Uda honetan etxeko lanak?
Koronabirusak eraldatu egin du gure bizimodua; baita irakaskuntza ere. Hilabeteetan, jarduera birtualak izan dira nagusi eta errealitate berriak zabaldu ditu: ordenagailu pantailek, telefonoek eta tabletek hartu dute ikasgelen eta arbelen lekua; eskoletako irakasleek on-line hasi behar izan dute eskolak ematen; laneko zereginei erantzuteko ahaleginetan ari diren gurasoak maisu-maistra bihurtu dira egun batetik bestera; eta ikasleen artean, bat baino gehiago gelditu da eskolara joan nahi eta ezin. Ikasturte amaiera ustekabeko honen ondotik, udako hilabeteak hartu beharra dago Covid19aren ostean berriz ere eskolara itzultzeko bidea prestatzeko. Baina nola itzuli normaltasunera segurtasuna bermatuz eta ikasleen arteko estutasunak eta antsietateak saihestuz?
Udan, jarraitu egin behar ote da ikasketekin?
Udako oporrak deskonektatzeko eta plazer txikiekin gozatzeko izaten dira; baina eskolako koadernoak ez dira erabat desagertzen, eta lan pixka bat ere egin beharra izaten da ikasturtean zehar ikasitakoa sendotzeko. Pandemia hau neska-mutilentzat zein gogorra izan den kontuan hartuta, irakasle batzuen ustez ongi merezia dute oporraldia. Uste horretakoa da Cristian Olivé, Espainiako Irakasle Onenari ematen zaion Educa Abanca saria irabazteko hautagaia eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleak Trebatzeko Masterrean. Haren esanetan, funtsezkoa da haurren iritzia kontuan hartzea: “Agian etxean denen artean hitz egin behar litzateke zer duten nahiago, eskolako lanak egin edo aisialdiko jarduerak. Azken batean, ikasleek eskubidea dute erabakitzeko nolako uda nahi duten. Ziur nago askok edukiak errepasatu nahiko dituztela, baina beste batzuek barrena hustu nahiko dute eta lasterka irten sekula baino gehiago”.
Yolanda Dominguez Frejo pedagogoaren iritziz, bestalde, ikasturte berezi honetan komeni litzateke sendotze jardueraren batzuk egitea. Hori bai, udan bidaltzen diren etxeko lanek pertsonalizatuak izan behar dute. Nahiz eta irakasleak ez diren haiekin egon martxoaz geroztik, ongi ezagutzen dituzte ikasleak lehendik egindako lana dela eta. Elkarrekin egon dira irailetik martxora, eskoletan, tutoretzan eta baita eskolaz kanpoko jardueretan ere. Horregatik, gai dira jakiteko zer behar duen bakoitzak, zein dituzten indarguneak eta zein ahulguneak, zer-nolako lanak egin ditzaketen sendotuta ateratzeko. “Haur bakoitzak behar dituen etxeko lanak eduki ditzala datorren ikasturteko eduki oinarrizkoak sendotzeko”.
Denei ezin zaizkie lan berdinak eman, batzuek oso erraz egingo dituztelako, eta beste batzuentzat, berriz, ahalegin handiagoa izango da ikasturtean zehar baino, ez dutelako irakasleen laguntzarik eta agian etxekoena ere ez, edo irakasle partikularrarena. Eta, jakina, baztertu egin behar da eduki berriak ikastea: aski oinarrizkoak diren gutxieneko batzuei heltzea datorren ikasturtean ongi jarraitu ahal izateko. Hala ere, udan etxeko lan batzuk egitea erabakiz gero, gurasoek ulertu behar dute haurrek gutxieneko denbora bat hartu behar dutela atsedenerako (gutxienez, hilabete bat edo hilabete eta erdi), eskolarekin zerikusia duen ezer egin gabe. “Buruak deskonektatu egin behar izaten du eta ordutegi malguagoak behar ditu urteko gainerako hilabeteetako errutinak agintzen duena baino”, azaldu du pedagogoak. “Gainerako denboran, egia da oso ongi etortzen zaiela lan ohitura batzuk berriz hartzea; adinaren arabera, egunean ordu erdi eta ordu eta erdi artean har dezakete”, jakinarazi du Dominguez Frejok.
