Urrutiko ikaskuntza

Etxetik mugitzeke eta denborari zukua aterata

1 otsaila de 2000

Unibertsitate-titulua, doktoratua, eskola-graduatua, Ingurugiroko master bat, gitarra, energia eoliko nahiz ileapaintzako ikastaroa, ospitalean zaindari izateko azterketak… Hori eta askoz ere gauza gehiago ikas daiteke etxezulotik irten gabe, areago, gainerako jarduerekin tartekatuz. Aski duzu telefono bat aldamenean, egunean hainbat ordu gai horri eskaintzea eta diziplina, diziplina zorrotza. Maiz, ordenadorea edukitzea eta aparailu hori maneiatzeko bezainbesteko informatika-ezagutza ere ezinbestekoa gertatzen da.

Etxetik mugitzeke eta denborari zukua aterata

Denbora ondasun eskasa da eta handik hona mugitzea -eduki akademikoak konbentzionalki eskuratu ahal izateko premiazkoa den logistika hori-“denbora-lapurra” dela hautematen ari da, geroz eta nabarmenago. Eragozpen larria da mugitu behar izatea, alegia. Ez da txiripa lanbide askok adierazitako joera hasi berria, lana etxean egitea, bulegora egunero ez joatea eta lan-eginkizunak enplegatu, buruzagi edo zuzendariaren etxetik bertatik nahiz berariaz egokitutako lanpostu informatikoetatik (enpresatik urrun baina langilearen etxebizitzatik gertukoak, denetan) betetzea. Kontua denbora aprobetxatzea da. Gure gaiari helduta, tele-prestakuntzaz edo tele-heziketaz ari gara, jakina denez.

Duela mende eta erdi (1851. urtean, hain zuzen ere) Berlinen sortu zenez geroztik, urrutiko ikaskuntzak etengabeko bilakaera ezagutu du gaur egun arte. Garapen jarrai horrek, denbora igaro ahala, tradiziozko material didaktikoari teknologiak nozituriko azken aurrerakadak ere erantsi dizkio: faxa, bideohitzaldia, posta elektronikoa, CD-ROM, internet, etabar, bezeroaren ikaskuntza erraztu eta, bide batez, irakaslearen ausentzia fisikoa eta ikasle denentzat prest egote hori ezinezkoa izatea nolabait orekatzeko. Urrutiko ikaskuntzak eginiko aurrerakada eta irabazitako garrantziaren froga aproposa da gaur egun, mundu zabalean, ia-ia 1.500 erakundek dihardutela lanbide horretan, era guztietako ikasgaiak bere etxetik mugitzeke ezagutza aberastu nahi duten 30 milioi ikasleri irakatsiz. Horrela jardutea, ezin bestela izan, sekulako negozioa bilakatu da eta espezializatutako hainbat enpresak dihardute, ahalik eta bezero gehienen arreta eta konfiantza bereganatzeko.

Estatu espainiarrean, urrutiko irakaskuntzak ez ditu oraindik ehun urteak beterik (lehendabiziko zentroa 1903 urtean sortu baitzen) baina, azaletik aski heldua dirudien maila harturik, hezkuntza-alor guztietara hedatuta dago jadanik, Unibertsitatea barne. Urrutira ikasten ari diren pertsonen kopuruak ere goraka egin du etengabe eta, era horretan, gaur egun 800.000 pertsona baino gehiago ari dira Estatu espainolean sistema horren arabera ezagutza zabaltzen. Ikasle horietako gehientsuenek (%82 inguru, hain zuzen), Asociación Nacional de Centros de Enseñanza a Distancia (ANCED) elkarteko kide diren laurogeitik gora zentro pribatuetako batean dihardute. Titulartasun publiko zein pribatuko erakundeek eskaintzen dituzten ikastaldien aukera zabal eta anitza da: CONSUMERek galdeturiko iturriek eman duten informazioaren arabera, ia mila programa (denak desberdinak) irakasten ari dira orain bertan. Ikastaroen prezioak, berriz, dezente aldatzen dira, eskaintza batetik bestera: doakotasunetik milioi pezeta bitartera doaz, hainbat ezaugarriren arabera; dena dela, zentroa pribatua ala publikoa den, horrek du sekulako eragina bezeroak ordaindu beharko duen prezioan; ikastegiaren titulartasunaz gainera, ikastaldiaren izaerak, iraupenak eta ikasleari eskaintzen zaizkion baliabide didaktikoek ere garrantzi handia dute.

