Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Hautsetan hobeki garbitzen baina gehiago kutsatzen dute

Ikuzgailuan baliatzeko zortzi garbigarri aztertu dira oraingoan (lau likido eta beste lau hautsetan); horien prezioa, ikuzketako, 20 zentimotik (Dixan eta Colón) 27 zentimora (Ariel hautsetan) doa. Kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Dixan hautsak ematen du hainbat arrazoirengatik: bera da hautsetatik merkeena (0,23 euro), ikuzketa-kalitatean "ongi" kalifikazioa lortu du, etiketa ondo osatua agertzen du eta kutsadura gutxien sortzen duenetako bat da. Wipp hautsa ere aukera polita da: garesti xamarra (0,25 euro ikuzketako) baina osoko kalitaterik hoberenekoa. Likidoetan aukera hoberena Dixan da: merkeenetako bat izaki, hainbesteko ikuzketa-kalitateduna, onargarrien barnean.

Garbigarri likidoak dosifikatzeko errazagoak izateaz gainera, erosoago gerta daitezke pisu eta tamaina txikiagokoak direlako. Dixan eta Wipp likido lodiago direnez (jele motakoak), nahi izan gabe edo ezbeharrez nekezago isur daitezke. Hautsetan datozen lau garbigarriek 54 ikuzketa egitea eskaintzen dute eta likidoetako hiruk, berriz, 44 dosi. Ariel likidoa 40 ikuzketa baino ez du agintzen, gainerakoek baino litro erdi handiagoa bada ere (4,5 litro Arielek; besteek, 4 litro).

Garbigarri bakoitzaren ikuzketa-kalitatea balioztatzeko, kotoizko ehun batean eta zuntz sintetikozko beste batean hainbat orban-motaren aurrean erakutsitako eraginkortasuna juzkatu zitzaien. Kasu guztietan ere, ikusgailuak marka eta modelo berekoak izan ziren, ura 30º C-tan zegoen eta honen gogortasuna ertaina izan zen (25º frantziar). Kasu bakoitzean, etiketan fabrikatzaileek aholkaturiko kopurua baliatu zen (110 gramo hautsetako garbigarriekin eta 90 mililitro likidoekin; Ariel laginarekin 112 mililitro erabili ziren, halaxe aholkatzen du eta).

Ikuzketa-probak

Garbitze-ahalmenak gantzezko eta pigmentuzko orbanak suntsitzeko eraginkortasuna neurtzen du. Kotoiaren gainean olio minerala, landare-olioa, bilgorra, maionesa eta gurina aplikatu ziren; ehun sintetikoan, berriz, ezpain-barra, landare-olioa, kakahuete olioa, animali gantza, bilgorra eta makillajea. Hautsetako garbigarriek likidoek baino garbitze indar handiagoa agertzen dute bi ehunetan ere (kotoian %41eko eraginkortasuna eta sintetikoan, %51, hautsetakoek; kotoian %33 eta sintetikoan %34, likidoek).

Jarduera entzimatikoak orban proteiniko eta amilasen suntsiketa adierazten. Odol, kakao, esne, belar, kakahuete, elikagaien ongarri eta almidoizko orbanei aurre egitean "oso ongi" kalifikazioa erdietsi duen garbigarri bakarra Ariel likidoa da (denetan hoberena, zazpi orbanetatik bostetan: %50eko eraginkortasuna). Ariel eta Wipp hautsetan "ongi" geratu ziren, kasu guztietan balorazio ertainak merezi izan zituztelako. Dixan (hautsetan eta likidoa), Colón hautsetan eta Wipp likido laginek "onartzeko moduko" baizik ez ziren izan eta Colón likidoak ez zuen proba hau gainditu.

Zuritze-eraginkortasunak orban oxidagarriak desagertzeko gaitasunaren berri ematen digu: kafea, tea, ardoa eta fruta, oraingoan. Garbigarri likidoek desabantailan dihardute proba honetan, beren formuletan ezin baitituzte eragile zuritzaileak ezarri (ez baitira egonkorrak ur-medio batean). Hortaz, lau likidoak proba gainditu gabe geratu ziren. Hautsetakoen artean ere aldeak izan ziren, batetik bestera: denetan hoberenak Dixan eta Wipp ("oso ongi") dira, deseginiko orbanak % 44-%46 bitartekoa izaki. Ariel eta Colón "ongi" baino ez ziren azaldu, %40ko eraginkortasunaz.

Arroparen kolore zurixka urdintzaile optikoei esker lortzen da: substantzia horiek argi ultramorea absorbitu eta, horren ordez, argi urdina irradiatzen dute. Eragile horien eragina neurtzeko, urdindu gabeko kotoi zuriko ehuna hiru aldiz ikuzi behar da baldintza estandarretan (30º C, 25º frantziarreko ur-gogortasuna) eta, ondoren, horren kolorea egiaztatu, espektrofotokolorimetroaren bitartez. Wipp (hautsetan) eta Colón (hauts eta likidoa) dira zurien garbitzen duten hiru laginak.