Ikasi bitartean jolastea
Ikastea abentura bat da, eta ez da mugatzen liburu bat zabaltzera, ikasgela batean oharrak hartzera edo ebaluazioko azterketa batean aurkeztera. Horregatik, Unescok berak (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) dei egiten die guraso eta irakasleei “irakaskuntza eta ikaskuntza formaletik harago joatera eta heziketa ez-formala ere kontuan hartzera”. Ikasleak ahalik eta gehiena motibatu behar dira jolas egin dezaten eta ikaskuntza jarduera entretenigarrietan parte hartu, aukera izan dezaten aldartea hobetzeko krisi garaietan eta ikasteko motibazioa handitzeko. Eta are gehiago oporretan gaudenean.
Egia da udako koadernoek laburtu egiten dituztela ikasgai bakoitzeko eduki nagusiak eta ohiko ikasliburuek baino modu arinagoan egiten saiatzen direla; ikasle askori, ordea, “beti-betikoa” dela iruditzen zaie. “Udako jarduerek askoz ere ludikoagoak izan behar lukete. Hortxe daukagu Internet –aski tresna baliogarria hezitzaileentzat–, non milaka orrialde dauden betiko fitxak edo koadernoa baino erakargarriagoak”, aholkatu du pedagogoak. “Kontua da udan etxeko lanak motibagarriak izatea, zeren neguan eman diegun gauza bera ematen badiegu, ez baitugu ezer lortuko, frustrazioa eragitea baino ez”. Jarduera bat neska-mutilei baliagarria iruditzen bazaie eta beren munduarekin zerikusia badu, oso baliabide egokia izango da: on-line materialak lantzea interakzioan aritzeko, nabigazio egunkari bat idaztea udan, beren historiak idaztea, edo bestelako esperientzia batzuk izatea, neguan denbora faltagatik gauzatu ezin direnak.
Cristian Olivék beste bizipen batzuk erantsi ditu, adibidez belaunaldien arteko elkarrizketa sustatzea, beren gogoetak irakurri eta idaztea edo gaurkotasuna duten gaien inguruan eztabaidatzea helduekin. Udaberri honetan etxeko itxialdian hainbeste hilabete eginda, jarduerak aire zabalean egin behar lirateke: mendian, kalean hondartzan… edo parke batean. Eta beti beste haur batzuekin, zeren, Yolanda Dominguezek nabarmentzen duen bezala, “besteekin harremanetan daudela ikasten baitute gehien eta ongien, nahiz eta distantziak zaindu behar diren eta maskarak jantzi”. Eta uda honetan udalekuei uko egin behar izan badiegu (batzuk egingo dira, segurtasun eta higiene araudi berriari lotuta), irtenbiderik onena da helduen artean sare bat egitea –familiako norbaitekin edo lagunen gurasoekin, norbera lanean ari bada–, etxetik kanpo eman dezaten ahalik eta denbora gehiena.
Ikasturte berria, traumarik gabe
Helduen telelana tresna eraginkor gisa agertu den bezala bolada honetan, nahiko garbi dago datorren ikasturtean on-line irakaskuntza eta aurrez aurrekoa elkarrekin biziko direla, halaxe diote adituek. “Itxialdiko asteetan, ikasleek eta irakasleek sekula ez bezala moldatu behar izan dute testuinguru digitalean, eta probetxua atera behar genioke ikasi duten guztiari eta sustatu egin behar genuke hemendik aurrera”, adierazi du Cristian Olivék.
Baina datorren ikasturteko eskola sartzean ez dira kontuan hartu beharko ikasleek ikasi beharreko edukiak bakarrik, ezta horiek emateko modua edo ikastetxeetako normaltasun berria zehaztuko duten osasun arauak ere. Beharrezkoa izango da, halaber, irakasleek eta gurasoek alderdi emozionala ere sendotzea ikasleei, halaxe baieztatu du Cristian Olivék: “Ez genuke teoria jaurti behar metrailadore batek bezala galdu dugun denbora berreskuratzeko; datorren ikasturtean ikusi egin behar genuke zer irabazi dugun eta hori sendotu. Beharrezkoa izango da taldean lan handia egitea ikasleen artean eta arreta indibidualizatu asko eskaintzea. Eskola elkartzeko eta hitz egiteko leku bat da, nork bere burua ezagutzeko eta gogoeta egiteko. Uste badugu edukiak ematea bakarrik dela heziketa, bide motza egingo dugu”.