Ikasleen batez besteko adina 18 eta 35 urte bitartekoa delarik, jende horren profilek gora-behera handiak erakusten dituzte: lanpostua bilatzeko bere burua prestatu edo trebatzea nahiz bere enpresaren premietara egokitzeko nahiz karguz igotzeko birziklajea egitea ezinbesteko ikusten duenetik hasita, argazkigintza edo pintura bezalako gustuko denborapasa jakin batean sakondu nahi dueneraino, edo kulturaz kezkaturik dagoela, arkeologiako gaiak sakonagotik jorratzea komeni zaiola ikus duen edo, adibidez, arte garaikideaz duen ezagutza aberastu nahi duen horretaraino. Nolanahi ere, urrutiko ikasle horiek guztiek bereizgarri bat dute: ikasgeletara joanez, hau da, era konbentzionalean ikasketak egiteko erabateko ezintasuna, lanak ezindurik, helbidearen desegokiak oztopaturik edo antzeko baldintzek galarazita.

Titulua: onena, ofiziala; bestela, homologatua

Estatu espainoleko Hezkuntza Ministerioaren menpe dagoen urrutiko irakaskuntza -unibertsitate aurrekoa (amaitzear dagoeneko), unibertsitate mailakoa eta hizkuntzen irakaskuntza- arautua da eta, horrenbestez, presentzia eskatzen duen irakaskuntza tradizionalean lortzen den tituluaren baliokidea erdiesten da urrutiko honetan ere. Jakina denez, ez da beste horrenbeste gertatzen urrutira diharduten hezkuntza-zentro pribatuek ematen dituzten titulurik gehien-gehientsuenekin (zentro horietako batzuek diote beraiek emaniko titulua homologatua dagoela). Hori ez da egia, irakasten duten trebakuntza okupazional hutsa baita, lanpostu zehatz bat lortzera zuzendurik baitago. Kontu hau (“Zuen titulua homologatua al du hezkuntza-agintaritzak?”) erabiltzaileak ahalik eta zorrotzen zehaztu behar du hezkuntza-zentro pribatu batera (urrutikoa izan, presentziala izan) doanean. Ikasle bakoitzak emango dio homologazio horri bidezkoa iruditzen zaion balioa baina titulu homologatuak, eskuarki, homologatu gabe dagoenak baino kategoria handiagoa du lan-merkatuan. Nolanahi ere, titulua homologatu edo homologatu gabe, urrutiko irakaskuntzaren kalitatearen bermeak aski sendoa dirudi, zentroek irakasle tituludunak edukitzeaz gainera, Administrazioak kontrolatzen duen kalitate akademikoaren batzorde arduradun batek maiztasun jakin batez egiten dituen ikustaldiak gainditu behar izaten dituelako.

Ikasgelarik gabeko unibertsitariak

Estatu espainiarreko Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED, 1972 urtean sortua) izenekoak irakaskuntza unibertsitarioa eskaintzen die lan, helbide edo bestelako arrazoiengatik ikasgela tradizionaletara ezin joan daitezkeen 150.000 inguru ikasleri. UNED horren egitura eta antolamendu orokorra, Espainiako gainerako unibertsitate publiko guztienen parekoak dira eta hark ematen dituen tituluek, noski, Estatuko beste zeinahi unibertsitatek eman lezakeenak bezainbesteko balioa daukate. Halaz ere, bere izaera dela medio, UNEDek baditu berezitasun batzuk, bai bere esparru estatalean zein nazioarteko bere ezarpenean, metodologiari dagokionez. Irakaskuntza-sistema multimedia motakoa da eta bertan sartzen da idatzizko eta ikus-entzunezko materiala, euskarri informatikoa eta beste baliabide teknologiko batzuk.

Ikastaroan zehar, urrutiko ebaluazio-probak eta kasuan kasuko data eta deialdietan iragarritako azterketa presentzialak tartekatzen dira. Unibertsitatea eta ikasleen arteko harremanak erraztearren eta irakaskuntzako erakunde horren izaera zein eremua estatala denez, UNEDek ia 60 zentro-kide ditu Espainia osoan: estaldura zabal horri esker, tutoretzetara bildu, liburutegi eta mediateka-zerbitzuak baliatu, hornikuntza didaktikoa eskuratu eta urrutiko ebaluazio-probak egin, praktikak gauzatu eta ariketak zuzentzeko aukera du ikasleak.