Koloreak zaintzeaz

Garbigarriek koloreetan duten eragina neurtzeko xedez bi proba egin ziren. Margultze proban, arropa batetik bestera jazoriko kolore-transferentzia neurtuko bada, bi arropa berdin garbigarriarekin eta garbigarririk gabe ikuzi behar dira, kasu bakoitzean "zenbaterainoko" kolorea transferitzen den zehazteko (baldintza oldarkorretan neurtu ohi da: 60º zentigradoko tenperatura eta 40º frantseseko ur-gogortasuna. Kolore-transferentzia gehien mugatzen duena Ariel likidoa da ("oso ongi"), atzetik Dixan eta Wipp likidoak ("ongi") datozkiola. Colón garbigarri likidoa eta hautsetako lauak dira koloreekin oldarkorrenak.

Tonu-endekapena egiaztatzeko proban, ikuzketetan barrena kolore-galera neurtu zen. Arropa bakoitza hogei aldiz ikuzi behar da 60º C-ko tenperaturan; ondoren, horrela lorturiko emaitzak eta garbigarririk gabe baina, gainontzean, ikuzte-baldintza berdinetan erdietsitakoak konparatuko dira. Dixan eta Wipp likidoak irabazi dute balorazio garaiena ("oso ongi") eta beste bi likidoek (Ariel eta Colon) ez dute proba hau gainditu ("eskas").

Hautsetako garbigarriak dauzkaten osagai guztietatik ingurugiroa gehien honda dezaketenak fosfatoak dira, tripolifosfatoak bereziki. Ikuzgailuetan baliatu beharreko garbigarrietan ezartzen dituzte fabrikatzaileek uretako karearen eraginak neutralizatzeko egokiak izatearren: kareak, izan ere, orbanak finkatzea laguntzen eta garbitzeko arduradunen (tentsioaktiboen) jarduera ahuldu egiten du. Eragin mesedegarri honez gainera, fosfatoek uraren "eutrofizazioa" eragiten dute, hau da, laku eta urtegietako uretan gehiegizko sustantzia elikagarrien metaketa areagotzen dute, uretako landareen ugalketa eta, beraz, ur-azpiko faunarentzako oxigeno eskasia ondorioztatuz.

Eragile alternatiboa

Fosfatoen ordezko eragileak, berak bezain kutsagarria ez direnak, zeolitak dira. Hauek dituzten karearen kontrako propietateak fosfatoenak bezain eraginkorrak ez direnez, garbigarriei eransten zaizkien polikarboxilatoak kaltegarriak dira, biodegradatzeko unean hamaika zailtasun agertzen baitira. Zeolitak erabiltzeak konponbide ekologikoagoa bideratzen dute baina, uretan disolbatzen eta, hortaz, laku zein ibaien hondoetan metatzen direnez, ura edangarri bihurtzeko garaian arazoak agertzen dituzte (lohi gehiago tratatu behar direlako). Hautsetako garbigarriek duten beste osagai toxikoetako bat, zuritze-eragile oxigenatuak dira, uretako landareen hazkuntza galarazi egiten baitute.

Garbigarri likidoek ezin dezakete karearen kontrako eragilerik, ezta zuritzeko eragile oxigenaturik erantsi, uretan disolbagarriak ez direlako elementu horiek. Zama hori arintzeko, garbigarri likidoek beren formulan hiru edo lau bider tentsoaktibo gehiago ezartzen dituzte; hauetariko gehienak degradatu egiten diren arren, ez dira kalterik gabeak gertatzen.

Azterturiko lagin guztietan Colón hautsa da fosfatoak (tripolifosfatoak: gehien kutsatzen dutenak, alegia) baliatzen dituen bakarra; ugari erabiltzen ditu, gainera: %24. Gainerako hiru hauts garbigarriek zeolitak baliatzen dituzte karearen kontrako eragiletzat, baina lagin batetik bestera alde handia dago kopuruan: Dixan (%4,1), Wipp (%1,5%) eta, urrutira, Ariel (%18).

Etiketa guztiak zuzen dauden arren, batetik bestera ere aldeak nabaritzen dira: Wipp eta Colón (hautsak eta likidoak) eta Dixan jeleak ez zuten adierazten ikuzteko tenperatura egokienak. Dixan eta Colon likido laginek, berriz, ez dute aipatzen nolako arropa ikuz daitekeen. Colón likidoak, azkenik, ez ditu agertzen Ingurugiroarekiko Praktika Onen Kodeko aholkuak.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak