Solidaritatea eta gogoeta
Aurkez ezazu erreklamazioa udaletxean eta zer kalte jasan duzuen eta kaltea etengabea dela. Eska ezazu kalteordain jakin bat. Horretarako aukeztu egindako konponketen fakturak edo konponketen aurrekontuak eta bake epailearen txostena. Babes zaitez Administrazio Publikoaren Ondare-Erantzukizunaren 30/1992 Legean eta ondare-erantzukizunaren arloan administrazio publikoen prozedurari buruzko Erregelamenduan.
Epaitegiko demandara jo aurretik derrigorrez eman beharreko urratsa duzu hori. Administrazio Publikoaren erantzukizun patrimoniala erreklamatzeko epea urtebetekoa da, kalteak behin betiko kuantifikagarriak direnetik hasita. Baina kasu honetan, kalteak etengabekoak direnez eta sare publikoko akatsek bere horretan jarraitzen dutenez, gure ustez, epea ez da kontatzen hasi.
Erreklamazioa -espreski nahiz isilbidez- onartzen ez bada, epaiketara jotzea da zuzenena. Aurrez adituaren txostena eskatzea gomendatzen dizuegu. Asegururen bat kontrataturik baduzue, eskatu kalteak peritatzea, horiek baloratu eta jatorria erabakitzeko.