Informazio eta zerbitzuetan badago zer hobetua
Estatu espainiarra munduko aberatsenetakoa da ondare artistikoari dagokionez… Aberastasun horren adierazgarri, bisitariek ikusgai dituzten mota guztietako 1.300 museo baino gehiago; hala ere, adituen ustez horietako asko ez dituzte betetzen zainketa, dokumentazio, erakusketa eta ikerketa aldetik bete behar lituzketen baldintzak.
Estatu guztiko Arte Ederretako hamazortzi museo onenak bisitatu eta aztertu ditu CONSUMERek 1998an zehar guztira 8,5 milioi bisitari izan zituzten museo horiek. Urte horretan zehar bisitaririk gehien izan zutenak, Museo del Prado (1,7 milioi bisitari), Guggenheim (1,3 milioi), Reina Sofía eta Picasso (biek milioi bana bisitari) dira. Aztertutakoen artean, bisitari gutxien izan zutenak, berriz, A Coruñako Arte Ederren Museoa (16.500 pertsona urtean), Lázaro Galdiano museoa (27.000), Cuencako Arte Abstraktoaren museoa eta Galiziako Arte Garaikidearen Museoa (biek ere 35.000 bisitari 1998an).
Bistan denez, aldizkari honetako teknikariek ez dute ebaluatu hamazortzi arte-leku horietan ikusgai diren obren arte eta kultura aldetiko balioa. Museo horiek ere, museo gehienek bezala, bisitari mota ezberdina bat jasotzen dute, jakituna ez dena (“orain era guztietan jendea etorri ohi da, ez ikasleak eta oso artezaleak diren pertsona helduak bakarrik, lehen bezala”, diote museoetako arduradunek). Ikuslego berri horrek modu prosaiko eta arruntagoan ulertzen du museoko ikustaldia, ez zeremonia gisa; filme bat ikustea, liburu bat irakurtzea, disko bat entzutea edo parkean zehar paseatzea bezala da. Izan ere, gero eta jende gehiagok sartzen ditu museoak agendan, aisialdia betetzeko aukera gisa eta kendu egin diote bisita horri aura elitista, minoritario eta aspergarria, kultura eta artea publiko orokorrari helaraztea hainbeste oztopatzen duena.
CONSUMERek bestelako alderdiak aztertu ditu, artistikoak albora utzita: eraikinaren azpiegitura, museoak erabiltzaileari eskaintzen dizkion zerbitzuak (kafetegia, telefono publikoa, osasun zerbitzua, aparkalekua…), museoko obrei buruz eskuragarri den informazioa (doakoa), sarreren prezioa, instalazioaren segurtasuna, garbitasuna eta zainketa… Gainera, inkesta bat ere egin zen -hamazortzi museo horien irteeran- guztira hamazortzi erabiltzaileri, museoa bisitatu ondoren gustura geratu diren jakiteko. Museoetara egindako bisitaren eta arduradunei 80 galdera baino gehiagorekin bidalitako inkesta bidez egindako informazio eskaeraren ondorioak bat datoz, neurri handi batean, erabiltzaileen inkestan ateratakoekin.
Txosteneko ondorio nagusien artean, alderdi positiboetatik abiatzea izango da, agian, egokiena: hamazortzi museoek seguruak dirudite (larrialdiko irteera ongi seinalizatuak dituzte eta baita eraikina husteko plana ere), ongi kokatuta, garraio publiko bidez egoki komunikaturik daude eta, gainera, obrak behar adina argi eta lekurekin erakusten dituzte. Baina baikortasunerako bidea ematen duten alderdi horiek ez dute gutxitzen hain txalogarri ez diren beste zenbait puntu: museo gehienek badute zer hobetua ikusgai den obraren doako informazioari dagokionez eta erabiltzaileari eskaintzen dizkioten zerbitzuetan. Bi eskaintza horiek (museoetan ikusgai denaren kultura eta arte aldetiko balioa bezain garrantzitsu ez izan arren) erlazio handia dute bisitariek museo horiei buruz adierazi duten iritziarekin. Aipatu beharra dago museo horietatik zazpi bete-betean berrikuntza lanetan ari direla eta (batez ere Bilboko Arte Ederren Museoan eta Valladolideko Eskulturakoan) nabarmen hobetuko dela erabiltzaileari eskaintzen zaion arreta.
