Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Nork erabakitzen du gure haurrek zer jango duten eskolan

Hamabi urtez azpiko ikasleen %65,8k eskolako jantokian jaten dute egunero, datu hori eman du Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Autonomia Erkidego bakoitzak erabakitzen du zerbitzu hori nork kudeatuko duen, zer-nolako ezaugarriak izango dituen eta nola eskainiko den. Familiek, bestalde, zeresan handiagoa eduki nahi dute otordu horien inguruan eta, kudeaketak kalitatean beti eragiten ez badu ere, adituek ziurtatzen dute ikastetxetik zenbat eta urrituagoa egon, gurasoek orduan eta kontrol gutxiago dutela. Asko dago egiteko.

Gurasoek ez dute maite menua

Egoera ez da askorik aldatu EROSKI CONSUMERek orain dela hamarkada bat eskolako jantokien inguruan egin zituen bi azterketa haietatik (lehenbizikoetakoak izan ziren Espainiako Estatuan). 2008an, Estatu guztiko 211 ikastetxetako menua aztertu zen, eta ikusi zen, menuen nutrizio kalitatea hobetu egin zen arren aurreko urteekin alderatuta, %17k ez zutela berdurarik eta barazkirik eskaintzen astean behin gutxienez, eta %10ek ez zutela arrain freskorik jaten astean behin. Hori bai, opilak eta gozoak egun berezietan bakarrik ematen zituzten. Handik hiru urtera egindako azterketak zer pentsatua eman zuen: eskoletako menuen kalitatea okertu egin zen, eta emaitza “ona” lortzetik, “onargarrira” pasatu ziren. Arrazoi nagusia izan elikagai frijituak, birrineztatuak eta arrautzairinetan pasatuak ohiko bihurtu zirela menuetan, eta Estatu osoko 19 probintziatan aztertu ziren 209 ikastetxeetako batzuetan ia egunero jartzen zituztela halakoak. Guarnizioak, gainera, nahiko eskasak ziren, eta patata frijituek ohiko izateari utzi zioten arren bigarren platerak laguntzeko, entsaladak oso sinpleak ziren eta ez batere erakargarriak haurrentzat.

Gaur egun, Valentziako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FVMP) eta Valentziako Unibertsitateak erkidego hartako 3.115 ikastetxetan egindako inkesta batek erakutsi duenez, oraindik ere maizegi agertzen dira aurrekozinatuak eta karbohidratoak, eta eskas dabiltza fruta eta berduretan. Guraso Elkarteen Valentziako Konfederazioko lehendakaria da Sonia Terrero (Covapa), eta onartu du Eskola Kontseiluetan urtero izaten direla hainbat erreklamazio “salda edo pure urtsuak direla medio edo zapata zolaren gisako xerrak. Eskolek horregatik aldatzen dute hain maiz enpresa”. Aldaketa hori ez daiteke leku guztietan egin, eskolek enpresa hauta dezaketen erkidegoetan bakarrik.Valentzian egindako inkestan ageri denez, bestalde, interesa dago elikagai ultraprozesatuak kentzeko, baina haragiak murriztea eta arrain kontsumoa ugaritzea ez da lehentasunezkoa ikastetxerik gehienetan. Horretaz gain, inkestari erantzun dioten erdiei baino gutxiagori iruditzen zaie oso garrantzitsua elikagai ekologikoak ugaritzea.

Jantokien gabezia nagusiak 

  • Zereal eta patatatik datozen karbohidrato gehiegi, eta, aldiz, lekale gutxi.
  • Berdurak: gutxi, pure eginda edo guarnizio gisa (platerean gelditzen dira).
  • Arrautza gutxi.
  • Aurrekozinatu gehiegi: kroketak, flamenkitoak, sanjakoboak eta patata frijitu izoztuak.
  • Haragi gorri gehiegi.
  • Fruta gutxi eta beti berdina (bananak, sagarrak eta udareak).
  • Esnezko postre azukretsuak.
  • Arrain urdin gutxi, sardinen edo amuarrainaren erakoak.

Ongi jaten al da eskolan?

