Nutri-Score, babes bat gezurrezko albistee

LUZE GABE, BADIRUDI NUTRIZIO ARLOKO ETIKETA BAT ETA BAKARRA EZARRIKO DELA EUROPAKO BATASUNEKO HERRIALDE GUZTIETAN. TESTUINGURU HORRETAN, ETENGABE ARI DIRA AGERTZEN NUTRI-SCORE ETIKETARI BURUZKO GEZURRAK ETA ESAMESAK. ETIKETA MOTA HORRI BURUZKO KRITIKARIK HEDATUENEI ERANTZUNGO DIEGU.
12 iraila de 2019
GettyImages 497127912

Kontsumitzaileei erraztasunak eta jarraibideak ematea erosketa egiteko garaian erabaki hobeak hartzeko eta osagaien inguruko hizkera hobeto ulertzeko. Helburu horiek jarri zituen Espainiako Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak 2018. urte bukaeran erabaki zuenean produktuen aurrealdean logotipo berri bat ezarriko zuela kolore eta letra kode batean oinarrituta. Nutri-Score esaten zaion sistema Frantziako agintariek ezarri zuten lehenengoz, 2016an, eta hurrengo hilabeteetan Europako zenbait herrialdek onartuko dute. Izan ere, gizentasunaren, diabetesaren eta beste gaixotasun batzuen aurkako ohitura osasungarriak eta prebentziozkoak sustatu nahian, aholku hori eman dute erakunde zientifikoek, Europako Batasunak eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME). EROSKIk ere metodo horren alde egin du eta aitzindaria izan da ezartzeko garaian: 2019. urteko urtarriletik aurrera, etiketa hori daramate bere markako produktuek, eta modu errazean, elikagaien nutrizio balioari buruzko informazioa ematen die kontsumitzaileei.

HONELA FUNTZIONATZEN DU.

Bost koloreko eskala bat darabil elikagai ontziratu baten nutrizio sailkapena adierazteko, eta bost letra (A-tik E-raino). Berdetik hasten da –horiek dira osasungarrienak, eta A letra daukate– eta laranja iluneraino doa –nutrizioaren ikuspegitik maila apalena dutenak, E letrarekin–. Algoritmo batek finkatzen ditu parametroak, eta 100 gramoko erreferentzia hartzen du horretarako. Kalkulua egiteko, osasunean eragina duten mantenugai batzuk hartzen dira erreferentzia gisa: osasunarentzat kaltegarriak direnak batetik (kaloriak, azukreak, gantz saturatuak eta gatza) eta onuragarrienak bestetik (zuntza, proteinak, eta fruta eta berdura portzentajea). Mantenugai bakoitza zenbateko kopuruan daukan, puntuazio bat ematen zaio: 0-10 bitartekoa dieta osasungarriari lotuta daudenei, eta 0-5 bitartekoa kaltegarriei. Formula batekin kalkulua egin ondoren, puntuazioak erabakitzen du zer-nolako letra eta kolorea hartuko dituen produktuak.

ERAGINKORRENA.

Osasuna zaintzeko garaian, oso garrantzitsua da zer jaten dugun jakitea, kantitateak kontrolatzea, frutak eta berdurak sustatzea eta ahalik eta gehiena murriztea elikagai ultraprozesatuak. Hori dela eta, nazioartean diharduten zenbait erakundeak (OMEk eta FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak, esaterako) eta tokian-tokian diharduten beste batzuek (EROSKIk, adibidez), produktuen aurrealdean etiketak jartzearen alde egin dute. Nutrients aldizkarian agertu zen ikerketa batek aztertu egin zuen etiketa sistemek zer-nolako eraginkortasuna duten 12 herrialdetan, eta hauxe ikusi zuen: “Nutri-Score da eraginkorrena elikagaien nutrizio kalitatea bereizteko”. Ikerlan horrek nabarmendu egin du, gainera, etiketa hori eraginkorra dela elikadura arloan beharrizan bereziak dituen populazioarentzat, adibidez diabetesa eta gizentasuna daukaten pazienteentzat.

HERRITARREN EKIMENA.

Nutri-Score etiketa lagungarria da herritarrentzat, erosketa saskia modu osasungarrian betetzeko aukera ematen baitie, baina baita ekoizleentzat ere, akuilu ona baita beren produktuen kalitatea hobetu dezaten. Baina badago dohain horiei guztiei bidea eragozten dien oztopo bat ere: Europako araudia, ez baitu uzten NutriScore nahitaezkoa eta legez ezarri beharrekoa izan dadin. Hori dela eta, zenbait herrialdetako kontsumitzaile elkarteek (Espainia, Frantzia, Belgika, Alemania, Herbehereak, Polonia eta Grezia) Europa mailako herri ekimen bat abiarazi dute Nutri-Score-ren alde, eta milioi bat sinadura bildu nahi dituzte, kopuru hori behar baita haien eskaria Europako Batzordeak azter dezan. Espainiako Estatuan, berriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa lege mekanismo batzuk prestatzen ari da NutriScore etiketa Estatu osoan ezar dadin, eta, aldi berean, zuzenketa batzuk egiten ari zaio oliba olioaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta. Banatzaile batzuk hasiak dira etiketa hori erabiltzen, tartean EROSKI, baina elikadura arloko industriaren zati batek ez du garbi ikusten etiketa mota hori ezartzea. Eta horrexegatik, azken hilabetean gezurrezko hainbat informazio agertu da webguneetan eta sare sozialetan logotipo horren ospeari kalte egiteko. Orrialde hauetan, erantzun egingo diegu Nutri-Score etiketaren inguruan zabaldu diren kritika batzuei.