Arteaz gain, badira beste alderdi batzuk ere
Bisitariari egiten zaion harrera eta arreta ez da kontu hutsala. Izan ere, Arte Ederretako museo bat (ikusleari diziplina, garai, herrialde, egile edo estilo jakin baten ordezkari diren arte espresioekiko kontatua izateko esperientzia ematen dion eraikin bikaina izateaz gain), leku itxia da, erabiltzailea sarrera ordaindu eta gero sartzen dena (kopuru aipagarria ordainduta gainera: batez beste 500 pezeta), eta jarduera hezitzaile, interesgarri, baliagarri eta atsegin edo erosoa gozatzeko aukera emango diona. Informazio eta zerbitzuen aldetik nabarmendu diren hutsuneak sekula baino desegokiagoak dira orain, museoetako bisitari kopurua urtean baino urtean handiagoa baita. Eta gogoeta handirik egin gabe ere ohartuko gara edozeinek, baina batez ere arteaz gozatzeko ohitura handirik ez duenak, informazioa behar duela museoan ikusten duena ulertzeko eta ikusgai diren obrez jakitunek adina gozatzeko.
Bistakoa da, beste aldetik, guztiok behar dugula seinalizazio eraginkorra eta jarraitzeko erraza, museoan galdu gabe ibili eta erakusketaren antolatzaileek pentsatu dutenaren antzeko ibilbide logikoa egin ahal izateko; zer esanik, horrelakoetara joateko ohiturarik ez dutenek. Eta, azkenik, edonork behar du (ordu luzez zutik egoteko ohiturarik ez duenak bereziki) nolabaiteko erosotasuna, kafetegia edo, gutxienez, atsedenalditxoa hartzeko leku egokia. Filmea bikaina izan arren, jarlekua erosoa ez bada eta proiekzioak akatsak baditu, nekez izango da esperientzia atsegina. Beste hainbeste gertatuko da museo batek fondo iraunkor aparta edo aldi baterako erakusketa bikainak izan arren (CONSUMERek, bisitaturiko hamazortzi museoek bezala, ezaugarri hori betetzen zutelako aukeratu baitziren) inolako azalpenik ematen ez badu, ez berariazko esku-orrietan, ez aretoan bertan, ez eta obra bakoitzaren alboan ere (oinarrizko hiru datuez gain), ikuslea “ezagutuaz” doanari buruz.
Eta horrez gain, elbarrientzat egokitutako instalaziorik, telefono publikorik eta kafetegirik ez badu. Egoera hori ez da arrunta, nahiz eta aztertuko hamazortzi museoen artean hirutik batek informazio eta zerbitzuei dagokienez batez besteko aprobaturik ere erdietsi ez. Erabiltzailearen arreta kontuetan (informazioa eta zerbitzuak orokorrean hartuta) Reina Sofía, Thyssen eta Guggenheim dira. Aitzitik, aprobatua ere lortu ez dutenak, notarik txarrenetik onenera, Lázaro Galdiano (Madril), Tápies, Cuencako Abstratu, Bilboko Arte Ederren Museoa, Valladolideko Eskultura Museoa eta Arte Garaikideari buruzko Galiziako dira. Eta, gainera, Dalí eta Sevillako AAEE museoek, ozta-ozta atera dute aprobatua.
Informazioa eskas, museo batzuetan
Artearen erakustoki hauetan berebiziko izugarria izaten du erabiltzaileak ikusi behar dituen arte-lanei buruz jasoko duen informazioak, esanahia eta erakusketaren funtsezko ñabardurak ulertzeko, zerbaitetan apropos ezkutatu ere egiten baita. Hala ere, CONSUMEReko teknikariek “gutxiegi” kalifikatu dute bisitaturiko hamazortzi museoetatik 7tan ikusgai dagoen obra bakoitzari buruzko informazioa. Bi museotan bakarrik (El Prado eta Kataluniako Nazionalean) eman zen ontzat informazio zehatz hori. Gainerako museoetan (9, guztira), “erdipurdi” apala baino ez dute lortu. Gehienetan jakineko fitxa teknikoa izaten da obra bakoitzarekin batera jasotzen den informazioa: autorea, data eta teknika artistikoa (mihise gaineko olioa, brontzezko eskultura…). Eta kito. Eta bakoitzak uler dezala nahi duena, edo ahal duena.