Udaberriko itxialdia gogorra izan da; haurrek eta nerabeek zama emozional gogorra jasan dute eta ahal duen bezala eraman du bakoitzak, familiako egoerak baldintzatuta, nagusiki. “Ez dezakegu jokatu ezer gertatu ez balitz bezala, sentimendu horiek landu egin behar dira ikasturtean zehar”, gomendatu du Yolanda Dominguezek. Nola? Tutoretza gehiago eginez, ez taldean bakarrik, baita banaka ere. Zeren haurrek mintzatu egin behar baitute Covid-19ari buruz, haiek nola bizi izan duten, bakoitzak nahi duen (eta ahal duen) bezala adierazi bere bizipenak. Eta helburu hori lortzeko, beharrezkoa da eskolan bertan gune horiek izatea beren kezka emozional eta sozialak adierazteko, ez hezkuntza arlokoak bakarrik.
Nola saihestu pantailarekin gehiegikeriak egitea
Según el Índice de la Economía y la Sociedad Digitales (DESI) elaborado por la Comisión Europea, en 2019 cerca de la mitad de la población española seguía careciendo de las competencias digitales básicas y solo un 32% contaba con ellas por encima de ese nivel. Durante el confinamiento, la inmersión total en la educación online ha obligado a padres, profesores y alumnos a dar el salto digital. Las estadísticas lo evidencian: en estos meses, el acceso a Internet ha crecido el 71% durante las horas de máxima conexión, mientras que las herramientas de videoconferencia han experimentado una subida del 250%.
Después de meses en los que internet y las redes sociales han sido para los estudiantes valiosas herramientas de aprendizaje, resulta complicado reducir su uso en verano. “Aunque protesten, deberíamos tratar este asunto como antes del confinamiento, porque es fácil abusar de las tecnologías, así que conviene que los padres marquen pautas: si antes del encierro tenían una hora para trastear con internet y con sus juegos, pues está bien mantenerla”, recomienda la pedagoga Yolanda Domínguez Frejo. Ahora bien, no se puede pasar del todo a la nada, hay que flexibilizar y compensarles de otras maneras, como por ejemplo, ofreciéndoles más tiempo para salir con sus amigos.
Para garantizar un uso responsable, más allá del ámbito educativo, los padres pueden contar con iniciativas como Proyecto Conectados, que ofrece claves para educar a niños y adolescentes en el buen empleo de las tecnologías de la información y comunicación (proyectoconectados.es):
- Dialoga con tus hijos, favorece la comunicación positiva y la escucha activa.
- Establece normas claras para regular el uso de Internet, videojuegos y dispositivos.
- Comparte con ellos el uso de la tecnología, especialmente cuando navegan en internet: ayúdales a reconocer webs fiables, enséñales a identificar el porqué de lo que buscan o eligen consumir. Recuérdales que nunca deben proporcionar datos personales en la red.
- Elige bien los videojuegos a los que van a acceder: infórmate sobre las normas PEGI (edad y contenidos) y supervisa los juegos que se intercambian con amigos.
- Habla con ellos sobre el uso útil de un móvil: llamadas necesarias, mensajes importantes, respeto por el tiempo propio y por el tiempo de los demás. Ayúdales a hacerse responsables de su consumo, que siempre debe ser limitado, progresivo y acorde a su edad en tiempo y contenidos.
- Cuando son pequeños, recurre a programas de control parental en ordenador, tabletas, móviles o videoconsolas para evitar que encuentren contenidos inadecuados a su edad.
- Mantente al corriente de los avances de la tecnología y de la sociedad conectada, para que la llamada ‘brecha digital’ no suponga un obstáculo en tu labor de educar a tus hijos.
Cesar Bona: “Humanizatu egin behar da heziketa eta berdinzalea egin”
Global Teacher Prize saria irabazteko hautagaia
Ezaguna egin zen 2014an, Global Teacher Prize saria irabazteko hautagai izendatu zutenean eskolak emateko bere moduagatik (irakasleen Nobel saria da). Ordudanik, hezkuntzaren arloan ereduzko ahotsa bihurtu da Lehen Hezkuntzako irakasle hau Espainian. Ingeles Filologiako lizentziaduna da Cesar Bona, eta Atzerriko Hizkuntzan diplomaduna Zaragozako Unibertsitatetik. Itxialdian eman ditugun hilabeteen ondotik, hezkuntzaren etorkizunaz hitz egin dugu harekin.
Irailetik aurrera gerta ote liteke eskolak ez ematea aurrez aurre? Prestatuta al gaude?
