Dudagabeko erosotasuna, erabiltzailearen kontura
Kreditu-txartelak 1971 urtean abiatu ziren bidean espainiar Estatuan. Handik hogeita hamar urtera ezbairik ez dago: erabiltzaileak onartua du ordainketa-modu hori eta, bestetik, txartela baliatzeak herritarren azturetan eta pentsamoldean eragin izan dituen aldakuntzak. 1999 urtean zehar, Visa txartelaren erabiltzaileak Estatu espainiarrean batez beste 36,5 transakzio egin zituen, laguneko 378.619 pezeta gastatuz.
Espainiar txartelen merkatuaren banaketa, berriz, honela geratu zen: %56 Visa-rentzat, %23 6000/Maestro/Mastercard izenekoentzat eta gainontzekoak, azkenik, 4B/Mastercard-entzat. Dudarik gabe txartel hori finkatu den arren, oraindik ere finantza-tresna gisa erabiltzeak kezkak eta zalantzak harrotzen ditu. Aurreikusi gabeko komisioen kobraketagatik, informaziorik ezagatik, txartel baten lapurreta edo galeraren ondoriozko arazoengatik eta beste makina batengatik kexu dauden erabiltzaileak ez dira gutxi.
Espainiar merkatuan hedapen handienekoak diren Visa eta Mastercard txartelak aztertu ditu CONSUMERek, hainbat banka eta aurrezki-kutxak kobratzen dituzten komisioak ikertuz. Horrez gain, erabiltzaileen zalantza ohikoenei erantzuna eman diegu.
Kreditu ala zor
“Kreditu-txartel” esakunea txartel elektroniko guztiak bertan biltzeko erabiltzea ez da zuzena. Bi txartel mota daude, oinarriz: kreditu-txartelak eta zor-txartelak. Aurrenekoaren (kreditu-txartelaren) bitartez, erabiltzaileak ordaindu eta dirua jaso egin dezake, kontuan une horretantxe dirurik ez badu ere, kobraketa hilabetea geroratzen baita. Zor-txartelak, aldiz, egiten diren karguak berehala kargatzen ditu erabiltzailearen kontuan, kontu horretako fondoak ahitu bitartean, printzipioz.
Estatu espainolean hedatuenak Visa eta Mastercard txartelak dira. Kreditu-txartelak titularrari hamaika aukera ematen dizkio, baina eskainitako erosotasuna komisioen bidez ordaintzen da: kutxazain automatikoetan jasotako diruagatik, kopuru horren %2a ordaindu beharko du, sare bereko kutxazainean aritu baldin bada, eta %4raino, berriz, beste sare batekoan jardun ondoren. Erabiltzaileari ondasun eta zerbitzuak hilabetekako kuotetan ordaintzea ahalbideratzen dion geroratutako ordainketa moldeak ere, %0,7tik %1,75era bitarteko interesik ordaintzea ondorioztatuko dio, finantza-erakundearen arabera.
Kreditu-txartelen erabilerak sortarazten dituen ohiko zalantzak
Kobraturiko komisioak kontratuan agertzen ez badira, Banco de España erakundeak erabakiko du kargu horiek banku-praktika onek aginduriko gardentasunaz kontrakoak direla. Beste horrenbeste gertatzen da kontratuan finkaturiko komisioen kobraketarekin. Bidez kontrako komisio-kobraketa erakundean bertan erreklamatu ahal izango du erabiltzaileak, hitzez. Bide hori asebetetzekorik gertatuko ez balitzaio, banka edo aurrezki kutxa horretako Bezeroaren Defendatzailearengana jo beharko luke, idatziz. Akordio batera ez iristekotan, Banco de España erakundeak duen Erreklamazio Zerbitzuan erabiltzaileak arazoaren zergatia idatziz aurkeztu ahal izango du.
Mugagabeko iraupeneko kontratuak direlarik, Banco de España erakundeak aukera hori ere onartua du baina, halaz ere, erakundeek hainbat baldintza bete behar dituzte:
- Erabakiak zergati objektiboetan oinarritu behar dute;
- Erabakiaren berri txartelaren titularrari aurretiaz jakinarazi behar dio;
- Txartela erabiltzearren ordaintzen den urteko kuotaren proportziozko zatia titularrari itzuli behar dio erakundeak.
Lapurreta edo galeraren berri eman ondoren titularrak txartelaren erantzukizunik ez duenez, horren kontuan ez litzateke egin beharko zor-idazketarik, bajaren jakinarazpena egin ondoren. Horrela (izan ere, askotan gertatzen den bezala) egitekotan, titularrak banku edo aurrezki kutxan erreklamazioa aurkez dezake eta, horrela, Banco de España erakundeko erreklamazio-zerbitzuraino edo auzitegietaraino iristeko aukera izango luke, bidez kontra kobratu zaion dirukopurua erreklamatzeko.
Europar banka-sektorearen Jokamolde Onaren Kodeak honela dio: “150 ecu (25.000 pezeta) baino galera handiagoak ez dira titularraren konturakoak izango, baldin eta iruzurrez edo negligentzia larriz jardun ez badu”. Praktikan, erakunde askok ez dute artikulu hori aplikatzen, titularrak negligentzia larriz jardun duela argudiatuz: jokaera horrek, arazoa Banco de España erakundeko Erreklamazio Zerbitzuraino edota auzitegietaraino iristaraz lezake, iruzurra nahiz negligentzia larria egon den ala ez erabakitzeko. Erakundeek negligentzia larria alegatu baina zuritzen ez badute, Banco de España erakundeak banka-praktika onen kontrakotzat jo ahal izango du, auzi horiek epaitegiek juzkatu behar dituztela berresten duen arren.
Kontratuek daukaten klausula batek kutxari baimena ematen dio zorra beste kontu, eperako ezarpen, titulu, balore mobiliario edota, titular nagusi edo erantsiaren izenean, finantza-erakunde horretan dauden kontu edo deposituen karguz konpentsatzeko. Zor-konpentsazioa legezkoa izango bada, Banco de España erakundeak agindutakoaren arabera, bi baldintza betetzea da ezinbestekoa: konpentsatzen diren kontuen titularren erabateko berdintasuna eta konpentsatzeko ahalmena kontratuan jasotzea.
Finantza-erakundearekin harremanetan sartuta, muga altxatzea eskatu behar da. Areagotze horren onarpen edo gaitzespena erakundearen eskuduntzakoa da. Kasuren batean, gehikuntza horren kontzesioa egun batzuetan geroratu izan da.
Txartelaren titularrak atxikitako establezimenduari txartelaren bidez ordaintzeko asmoa agertzen dionean, establezimenduaren aurreko eskubidea betearazten ari da. Honek ordainketa-tresna onartzeari uko egiten badio, obligazioaren urraketa gertatzen da; honelako zerbait, zenbait kasutan, titularrarengan kalte-galerak sorrarazteraino irits liteke. Horrela bada, kalte horiek egiaztatzeko paradan dagoen erabiltzaileak Kode Zibileko 1.101 artikuluan xedatutakoaren arabera, ordainketa esigitzeko ahalmena izango du.
Txartela emititzen duenak bere buruarentzat gordetzen du kontratuko interesen, komisioen, gastuen eta gainontzekoen baldintzak aldatzeko gaitasuna. Emisoreak bere kabuz aldatzeko gaitasuna bere buruarentzat uzteko klausula hori, berez, ez da abusuzkoa, Kontratazioari buruzko Baldintza Orokorren Legearen arabera. Lege horrek dioenez, esandako klausula abusuzkoa izan ez dadin, hurrengo baldintzak bete behar dira:
- Interes-mota eta bestelako gastuen kopurua aldatzea, legezko indize bati baldin datxezkio, tipoaren aldaketa-modua deskribatzen denean.
- Aldatzeko zergatia baliozkoa izatea, bezeroari informazioa lehenbailehen jakinarazteko obligazioa badu eta honek kontratua desegiteko eskumena baldin badauka.
Sarearen bitartez erostea ez da komeni, erabiltzaileak ez baldin badauka SET edo TES (Secure Electronic Transactions, Trantsakzio Elektroniko Seguruak) egiaztagiria eta erosketa egin den web-ak ere horrelako beste bat ez badu. Horrelakoetan lasaitasun osoz egin ahal izango da salerosketa. Kreditu-txartel bidez eskuratutako artikuluen itzultzeak onartzeari uko egin ote diezaiokete komertzioek? Itzultzeak egin edo ez, komertzioaren eskuduntzakoa da: berak erabakiko du horrelako egoeretan nolako politika bete behar duen; dena den, diruz eginiko eragiketetan eta txartelen bitartekoetan baldintza ber-berak izango dira indarrean eta, areago, txartelez ordainduriko eragiketak ezingo dira diskriminatuak izan.
VISA edo MASTER CARD markarekin adierazita duten komertzioek, salgai dituzten produktu guzti-guztiak (prezio, denboraldi edo aurkez dezaketen beste zeinahi arrazoirengatiko bazterkuntzarik gabe), aipaturiko marketako txartelen bidezko ordainketa onartu beharra dute, diru bidezko ordainketak lehenetsi gabe.
Establezimenduek daukaten txartel-onarpenari buruzko kontratuak hala xedaturik, txartelen titularrei komisiorik edo gainezkako diru-kopururik kobratzea zeharo debekatua dute. Horrelakoa gertatuko balitz, erabiltzaileak uko egin beharko dio gehiegizko kopuru hori ordaintzeari baina, komertzioak ezarpen hori berresten badu eta bezeroa erosketa horren premian baldin badago, komisioa fakturan ager dadin exigitu behar du. Erakunde emisoreari jakinarazi ondoren, bidez kontra kobratu zaion diru-kopurua berriro eskuratzeko lagungarri izateaz gain, erreklamazio horri esker, neurriak hartu eta iruzurrezko jarduera horiek zeharo suntsitzeko probak agerian gertatuko dira.
Txartel elektronikoek berealdiko hedapena lortu duten arren, ikerlan juridikoak oraino gutxiegi dira: horretaz daude kexu epaitegiak eta aitorturiko agintaritza. Txartel-kontratua atipikoa da eta, noski, atxikipenezkoa: bera sinatzeak, bertan agertzen diren baldintzak onartzea ondorioztatzen du, negoziatzeko aukerarik izateke. Berariazko arautegirik eza da bereizgarri nabarmena, baina kredituko finantza-erakundeen eta kontsumorako kreditu-erakundeen diziplina eta antolamenduari buruzko arau zenbaitetan jasorik dagoen arren. Hona hemen kreditu-txartelei aplika dakizkiekeen lege eta arautegietako batzuk:
- Kode Penala: honek txartelak giltzatzat jotzen ditu, gauzen indarrezko lapurretak tipifikatzean; era berean, txanpontzat ere hartzen ditu, moneta eta tinbredun efektuen faltsuketa-delituak jorratzean.
- Kreditu-erakundeak eta bertako bezeroen arteko harremanak arautzen dituzten xedapenak
- Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Defentsarako Legea eta Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko Legea.
- Kontsumorako Kredituaren Legea, aplikatzeko eremu aldrebes eta murritza duena.
- Txikikako Merkataritza Antolatzeari buruzko Legea
Revolving txartelak
- Caixa (Mastercard edo Visa) erakundeak jaulkitzen duena, epekako ordainketara bakarrik bideratua, hilabeteko kuota finko baten bitartez. Urteko kuotarik gabea eta kreditu-muga 125.000 eta 500.000 pezeta bitartean duelarik, kapital gehi interesak jasotzen dituen hileko kuota finkoa ordaintzen da. Komeni zaion arabera aldatzeko aukera du bezeroak baina baimenduriko txikiena txartelaren mugarekiko %4koa da. Interes-tasa: %1,25 hilean (TAE: %16,08).
- Club km estrella txartela : Caixa (Mastercard) erakundeak jaulkitzen duena, epekako ordainketara bakarrik bideratua, hilabeteko kuota finko baten bitartez. Erabilera unibertsalekoa da baina helburu behinena du autoaren erabilerak eta mantenuak sortarazten dituzten gastuak (asegurua, azterketak, konponketak, etab) helbideratzea. Urteko kuotarik gabea eta kreditu-muga 125.000 eta 500.000 pezeta bitartean duelarik, kapital gehi interesak jasotzen dituen hileko kuota finkoa ordaintzen da. Komeni zaion arabera aldatzeko aukera du bezeroak baina baimenduriko txikiena txartelaren mugarekiko %4koa da. Interes-tasa: %1,25 hilean (TAE: %16,08).
- Club vacaciones estrella txartela: American Express Crédito markaren txartel hau Caixa erakundeak jaulkitzen du, epekako ordainketara bakarrik bideratua, hilabeteko kuota finko baten bitartez. Aisialdiko bidaiak erostea du helburu izendatua. Urteko kuotarik gabea eta kreditu-muga 200.000 pezeta (800.000raino zabaltzeko modukoa) bitartean duelarik, kapital gehi interesak jasotzen dituen hileko kuota finkoa ordaintzen da. Horren bereizgarri nagusia, txartelarekin eginiko erosketa guztien %2a itzultzea da, eta halaxe agertzen da likidazio-laburpen bakoitzean, automatikoki. Baimenduriko kuota txikiena txartelaren mugarekiko %4koa da. Interes-tasa: %1,25 hilean (TAE: %16,08).