Informazio kontuekin jarraituz, aurreko egoeran parean, harrigarria da ikusleak areto bakoitzera sartzean aurki dezakeen informazio pila. Kasu horretan informazio orokorra izaten da, ikasgai diren lanak testuinguruan kokatzeko oso baliagarria. Hiru museotan bakarrik (Valentziako AAEE, Tàpies eta Lázaro Galdiano museoetan) falta ziren esku-orriak edo azalpenak (horman ezarrita, paneletan, etab) aretoetan.
Aztertu den beste alderdi bat, erakusketan zehar ikustaldi ordenatu eta eraginkorra egiteko dagoen erraztasuna da, indikatzaileak daudelako edo ez daudelako edo aretoen kokapenagatik. Lau museotan (Kataluniako Nazionala, Joan Miró, Galiziako Arte Garaikidearen Museoa eta Lázaro Galdianon), hainbat arrazoi tarteko zailtzat jo zuten teknikariek bisita ordenatua egitea.
Erabiltzailearentzako zerbitzuak, hobetzeko modukoak
Erabiltzaileari eskaintzen zaizkion zerbitzuei dagokienez ere hobetu beharreko alderdi ugari hauteman da, bisitariak ikustaldia eroso egin dezan. Azterturiko hamazortzi museoetatik, Cuencako Arte Abstraktukoa izan da erabiltzailea gutxien kontuan hartu duena. Dalí, Sevillako AAEE, Tápies, Lázaro Galdiano, Valladolideko Eskultura museoa eta Bilboko AAEE museoa ere, eskas. Azken bietan hutsune horiek konpontzeko bidean dira, itxuraz, egiten ari diren obra handiak tarteko. Beste muturrean, zerbitzurik onenak eskaintzen dituzten museoak Reina Sofía eta Guggenheim dira, biek ere “bikain” kalifikazioa erdietsi baitute atal horretan. Aipagarri dira Valentziako IVAM Galiziako Arte Garaikideko museoa ere. Egoeraren erradiografia eginez gero, hamazortzi museoetatik erdiek ez dute kafetegirik, bederatzitik bakarrak du jatetxea kafetegitik aparte, eta bost museok baino ez dute eskaintzen edozein bisitarirentzako liburutegia. Gainera, erdietan ez dago osasun zerbitzurik, hirutik batek ez du telefono publikorik eta hirutik batek ez du kutxazain automatikorik. Bestalde, alderdi positiboago batean, ia guztiek dute ordutegi egoki eta zabala eta arropa-zaindegia eta ikusgai diren obrekin zerikusia duten gaiak eta argitalpenak saltzeko denda. Azkenik, aipa dezagun museoak elbarrien beharretara egokituz joan direla baina oraindik asko direla zati batean baino egokitu ez direnak (sarbideak, komunak eta museoaren barruko aldea begiratu dira). Hamazortzi museoetatik hamaika behar bezala egokituta daude eta beste sei zati batean bakarrik eta bat, Cuencako Abstraktua (egokitzeko zaila den eraikina da) ez dago bat ere egokituta.
Gehienak, ordainduta
Estatuko Arte Ederretako museo onenetatik hiru (Valentziako AAEE, Galiziako Arte Garaikidearena eta Sevillako AAEE) baino ez dira doakoak. Gainerakoetan, bisitariak sarrera ordaindu behar du: Valentziako IVAMeko 350 pezetatik Museu Dalíko 1.000 pezeta bitarte; hala ere, Guggenheim museoko azken erakusketa ikusteko 1.200 pezeta ordaindu beharra dago. Kobratzen dutenen artetik, batez bestekoa 600 pezeta kostatzen da, zineko sarrera adina, gutxi-gorabehera. Zortzi museok eskaintzen diote aukera erabiltzaileari sarrera kutxazain automatikoetan, hoteletan eta Turismo bulegoetan erosteko aukera. Beste alde batetik, azterturiko hamazortzi museoek, erakusketa iraunkorraz gain aldi baterako erakusketak ere antolatzen dituzte: horrelako gehien eskaintzen duena Reina Sofía (27 erakusketa 99an zehar), Valentziako IVAM (aldi baterako 26 erakusketa) eta Valentziako AAEE (16). Horrelakoetan urrien eskaintzen dutenak Lázaro Galdiano eta Dalí dira, iaz aldi baterako erakusketa bakarra antolatu baitzuten.