Kritikei erantzunez

Nutri score
OLIBA OLIOAREN BALORAZIOA

Eztabaidaren muina. Eztabaida handia sortu dute irudi batzuek, oliba olioa D letrarekin ageri baita sailkapenean eta Coca-Cola Zero freskagarria B letrarekin. Zalantzan jarri nahi da Nutri-Score-ren balioa, esanez balorazioak mesede egiten diola eztitzaile artifizialak dituen freskagarri bati eta kalte egiten diola nutrizio kalitate aparta duen produktu bati, oliba olioari alegia.

Erantzuna. Oliba olioa D letrarekin sailkatzen da ugari ematen dituelako kaloriak, gantzak eta gantz saturatuak. Osagai bakarra duenez, osasun arloko agintariak aztertzen ari dira nola egokituko duten NutriScore etiketa produktu horretara, kontsumitzaileek ez dezaten egin okerreko interpretaziorik. Erosketak egiteko tresna bat da Nutri-Score, eta aukera eman nahi du elkarren artean alderatzeko une berean kontsumitzekoak diren produktuak (inork ez du ontzen entsalada bat freskagarri batekin), kantitate berean hartzen direnak (inork ez ditu erabiltzen 100 ml olio entsalada ontzeko), mota bereko produktuak (adibidez, gosaritako zerealak eta gailetak) edo bi produktu berdin, bat marka batekoa eta bestea bestekoa. Gainera, elikagai batek D letra edo E letra edukitzeak ez du esan nahi ez dela hartu behar; elikadura orekatuaren barrenean, informazio egokia duen kontsumitzaile batek jakingo du erabakitzen zer duen nahiago, nutrizio kalitate hobea duen elikagai bat edo D edo E letrak daramatzana, kontuan hartuko baitu azken hori kopuru txikiagoetan eta bakanago hartzea komeni dela.

Nutri score
URDAIAZPIKOAREN LETRA

Eztabaidaren muina. Ospe ona duten elikagai batzuk E letrarekin sailkatuta ager daitezke, adibidez urdaiazpiko ontziratua.

Erantzuna. Nutrizio arloko kalitatearen ikuspegitik alde handiak daude markatik markara eta prestaeraren arabera; hau da, denek ez dauzkate kopuru beretan gantz saturatuak eta gatza. Urdaiazpiko ontziratuak letra eta kolore batekin baino gehiagorekin ager daitezke: C, D edo E.

Nutri score
FRESKOEN INGURUKO GEZURRA

Eztabaidaren muina. Nutri-Score sistema produktu ontziratuekin erabiltzekoa da, ez freskoekin, eta iritzi askok horri heldu dio. Kritika egiten dutenek argudiatzen dutenez, etiketa horrek ekar dezake kontsumitzaileek bazterrean uztea ontziratu gabe datozen frutak eta berdurak (oinarrizko elikagaiak dira dieta osasungarria egiteko).

Erantzuna. Frantziako ikertzaileek azterlan bat egin dute Nutri-Score erabiltzen duten kontsumitzaileen jokabidea zein den ikusteko, bai on-line supermerkatuan erosten dutenena eta bai ohiko dendetan, eta ondorioztatu dute logotipo hori erabiltzen dutenek leku nabarmena eskaintzen dietela frutei eta berdurei beren erosketetan, eta, aldiz, oso bakan ageri direla D eta E mailako produktuak.

Nutri score
SARDINEN KASUA

Eztabaidaren muina. Kontserbako sardinak elikagai osasungarriak dira, eta D letrarekin ageri dira.

Erantzuna. Sardinen adibidea asko aipatzen ari dira Nutri-Score etiketaren erabilgarritasuna zalantzan jartzeko. Gezurra da latako sardina guztiek D letra daramatenik. Nutrizio arloko osaeraren arabera, sardinak letra batekin baino gehiagorekin ageri daitezke, A, B, C edo D letrekin, ekoizle batzuek ontziratzeko prozesuan erabiltzen dituzten gehigarriek eragina baitute nutrizio arloko sailkapenean.

Nutri score
PATATA FRIJITUAK

Eztabaidaren muina. Oso produktu kaltegarria izanik ere, A letrarekin ageri dira.

Erantzuna. Pataten inguruko aipamenek esaten dute janari lasterrari lotuta daudela, baina ez dute kontuan hartzen Nutri-Score-ren egiazko zeregina. Etiketa mota horrek adierazi nahi du produktuak nolako izaera duen salgai jarrita dagoen bezala. Patata gordin izoztuentzat (A sailean ageri dira), prestatzeko modu gomendatua hauxe da: presioko eltze batean egostea. Frijituta datozenean, erabili diren gantz azidoen arabera, B edo C sailean egon daitezke. Ondoren gatza eransten bazaie, horrek ere eragina eduki dezake sailkapenean, baina hori ez daiteke aurreikusi erosketa egiteko unean.

Nutri score
PRIBILEGIOAK DITUZTEN PRODUKTUAK

Eztabaidaren muina. Frantziak moldatu egin zuen algoritmoa, hango gaztek puntuazio hobea lor zezaten.

Erantzuna. Hasieran, Frantziako gazta guztiak E sailean ageri ziren, eta ez zen bereizketarik egiten freskoen, onduen eta gatz gutxikoen artean. Elikadura arloko Segurtasunaren Frantziako Agentziak pentsatu zuen moldaketa txiki batzuk egin behar zituela, algoritmoak kontuan har zezan proteina kantitatea. Moldaketa eginda, gaztarik gehienak D sailean ageri dira; gatz gutxiko freskoak C sailean daude, eta gazta ondu gaziak, E sailean.