- Maxitxartel : Cajamadrid erakundearen revolving kreditu-txartela. Doanekoa lehen urtean, CajaMadrid erakundean helbideratzen bada urtean 3.000 pezetako kuota ordaintzen da eta beste erakunde batean helbideratuz gero, 6.000 pezeta. Ordainketa geroratzearengatiko interes-tasa hileko 0,99koa da. Kuota finkoa bezeroak finkatzen du, baina komeni zaion arabera aldatzeko aukera du noiznahi. Baimenduriko kuota txikiena txartelaren mugarekiko %4koa da. Kreditu-muga 200.000 eta 500.000 pezeta bitarte dabilke. Eskudirua jasotzea da beste aukera bat, eguneko muga 50.000 pezeta izaki.
Beste Zenbait…
Banco Zaragozano erakundeak jaulkiriko txartela, VISA edo MasterCard motako zeinahi txartelek dituen abantaila beretsuak dauzkana.
Bestelako abantailak:
- Login eta Password bitartez, txartelaren mugimenduetarako on line sarbidea.
- Olé dendetan erosten den 100 pezeta bakoitzeko, 2 Olé puntu oparitan.
- Beste zeinahi erosketa egitearren, Olé puntu baten oparia.
- Olé dendetan eta Internet-en bidez, Olé puntuekin doako erosketak.
Urteko kuota: 3.000 pezeta (doakoa, lehen urtean) Geroratutako ordainketari dagokion urteko interes-tasa: %22, erosketetan eta dirua eskuratzearren. Eskudirua jasotzeko komisioa:
- Banco Zaragozano-ko bulego eta kutxazainetan: %2; gutxienez, 300 pezeta.
- Beste erakundeetako bulego eta kutxazainetan: %4; gutxienez 400 pezeta.
Repsol eta Grupo BBV, eta Repsol eta Grupo “La Caixa” izenekoen artean sinaturiko elkarlanerako akordioen emaitza dira Visa repsol txartelak. Visa txartel-zerrenda osoa eska daiteke: Classic, Oro eta Electrón (azken hau zor-txartel hutsa da eta BBV edo Caixa erakundeetan helbideratutako kontuetarako bakarrik balio du).
Deskontuak: Visa Repsol txartelarekin egiten diren erosketa guztiek hurrengo deskontuek izango dituzte:
- %1, Zerbitzu-Estazio ez diren establezimendu guztietan.
- %2, Repsol, Campsa eta Petronor estazioetan eginiko erosketetan, “Terminal Punto de Venta Solred” izenekoen bitartez gauzatzen badira.
- %0, aipatutakoez bestelako zerbitzu-estazioetan eginiko erosketetan. Deskontua hilero ordainduko da, eginiko erosketen guztirako kopuruari kenduz.
Urteko kuota: lehen urtean doakoa da. Hurrengo urteetan, erakunde jaulkitzaileak ezarritako baldintzen araberakoa izango da mantentze-kostua.
Interes-tasak: txartelak jaulkitzen dituen erakundeak ezartzen ditu.
- Txartelekin eginiko erosketak ordaintzean, eska ezazu zure nortasuna eta sinadura egiazta ditzaten. Ez kendu begirik eta egiaztatu itzultzen dizutela.
- Gorde itzazu transakzioen egiaztagirien kopiak eta alderatu agirian agertzen diren kopuruak.
- Gorde gogoan zure zenbaki sekretua. Ez idatzi txartela daukazun karteran bertan, ez erabili klabe gisa pertsona-datu “errazak” (jaiotze-data, autoaren matrikula, etab.).
- Desegin itzazu kadukatutako txartelak, guraizeak erabiliz.
- Erne iraungitze-datarekin bidaiari hasiera eman aurretik, batez ere. Zoazen herrialdean ere txartelari dagokion asistentzi telefonoaren zenbakia ere egiaztatu behar duzu.
- Lapurreta edo galera hauteman bezain pronto, sala ezazu zure txartela desagertu dela. – Eskatu ez duzun kreditu- edo zor-txartelik posta bidez jasotzen baduzu, itzul ezazu eta egiaztatu komisiorik kobratu dizuten. Horrela izatekotan, kalte-galerengatiko indemnizazioa exijitu ahal izango duzu.
- Zure txartelari dagokion kontu-laburpeneko eragiketekin konforme ez bazaude, eska iezaiozu erakunde emisoreari kargu eta zor-agirien laburpenak erakuts diezazkizun. Ez bota inola ere eragiketen ordezkagiririk: horrela, zure banku edo aurrezki kutxak igortzen dizun kontu-laburpenarekin alderatu ahal izango duzu. – Ez erabili txartelik zure txartelarena ez den beste sare batean. Eskudiruagatiko komisioa ordaindu behar izatea aurreratuko duzu.
- Kreditu txartela ordainketa atzeratuko modalitatea, interes garestiagoak ordaindu beharko dituzu.