Ezberdintasun handiak museoen web-en artean
Sevilla, Valentzia eta A Coruñako Arte Ederretako museoek, eta Fundació Antoni Tàpies eta Museu Picassok ez dute Interneteko gunerik eta Cuencako Arte Espainiarreko Arte Abstraktuko Museoak March Fundazioaren helbidea eskaintzen du eta Bilboko Arte Ederretako Museoak helbide bat dauka baina ezin izan da konektatu. Baina gainerako zentroek Internet erabiltzen dute informazioa emateko eta normalean, hainbat hizkuntzatan egiten dute.
Guggenheim museoaren web-gunea (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez) oso argia da eta informazioa zabala eskaintzen du kokapen, ordutegi, zerbitzu eta urteko programari buruz: Guggenheim. La del Museo Reina Sofía Reina Sofía Museoarenak (gaztelaniaz eta ingelesez) bere bilduma iraunkor interesgarriari atal bat eskaintzen dio besteak beste: Museo Nacional de Escultura Museo Nacional de Escultura delakoarenak (gaztelaniaz bakarrik) atal oso-oso bat dauka “El Museo y sus colecciones” izenburuarekin:IVAM, Centro Arte Garaikideko Zentro Galiziarrarenak (gaztelaniaz, galegoz eta ingelesez) erakusketarik berrienei buruzko informazioa du azpimarragarri:Thyssen-Bornemisza www.museothyssen.org. La del Lázaro Galdiano (Lázaro Galdiano museokoak (gaztelania hutsez) historia eta kokapena azaltzen ditu:www.flg.es. Museo del Prado. Museu Nacional de Catalunya-koak (katalanez bakarrik) MNAC eta bertako bilduma deskribatzen ditu: www.mnac.es. Joan Miró (Joan Mirókoak (gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta ingelesez) berrikuntzen atalagatik nabarmentzen da.
Hamar aholku baliagarri 2000 efektuaren aurrean
Aldizkari honek inkesta egin zuen (iazko urriaren 27tik azaroaren 5era bitartean) aztertuko hamazortzi museoetako bisitariren artean, museotik irtetera zihoazela, bisitarekin gustura zeuden jakiteko. Ikusi ahal izango denez, inkestatuen iritzia hein handi batean bat dator CONSUMERekoteknikariek egindako azterketan antzemaniko hutsuneekin.
- Eraikina, ondo: inkestatuen %11k bakarrik uste du erakusketak hartzen dituen eraikia ez dela egokia.
- Ikusgai den obra ere bai. Erabiltzaileek %80 baino gehiago gustura dago museoetako obraren kalitatearekin. El Prado Museoak erdietsi zuen puntuaziorik handiena.
- Ez gara oso zorrotzak. %71 konforme dago museoek eskaintzen dituzten zerbitzuekin, baina %27ren ustez ez dira beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen. Kexurik ohikoenak: kafetegi eta aparkalerik eza, obrei buruzko informazio urria eta bisita gidaturik eta ikusentzunezko baliabiderik eza.
- Seinalizazioa hobetu daiteke. Erabiltzaileen erdia baino gehiagoren ustez museoko seinalizazioak ongi bideratzen du bisitaria obra ikusteko, baina hirutik batek dio seinalizazioa ez dela egokia. Alderdi honi dagokionez baloraziorik onena jaso dutenak: Thyssen eta Valentziako Arte Ederren museoa.
- Esku-orri, plano-gida, langileen argibide, ikusentzunezko eta antzekoen bidezko informazioa ontzat eman zuen %63k, baina inkestatuen %23ren ustez urria eta erdipurdikoa da eta %10ak txartzat kalifikatu zuen. Onenak, Reina Sofía, Kataluniako Arte Museoa, El Prado eta Thyssen.
