Salbuespenetarako
Erabiltzaileak ez badaki ere, automobilaren aseguruko primaren zati bat edo etxebizitzako arrisku anitzeko polizaren diru kopuru bat ez doaz arriskuen ondorioak aseguratzen dituen erakundearen kutxara. Autoaren aseguruan bost euroraino iristen den eta etxebizitzaren polizan kapitalaren arabera aldatzen den diru hori Espainian Ogasun Ministerioko erakunde publikoa den Aseguruen Konpentsaziorako Kontsortzio izenekoak biltzen du. Aseguru konpainiek beren estalduretan jasotzen ez dituzten arrisku zenbait (hala nola natur ezbeharren ondoriozko txikizioak) Kontsortzioak babesten ditu eta, bestetik, aseguru konpainiek kontratua hitzartu nahi izan ez dieten gidariei asegurua egiten die.
- Aparteko arriskudun ezbeharretan
- Fenomeno naturalak: aparteko uholdeak, itsas erauntsiak, lurrikarak, tsunamiak, sumendi-erupzioak, ez-ohiko zikloi-ekaitza eta gorputz sideralen eta aerolitoen erorketak. Ez du babesten, aseguraturik dagoen arriskua dela eta, ondasunean zuzenean eroritako euriaren, ezta azotean, isurtze-sarean edo patioetan bildurikoaren ondorerik, ezta presa, kanal, estolderia, kolektore eta lurpeko ur-bide artifizialak haustearen ondoriozkorik, non eta haustura hori Kontsortzioak estalitako aparteko gertakizun baten zuzeneko ondorez jazo ez den. Ez-ohiko zikloi-ekaitz horien barnean sartzen dira tornadoak eta aparteko haize-erauntsiak (135 kilometro orduko baino abiadura handiagokoak).
/imgs/20051001/casa.jpg Estaltzen dituen izaera politiko edo sozialeko egintzen ondoriozko arriskuak: terrorismo, matxinada, sedizio eta herri-errebolta; baita Espainiako Indar Armadunen eta Segurtasunaren Indar eta Gorputzen egintza edo jardueren ondoriozkoak ere, bake-garaian jazotzekotan.- Motordun ibilgailu jakin batzuen ezbeharretan Ibilgailuak hirugarrengoei eraginiko kalteak estaltzen ditu, automobilaren derrigorrezko seguruaren mugaraino:
- Ibilgailua ezezaguna denean: ibilgailu eragilea ezezaguna denean, Espainian gertaturiko ezbeharrengatik pertsonei eragindako kalteak estaltzen ditu.
/imgs/20051001/coche.jpg Ibilgailuak asegururik ez daukanean: ezbeharra eragin duen ibilgailua aseguratu gabe dagoenean, pertsona eta ondasunetan eraginiko kalteak estaltzen dituen arren, istripua sortarazi duen ibilgailuan zihoazen pertsonengan eta gauzetan gertatu diren hondamenak indemnizazio horretatik salbuetsita daude, bidaiari horiek ibilgailua aseguratua ez zegoela bazekiten eta Kontsortzioak hori dena frogatzen badu.- Lapurtutako ibilgailuen kasuetan: pertsona eta gauzetan izaniko kalteak estaltzen ditu, baldin eta ezbeharraren eragilea aseguratua badago eta ohiz Espainian estazionatua dagoen ibilgailua lapurtua izan bada.
- Kontsortzioa eta aseguratzailea bat ez datozenean: pertsona eta gauzetan nozituriko kalteak estaltzen ditu baldin eta, kaltetuari indemnizazioa ordaindu behar dion kopuruaz Kontsortzioa eta aseguratzailea bat ez badatoz. Konpainia aseguratzaileak ordaindu behar duela geroago adosten bada, honek Kontsortzioari diru-kopuru hori eta ezbeharra gertatu zenez geroztiko epearengatiko legezko interesak gehi hauen %25 ordainduko dizkio.
- Aseguratzaileak kaudimenik ez duenean, pertsona eta gauzetan izaniko kalteak estaltzen ditu baldin eta ibilgailua aseguratu duen erakunde espainiarraren porrota, ordaintze-etendura legez adierazi bada edo konpainia hori deseginik badago eta, kaudimenik ez duela, esku harturiko kitapen-prozeduran badabil.
