Eguberri digitalak

Web zoriontsuak gabon-giroan ere

Internetek ere ospatzen ditu Eguberriak. Ez modemak bazterrean geratzen dira turroi gehiegi irentsirik, ez 2000. urteko arazoak eragina du ordenagailuetan egun samin hori iritsi baino hamabi hilabete lehenago.
1 abendua de 1998
Img informeb

Web zoriontsuak gabon-giroan ere

Gabonetako arbolak, Olentzerok eta benetako munduko jaiotzek ere badute beren txokoa sarean, nahiz eguberri.com gaur-gaurkoz “future website” den. Hamaikatxo webek edertzen dituzten apaingarriez gain, ordenagailuek ere berea ekarri dute: PCk atseden hartzen duen uneetan ordenagailuko pantaila apaintzen duten irudi mugikor horiek. Gabonetako modelo tipikoak deskarga daitezke (http://home.stlnet.com/~binnie/screen.htm); horietako batzuk gabon-kanta eta guzti (http://www.crl.com/~colocomp/santa.htm) edota hiru dimentsiotako elur-panpinez hornituak (http://members.aol.com/zoosoftzip/ff.exe).

Gabonetako postal birtualak

Internetek ere ospatzen ditu Eguberriak. Ez modemak bazterrean geratzen dira turroi gehiegi irentsirik, ez 2000. urteko arazoak eragina du ordenagailuetan egun samin hori iritsi baino hamabi hilabete lehenago. Gabonetako arbolak, Olentzerok eta benetako munduko jaiotzek ere badute beren txokoa sarean, nahiz eguberri.com gaur-gaurkoz “future website” den. Hamaikatxo webek edertzen dituzten apaingarriez gain, ordenagailuek ere berea ekarri dute: PCk atseden hartzen duen uneetan ordenagailuko pantaila apaintzen duten irudi mugikor horiek. Gabonetako modelo tipikoak deskarga daitezke (http://home.stlnet.com/~binnie/screen.htm); horietako batzuk gabon-kanta eta guzti (http://www.crl.com/~colocomp/santa.htm) edota hiru dimentsiotako elur-panpinez hornituak (http://members.aol.com/zoosoftzip/ff.exe). Apaingailu errealagoak erosteko ere ez da saretik irten beharrik. Errege mago, artzain eta jaiotzarako gainontzeko iruditxoak, girnaldak, izarrak… baita arbolak ere. Hori guztia Valentziako artisau batzuen webean (http://www.tangaworld.com/artbonet.htm) eskura dago eta. Halaz ere, goroldio tartean hasi aurretik, hobe da jaiotzazaleengandik ikastea, arte honetan egiazko jardun eta adituak beraiek direlako. Asociación Riojana de Belenistas izenekoak ere badu bere weba (http://www.geocities.com/Heartland/Estates/9430/), jaiotzak eratzeko informazioz josia eta eredurik hoberenen argazkiz ederki hornitua. Mediterranio aldean, berriz, egiazko gauzak nahiago omen, hala nola Fontcobertako Jaiotza Biziduna (http://www.xtec.es/~lalemany/). Geroz eta ohikoa dugun apaingailua Gabonetako arbola da. Interneten, Hillary Clintonek Etxe Zuria apaintzeko aldatu duen izeia zehazki ikus daiteke (http://www.whitehouse.gov/WH/EOP/First_Lady/images/raw/christmas_tree.gif) edo, bestela, zuhaitz birtuala apain dezakegu, internauta bakoitzak zerbait jarriz (http://www.webcom.com/float/act/).

Opariak, turroiak eta cava

Diruz eta ilusioz hornituta, buru azkarrenak opariak aukeratzen hasiak dira. Zorionez, bai Santa Klausek (http://www.claus.com/), bai Erregeek (http://www.arrakis.es/~montoya/carta.htm), baita Olentzerok ere (http://www.dragonet.es/users/d1040/pag31.htm) badute beren buzoia sarean. Izan ere, eskandinaviako pertsonaia ospetsuari eskainitako webetako bati esker (http://www.SantaClaus.com) txikienek “Olentzerok udaran zer egiten du, edo zergatik sartzen da tximiniatik, edota muturra ez al du sekula garbitzen?” galdetzen digutenean, itolarritik irten ahal izango gara. Meltxor, Gaspar eta Baltasaren kasuan, erregea aukeratu ahal izateaz gainera, txikienek ongi, erdipurdi edo gaizki portatu diren ere aitortu ahal izango dute. Turroien irudi gutiziatsuak, Bartzelonako gozotegi bateko orrialdeetan agertzen dira (http://www.pi-savall.es/renye/). Urteko filmerik onenak apaintzen dituzten luxuzko iragarki horiek ordaintzen dituzten enpresek ere badute beren txokoa Interneten (http://www.freixenet.es o http://www.codorniu.es). Orrialde horietan, cavagintzaz informazio ugari eskaintzen zaigu.

Muturfinek “Eguberritako orrialdera” (http://personal.redestb.es/ahdez/1999.htm) edota Koldo Royoren sukaldaritzazko webera jo dezakete (http://www.afuegolento.com), bertan sasoi honetako hainbat errezeta ematen baitira. Eta hortxe dugu, nola ez, “angulen orrialdea”, arraindegi batek opari (http://www.danubio.com/angula1.html) gisa Mexikotik eskainia.

Eguberritako ipuinak ere Interneten

Gabonetako Ipuinak klasikoa (gopher://wiretap.spies.com/00/Library/Classic/carol.txt) eta hori bezain ezaguna ez den “Bota Gorriak” (http://www.lhmint.org/botas/hist4.htm) ere agertzen dira sarean. Baita txisteak ere (http://personal.redestb.es/ahdez/1999.htm), horietako batzuk oso-oso txarrak, esate baterako: “Nola derizte Belengo biztanleei? Iruditxoak”.

Aisialdia sasoi honetan luzeagoa denez, zinemak betetzen du toki nagusia. Izarra, jakina denez, Scrooge jaun zekenaz hamaikatan eman den filmea da (http://www.easttexas.com/pdlg/c-story/default.html), nahiz izu-pelikula batek ere huts egin ez duen, hots, “Gabonak aurreko lokamutsa” (http://www.etsetb.upc.es/carne/0397/burton/fam/jack.htm); bertan, Jack izeneko norbaitek Santa Klaus bahitu egin du, haren ordezko izateko eta elur-oreinen ordez, banpiroak ipintzeko.

Hau dena aski ez izaki, norbait asper-asper eginik baldin badago, oporraldiak hartu besterik ez du: horra hor aukera ederra. Santa Klausen sorterrira bisita egiteko tenore aproposa izan daiteke hau, toki horietan nolako eguraldia duten ikustea aldez aurretik komeniko litzatekeen arren (http://www.christmas98.com/northpole.html). Hotzak ikaratuta daudenek aukera polita dute Navidad mexikar badian zehar txango bat egiteko (http://mexico-travel.com/estados/e14/165zz1.htm): uztail eta abuztuan bakarrik egiten du euria bazter horretan. Antzeko eguraldia dute orain Fortaleça dos Reies Magos-en (Brasil) (http://www.pucsp.br/%7emarcio/doc/brcartaz/s1/brctl114.html).

Arriskuzaleei, bukatzeko, Navidad sumendira (Txile) hurbil daitezen iradokitzen diegu (http://www.dci.ubiobio.cl/%7egpoo/Pictures/chilelindo/html/navidad.html).