Ez dago menu bakar eta perfekturik, baina bai lerro nagusi batzuk. “Ikastetxeetako Elikaduraren inguruko Adostasun Dokumentuak ezartzen dituenak dira, AESAN erakundearenak, non zehaztuta dauden zein diren helburu nagusiak, nola antolatu behar diren eta zein diren nutrizio baldintzak adin multzoka. Gainerakoa autonomia erkidegoek egiten dituzten gomendioen esku gelditzen da” azaldu du Jose Manuel Moreno Villares irakasleak, zeina Pediatriako zuzendaria den Nafarroako Klinika Unibertsitarioan. Gomendio horiek esaten dute, besteak beste, fruta hartu behar dela gutxienez lau egunez, leku gehiago eman behar zaiela osoko zerealei, lehentasuna eduki behar dutela gantz gutxiko haragiek eta arraina jarri behar dela astean – alditan.

Dokumentu horren ahulgunea da ez dagoela gomendio horiek betetzera behartzen duen araudirik, eta lurraldeen arteko planteamenduetan ez dagoela berdintasunik, bakoitzak bere gutxienekoak jartzen dituelako. “Gomendioek ez dute ezertarako balio legedi argi bat izan ezean horretara behartuko duena eta tresnarik ere izan ezean betetzen den edo ez kontrolatzeko. Beste hitz batzuetan esanda, nutrizio arloko gidek esaten dute eguerdiko menuak egun osoko kalorien % eman behar lituzkeela. Baina proteinak izan daitezke garbantzuak edo izan daitezke saltxitxak.

Eta karbohidratoak berdin: osoko pasta edo arroza izan daitezke edo patata frijituak. Ikastetxeetako janariaren nutrizio kalitatea neurtzeko baliagarria da Elikadura osasungarria eskola garaian izeneko dokumentua, Kataluniako Osasun Publikoko Agentziak argitaratua. Gida horretan zehaztu egiten da eskoletako menuetan elikagaiak zenbateko maiztasunez hartu behar diren eta sukaldean nolako teknikak erabili behar diren.

Lehenbiziko platerak (astean zenbat aldiz)

  • Barazkiak (patatak ez dira hor sartzen) // 1-2
  • Lekaleak // 1-2 (≥6 hilean)
  • Arroza (osokoa) // 1
  • Pasta (osokoa) // 1
  • Beste zereal batzuk (artatxikia, artoa, artobeltza…) edo tuberkuluak (patata, batata…) // 0-1

*Lehenbiziko platerak haragia, arraina edo arrautza daukanean, bigarrenak ez du halakorik eduki behar.

Bigarren platerak (astean zenbat aldiz)

  • Begetal proteinadunak (lekaleak eta horien eratorriak) Haragi, arrain eta arrautzarik gabe kozinatuak // 1-2 (≥6 hilean)
  • Eguneko otorduetan haragi, arrain edo arrautzarik sartu ez denean, begetal proteinadunen errazio bat jarri behar da (ahal dela, lekaleak eta horien eratorriak, edo beste aukera batzuk, adibidez seitana edo fruitu lehorrak) // 5
  • Haragi zuriak (hegaztia edo untxia)  //1-2
  • Haragi gorriak (idia, txahala, txerria edo arkumea) eta prozesatuak (urdaiazpikoa, saltxitxak, haragia kontserban, haragi lehorra, haragiz egindako prestakinak eta saltsak) // 0-1
  • Arraina (zuria eta urdina txandakatuz) // 1
  • Arrautzak // 1

Guarnizioak (astean zenbat aldiz)

  • Entsalada askotarikoak // 3-4
  • Beste guarnizio batzuk (patatak, barazkiak, lekaleak, pasta, arroza, perretxikoak…) // 1-2

Postreak (astean zenbat aldiz) 

  • Fruta freskoa // 4-5
  • Azukre gabeko beste postre batzuk (jogurta, gazta freskoa, gaztanbera…) // 0-1

Elikagaiak prestatzeko teknikak (maiztasuna) 

  • Aurrekozinatuak (elikagai birrineztatuak, kaneloiak, kroketak, atunezko enpanadillak…) // ≤ 2 hilean
  • Frijituak (bigarren platerak) // ≤ 2 astean
  • Frijituak (guarnizioak) // ≤ 1 astean

Beste batzuk astean zenbat aldiz 

  • Barazki gordinak edo fruta freskoa // Otordu guztietan
  • Barazkiak menuan // Otordu guztietan
  • Oliba olioa edo oleiko handiko ekilore olioa kozinatzeko eta frijitzeko // Otordu guztietan
  • Oliba olioa platerak ontzeko // Otordu guztietan
  • Osoko ogia // Otordu guztietan

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak