkatuak igo eta jaitsi egiten dira, azken asteotan ikusten ari garen bezala.
1 azaroa de 1998
Img consejos listado

Burtsan jokatzea

Dirua inbertitzeko erabakia hartu aurretik, epe motzerako errenta finkoan, epe luzerako errenta finkoan (bonu eta obligazioetan) edo errenta aldakorrean (burtsako akzioetan) inbertitu nahi dugun erabaki behar dugu. Norberaren arriskuzaletasunaren eta inbertitu nahi den kopuruaren arabera, bata, bestea edo hirurak batera aukera ditzakezu. Burtsan jokatzeko erabakia hartu baduzu, hona hemen zenbait aholku baliagarri.

Historikoki, eta espezialistek defendatzen dituzten ikerlanen arabera, badirudi estatistikoki frogatuta dagoela epe luzera jaitsi baino, igo egiten dela gehiago burtsa. Hori dela eta, errenta aldakorra inbertsio ona da, epe luzera eginez gero. Esandakoa gorabehera, goranzko epe iraunkor baten ondoren, murrizketak ezustean harrapatu ohi du inbertitzaile asko.

  • Jabetu zaitez zenbaterainoko arriskua jokatu nahi duzun.
  • Ez ahaztu akzioa saltzen den unean bakarrik irabazten edo galtzen dela burtsan.
  • Saltzen ez den bitartean ez da dirurik irabazten.
  • Hurrengo jaitsiera noiz gertatuko den inork ez dakienez, epe luzera begira egin behar dira inbertsioak.
  • Burtsako indizeak, IBEX35ak esaterako, indize horretako akzioak zer preziotan trukatzen diren adierazten du. Horrela, IBEX35ak Espainian burtsan kotizatzen duten enpresen artean likidezia handieneko 35 konpainien prezio-gorabeherak adierazten ditu.
  • Kontuan izan akzio baten kotizazio-prezioak ez duela prezio horretan eragina duen informazio ezaguna bakarrik adierazten; inbertitzaileen ustez etorkizunean akzio horrekin gertatuko dena ere adierazten du.
  • Merkatuak egiten duen aurreikuspenaren (inbertitzaileek uste dutenaren) eta gertakarien edo etorkizunean gerta daitekeenaren arteko desfaseek eragiten dituzte kotizazioen aldaketak.
  • Burtsan eragin positiboa izan ohi dutenak: inflazio baxua edo beheranzko joera duena, interes tasa baxuak, enpresen irabaziak gehitzea eta egonkortasun politikoa.
  • Eragin negatiboa dutenak: inflazio altua, interes tasa altuak, enpresen emaitza txarrak eta ezegonkortasun politikoa.
  • Oso zaila da ziklo bat (goranzkoa-beheranzkoa-goranzkoa…) noiz amaitu eta beste bat noiz hasten den asmatzea.
  • Epe luzera inbertitu: epe motzeko inbertsioak arrisku handia du. Akzio bat karteran zenbat eta denbora gehiagoan izan, orduan eta arrisku gutxiago dirua galtzeko. Eta gehitu egiten da balio horren batez bestekotik hurbil dagoen errentagarritasuna lortzeko aukera.
  • Burtsan inbertitzekotan, inberti ezazu bost urtean gutxienez behar izango ez duzun dirua.
  • Finkatu zure akzioentzat prezio objetibo bat, izan nahi zenukeen errentagarritasunaren araberakoa. Eta kopuru hori iritsitakoan, saldu. Ez atzeratu saltzeko unea; ez erori gehiago irabazteko irrikan.
  • Burtsan sartzeko une egokia ote den jakiteko: inberti ezazu noizean behin diru kopuru jakin bat (beti kopuru berbera). Horrela, zentzuzko prezio batean erosten dira akzioak (garesti daudenean gutxi eta merke daudenean asko).
  • Ez inbertitu diru asko balore-sorta mugatu batean. Akzio-kartera anizteak arriskua gutxitzen du. Baliteke gaur indartsu dauden baloreak urtebete barru horrela ez egotea.
  • Gomendagarria da burtsan Inbertsio-Fondoen bidez inbertitzea: kostu txikiarekin zure diruaren gestio profesionala lortzeaz gain, kartera anitza izango duzu, sektoretan zein herritaldetan. Inbertsio-Fondoek aldeko tratua dute zergetan eta horrela, finantza- eta zerga-errentagarritasuna ezin hobea da.