- Kexarik ohikoenak: esku-orrietan informazio gutxi, zenbait obrari buruz informazio gutxi eta langileek ez dutela bat batean informaziorik ematen. Bestelako iradokizun eta kexak: museoek bisita egiteko ordena bat proposa dezatela eta eskura dauden esku-orrien kopurua gehitzea.
- Ikusgai den obra bakoitzari buruzko informazioaz (kopuru eta kalitateaz) %62k ona dela uste du, baina %11k txarra dela dio eta %27k erdipurdikoa. Museoetan obrei buruzko informazioa falta zela erantzun zuen %30ek. Onenak: El Prado, Thyssen eta Miró.
- Kritikarik ohikoenak: informazio gutxi eta azalpen urriak ematen direla, garaiaren testuingurua ez dela behar adina azaltzen eta testuetan hizkuntza gutxi erabiltzen dela.
- Museoetan hobetu beharrekoak. Bisitarien %56ren ustez museoetan badago zer hobetua. Gehien errepikatu den eskaera arte-lanei buruzko azalpenak hobetzea izan da. Bestelako ekarpenak: aretoetan pertsonal gehiago jartzea, museoa ikusentzunezkoz hornitzea eta barruko seinalizazioa eta oro har informazioa hobetzea.
- Lau erabiltzailetik batentzat museoak garestiak dira. Bisitari asko (%47) konforme azaldu ziren museora sartzeko ordaindu beharreko kopuruarekin. Baina %28k garestitzat jo zuen sarrera.
- Esperientziarekin gustura. Museora sartu aurretik zituzten usteak bete ote ziren galdetu zitzaien inkestatuei. Erantzunak positiboak izan ziren. Bisita uste baino hobea izan zela esan zuen %20k, gustura zegoela %65ek eta %15ek gustura ez zeudela erantzun zuten. Museoka, Thyssen museoak utzi zuen ikuslegoa gusturen. Atzetik, Guggenheim eta Valentziako IVAM. Gustura ez zeudela erantzuteko arrazoi nagusiak: Arte lanetan aniztasun urria dagoela, informaziorik eza, museoa obratan egotea eta gidarik eza.
- Erabiltzaileak nolakoak diren: ia hirutik bik unibertsitateko ikasketak zituzten eta %10 zen lehen mailako ikasketak baino ez dituztenak. Museoetako bisitarien %2 baino ez da ikasketarik gabea. UBI edo LH ikasten ari diren ikasleak dira museoetako bisitarien %18. Sexuari dagokionez, oso banatuta daude gauzak: %52 gizonezkoak ziren eta gainerakoak emakumeak.
Estatuko Arte Ederretako hamazortzi museo adierazgarrienak aukeratu, azterketako galdetegia eta inkesta prestatu eta museoetarako bisita diseinatzeko, beharrezko dokumentazio guztia aldez aurretik bildu zen (Internet, bibliografia, gidak eta museoetako esku-orriak, …) eta museistikako hainbat adituren aholkularitza jaso zen.
- Hamazortzi museoetarako bisita: 1999ko urriaren 27 eta azaroaren 5a bitartean, aukeratutako hamazortzi museoak bisitatu zituztenCONSUMERekoteknikariek, hamar hiritan: Bilbo, Valentzia, Madril, Bartzelona, Sevilla, A Coruña, Valladolid, Cuenca, Figueres eta Santiago de Compostela.
- Museoetako arduradunentzako galdeketa: Urriaren 27 eta 28an museo bakoitzeko prentsa bulegoarekin hitz egin genuen. Galdera-sorta zabal bat bidali zitzaien (erantzun beharreko 80 item baino gehiago) eta museo guztien adeitasunez erantzun zuten. Azkenaren erantzuna azaroaren 26an jaso zen.
- Erabiltzaileen inkesta: museo bakoitzeko 10 bisitariri egin zitzaien inkesta (20 itemeko inkesta bidez), ikustaldia amaitzean, esperientziarekin gustura geratu ziren jakiteko. Guztira hamazortzi inkesta egin ziren.