Asegururik ez duten edo lapurtuak izan diren ibilgailuei dagokiela, ezbeharraren biktima Kontsortzioak indemnizatzen du baina, ondoren, istripuaren eragilearen kontrako kobrantza-egintzari ekingo dio.
Indemnizazioak kobratzeko betebeharrak
- Aparteko arriskuetan
- Kalte edo istripu pertsonalengatiko aseguru kontratua sinaturik edukitzea. Era askotako hondamenak estal ditzake polizak: suteak eta natur fenomenoak, lurreko ibilgailuak tren-ibilgailuak, ondasunetan eraginiko bestelako kalteak (lapurreta, kristalen haustura, ordenagailuen matxura, etab.), era askotako diru-galerak, etc.; baita istripu-asegurua ere, bestelakoa seguru baten edo pentsio-plan baten osagarri gisa kontratatu den arren.
- Aseguruaren iraungipena. Azken aseguru-poliza ordaindu eta eguneratua behar du aseguratuak, Aseguruen Konpentsaziorako Kontsortzioaren aldeko errekargua sartzen den kasuetan.
- Gabezia-aldia. Kontsortzioaren indemnizazioa jasotzeko eskubidea dauka aseguratuak, polizaren emisioa gertatu denetik zazpi egunera. Aldi horretan kalte pertsonalak salbuetsiak daude.
- Motordun ibilgailuen ezbeharretan
Poliziak eginiko argiketaren, lantegiko txostenaren eta, kalte fisikorik jazotzekotan, sendagilearen partearen bidez egiaztatu baizik ez du egin behar biktimak.
Non eta nola tramitatu indemnizazioa
Ezbeharra gertatu den lurraldeko Kontsortzioaren delegazioan edo poliza kontratatu den aseguru konpainian aurkeztu behar da erreklamazioa.
- Aparteko arriskurik izatekotan, honako dokumentazioa erakutsi behar da:
- Ezbeharraren berri jasotzen duen orria.
- ENA-ren kopia.
- Aseguru polizaren kopia.
- Primaren ordainketa egunean dagoela egiaztatzen duen txartelaren kopia.
- Interesatuak indemnizazioa sartzea nahi duen banku-erakundeari dagozkion hogei digituak.
- Pertsonengan kalteak gertatu badira, ezbeharraren kausa egiaztatzen duena giria aurkeztu behar da: egunkarian argitaraturiko albistea edo polizi argiketa izan daiteke, adibidez. Heriotzarik jazo bada, dokumentazio orokorraz gainera, heriotza agiria, familia liburua eta (polizan berariaz onuradunik agertzen ez bada) testamentua edo oinordekoen deklarazioa eta Oinordetzen gaineko Zergaren likidazioa (zerga hori indarrean dagoen Espainiako autonomi erkidegoetan) aurkeztu behar dira.
Zein kasutan aseguratzen dituen motordun ibilgailuak
Gidari (gazteen, eskarmentu gabeen edo ezbehar askoren eragileen) eta erakunde aseguratzaileek onartzen ez dituzten (zilindrada handikoak izatearren, adibidez, berebiziko arriskutsutzat jotzen dituztelako) motordun ibilgailuen derrigorrezko estaldura egiten du Kontsortzioak. Horretarako, kontratua sinatzea gutxienez bi konpainiatan ukatu egin zaiola egiaztatu behar du gidariak. Aseguruen merkatuan gertatzen denaren berri izaki, aseguratzaileek erabiltzaile mota jakin batuk onartzen ez dituztela badaki, Kontsortzioari aseguru konpainia horieni zena ematea aski izango da, ez da idatziz egiaztatu beharrik. Horrelako gidarien estalduraz arduratzen denean, Kontsortzioak hirugarrengoei eginiko kalteak bakarrik aseguratzen ditu: bai derrigorrezkoa seguruari dagozkionak, baita -bezeroak hala nahi badu- borondatezko erantzukizun zibilean sartzen direnak ere.