Unibertsitatearen eskaintza, ordea, ez da UNEDen diplomatura eta lizentziaturetara bakarrik mugatzen. Teleprestakuntzaren bitarteko heziketa akademikorako sarbidea errazten du Estatu espainoleko beste unibertsitateren batek ere. Teknologia berrien aldekoenek adierazten dutenez, urrutiko irakaskuntzaren geroa ikasgela birtualak dira: bai edukiak igortzeko, bai ikasleek beraien artean bai irakasleekin komunikatzeko, Interneten aukera guzti-guztiak baliatzen dituzte ikasgela birtual horiek. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak, besteak beste, eskaintzen dituen Internet bidezko ikastaro batzuetan -Enpresa-Gestioko Simulaziozko Ereduen Sorkuntza, Ekologia eta Ingurugiroko Ereduen Sorkuntza- ikasleak oso era pertsonaleko tutoretza jasotzen du eredugintza eta simulazioko software (programa informatikoak) menderatzeari dagokionez.

Urrutiko ikastaroak
  • UNED
    • Ikastaroaks: Zuzenbidea, Fisika, Kimikak, Matematikak, Zientzia Politikoak, Soziologia, Sistema-Informatika, Gestio-Informatika, Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialak, Psikologia, Filologia… Master, Doktoretza, Hezkuntza Jarraia.
    • Titulazioa: Titulu Ofiziala, ikasketen araberakoa (Diplomatura, Lizentziatura, Masterra…)
    • Material didaktikoa: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa. Tutoreekiko komunikazioa telefono edo ordenadorearen bidez egiten da.
    • Iraupena:unibertsitate-ikasketa presentzialena bera.
    • Prezioa:
  • KATALUNIAKO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA (UPC)
    • Ikastaroaks: Enpresa-Gestioko Simulaziozko Ereduen Sorkuntza, Ekologia eta Ingurugiroko Ereduen Sorkuntza, Giza Jokamoldearen Azterketa Simulaziozko Ereduekin.
    • Titulazioa: UPCko Espezializazioko Diploma Ofiziala.
    • Material didaktikoa:idatzizko dokumentazioa, CD ROM, simulazio sofwarea Vensim PLE 3.2. Tutoreekiko komunikazioa telefono edo posta elektronikoaren bidez egiten da.
    • Iraupena: 30 horas/Ikastaroak.
    • Prezioa: 30.000 ptas/Ikastaroak.
  • OSASUN ETA GIZARTE-ONGIZATEAREN INSTITUTU EUROPARRA (IE)
    • Ikastaroaks: Protokolo eta Harreman Instituzionaletako Masterra, Osasunaren Ekonomia eta Gestioko Masterra, Ingurugiro eta Ekoikuskaritzako Masterra, Kalitatearen Gestioko Masterra, Enpresako Lan-Arriskuen Prebentzioaren Gestioko Masterra, Ikuskarien, Zuzendarien, Teknikarien eta Prebentziorako Delegatuen Trebakuntzarako Programa…
    • Titulazioa: Diploma del IE.
    • Material didaktikoa: idatzizko dokumentazioa, kasu praktikoak, autoebaluazio-probak. Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: 30 eta 600 ordu bitarte, ikastaroen arabera.
    • Prezioa: Entre 28.000 y 685.000 ptas/Ikastaroak.
  • IUSC. IUSC. (GOI-IKASKETEN ZENTROA)
    • Ikastaroaks: Hedapen Unibertsitarioko Ikastaroak, Ingurugiroaren Gestioa, Basoko Baliabideen Gestioa, Giza Dietetika eta Nutrizioa, Hondakinen Gestio eta Tratamendua, Ingurugiroaren Gestio eta Ikuskaritzen Masterra, Naturaren Gestio eta Kontserbazioko Masterra…
    • Titulazioa: IUSCeko Diploma edota Cadizko Unibertsitatearen Diploma.
    • Material didaktikoa: idatzizko dokumentazioa, kasu praktikoak. Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: 100 eta 600 ordu bitartekoa, ikastaroen arabera.
    • Prezioa: 148.000 eta 359.000 pezeta ikastaroko.
  • CENTRO ETAF
    • Ikastaroaks: Erizain Laguntzailea, Kamareroa, Elikagaien Maneiatzailea, Sukaldaria, Sukaldeko Laguntzailea, Haurren Hezkuntzako Teknikaria, Artxibo eta Liburutegiak…
    • Titulazioa: Diploma egiaztatzailea.
    • Material didaktikoa: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa. Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: No han facilitado información.
    • Prezioa: No han facilitado información.
  • CEAC
    • Ikastaroaks: Administrazio Laguntzailea, Finantza eta Kontabilitate Zuzendaritza, Zergapekotza eta Aholkularitza Fiskala, Hotel-Gestioa, Analista Programatzailea, Gitarra, Argazkigintza, Ehun-ebakera eta soinekogintza, Ileapaintzea, Estheticienne-ikasketak…
    • Titulazioa: Diploma.
    • Material didaktikoa:idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa, kasu praktikoak… Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta, fax edo interneten bidez egiten da.
    • Iraupena: ez dute informaziorik eman.
    • Prezioa: ez dute informaziorik eman.
  • CCC
    • Ikastaroaks: Apainketa, Zahar-berritzea, Administratzailea, Aholkulari Fiskala, Argazkigintza, Marrazketa, Gitarra, Ehun-ebakera eta soinekogintza, Administrazio-Laguntzailea, Iturgintza.
    • Titulazioa: Diploma
    • Material didaktikoa: idatzizko eta ikus-entzunezko dokumentazioa, kasu praktikoak… Tutoreekiko komunikazioa telefono, posta elektroniko, fax edo internet bidez egiten da.
    • Iraupena: 3 urte arte.
    • Prezioa: 150.000 pezeta, batez beste.
  • Beste zenbait urrutiko ikastaro
    • Zine, bideo eta telebistarako sorkuntza-ikastaroa
      • Centro: Instituto de Cine, Vídeo y Televisión, S.A.
      • Iraupena: 540 horas
      • Prezioa: 334.000 ptas.
    • Kultur Gestioko Masterra
      • Bartzelonako Unibertsitatea.
      • Iraupena:2 urte
      • Prezioa: 325.000 pezeta ikastaro akademiko bakoitzeko.
    • Nutrizio eta Dietetika Aplikatua
      • Instituto Dietética y Nutrición, S.A.
      • Iraupena: 530 horas
      • Prezioa: 277.500 ptas.

ABANTAILAK - ERAGOZPENAK

ABANTAILAK - ERAGOZPENAK

ABANTAILAK

  • Autonomia handiagoa dauka ikasleak eta, horrela, bere denbora hobeki gestionatzen du.
  • Beste zeinahi eskola-, etxe- zein lanbide-jardueraren trebakuntza osagarria da hau.
  • Etxetik bertatik ikasten da, eroso asko.
  • Area jakin batean profesionalizatzeko bitarte dinamiko bezain azkarra da.
  • Ikasgela Birtualak
    • Konfiguratu eta erabiltzeko erraztasuna.
    • Lanabes integratuak (posta, foroak, chat…)
    • Interneten integratzea.
    • Programa bakarrarekin maneiatzea: nabigatzailea.
    • Edukiak egunean jartzeko eta irakasleekin komunikatzeko erraztasuna.

ERAGOZPENAK

  • Irakaslearekiko harreman urriaren ondorioz (telefono, fax edo ordenadorearen bidez bakarrik) zalantza asko sortu edota ikaslea desmotibaturik gerta daiteke.
  • Gehientsuenak ikastaro teorikoak dira batik bat, iraupen laburregikoak, agian.
  • Ez zaio egiten etengabeko jarraipenik ikasleari: beraz, ezin jakin ikastaroa behar bezala aprobetxatu duen ala ez.
  • Diziplina eta erregulartasun zorrotza agintzen du horrela jarduteak. Urrutiko ikasleen erdiak ikasketak bertan behera uzten ditu, bukatu aurretik.
  • Eskuarki, urrutiko ikastaroak presentzialak baino garestiagoak ohi dira.
  • Zentro pribatuek irakasten dituzten ikastaroak ez dira ofizialak eta horietako titulu asko ez daude Hezkuntza Ministerioak homologaturik.
  • Oraindik ere, urrutiko ikastaroek ez dute tradiziozko presentzialek duten itzal soziala, ez ospe akademikoa ere. Curriculumetan, eskuarki ez daude presentzialak bezain ongi baloratuak.
  • Ikasgela birtualak
    • Diseinu eta ezarpenaren kostu handia.
    • Telefono-gastu handiagoa, lana on-line egin behar izaten delako.