Pilatzen ari zaizkigu zalantza guztiak eta, aldi berean, erantzun guztiak. Bakoitza bere egoeran bizi izan da, eta bere iritzia du horretan oinarrituta. Iritzi bat ematetik harago, beharrezkoa da gauzak lasaitzea eta funtzionatzea. Delikatua da, batez ere adingabeei buruz ari garelako. Heldu batek uler dezake zer-nolako erantzukizuna duen eta zein diren jarraitu beharreko arauak, urratu ezinekoak. Haurretan dena da jakinmina, mugitzen ari dira etengabe. Ea nola egin daitekeen. Iritzi bat eman aurretik, sistemarekin asmatzea da beharrezkoa. Gaixotasun honek denok aldatu bagaitu, nahi nuke hezkuntza ere aldatu izatea, funtsezkoa baita.
Hortaz, Covid-19ak sistema aldatzeko aukera emango digula uste al duzu?
Hezkuntzaz hitz egiten denean, “ebaluatu” eta “azterketa” dira gehien entzuten diren hitzak. Sistema da une honetan aztertu beharrekoa, galdera asko eta asko egiten ditugulako eta kontua ez da erantzunak bilatzea, gogoeta aldatzea baizik. Funtzionatzen al du egungo hezkuntza sistemak? Arrakastatsua al da? Milaka irakasle daude beren burua trebatu nahian eta beren onena eman nahian neska-mutilei, eta milaka familia ere bai heziketa hobea desiratuz. Baina sistema immobilista bat mantentzen dugu, non errealitateak egokitu behar duen curriculumera, eta ez alderantziz. Bizitzan hezten da, eta ez bizitzarako. Eskola ez da burbuila bat, eta badira tresna funtsezkoak hezkuntza urrutitik gauzatzeko, baina gabezia asko ere ari gara antzematen. Galdera hauxe egin behar dugu: zertarako balio du hezkuntzak?
Hezkuntza sistemak zertarako prestatu behar ditu haurrak?
Hartzen diren erabaki guztien erdigunean helduen ikuspegia dago: haurrengan pentsatzen dugu, baina ez dugu pentsatzen haurrek bezala. Bada garaia haien lekuan jartzeko. Pandemiaren aurreko garaiaz eta honen ondorioez pentsatzen badugu, ohartzen gara funtsezkoak direla erresilientzia, emozioen kudeaketa, beldurrena, amorruarena eta frustrazioarena. Hori hezi egin behar da eta gizakien zati da. Hezkuntza ez dezakegu ardaztu edukietan bakarrik, eta badirudi horrek baizik ez duela axola egun hauetan.
Zer behar da hezkuntza hobetzeko?
Ez da erraza erresilientzia zer den azaltzea, eta ez da erraza azaltzea zer den enpatia, norbere buruarekiko errespetua, besteenganakoa, beste kulturekikoa, ingurumenaren gainekoa… Eta ez da erraza konpromiso sozialean heztea, baina funtsezko kontuak dira. Horiek dira zeharkako edukien tresnak, baina hain dira garrantzitsuak, ikasgai guztietan landu behar baitira. Ikasgaiek hainbeste eduki izaten dute, askotan ez baita funtsezkoa lantzen denbora falta izaten delako. Oinarrizkoa da, halaber, ikasleek ulertzea desberdintasunak opari bat direla, ez eragozpen bat. Inplikatzen den jendea nahi dugu inguruan, pauso bat eman dezala harago, konpromisoa har dezala gauza berriak egiteko. Hori ere hezi egiten da.
Cesar Bona: “Humanizatu egin behar da heziketa eta berdinzalea egin” (Bigarren zatia)
Zer egiten du gaur egungo hezkuntza sistemak?
Betikoa. Neurrigabeko presioa eragin haurrei eta irakasleei. Hainbeste eduki eman behar da haurrak trebatuta irits daitezen Batxilergora, jada ez baitaiteke kontuan hartu bestelako beharrizanik, eta hori absurdoa da. Uneotan osasuna da garrantzitsuena. Eta zenbat denbora eskaintzen zaio eskoletan? Egintzat ematen diren gauza asko ez dira egiten. Hipoteka edo argiaren faktura interpretatzea, kontuak kontrolatu eta egitea hilabete bukaerara heltzeko… Horrek lekua behar luke eskolan, curriculumaren itxitasunetik harago.
Nolakoa izan da hezkuntza itxialdian?
Oso irakasle onak daude. Itxialdian egon gara, baina esperientzia sinetsezinak bizi izan ditugu. Familiek ere mugiarazi dute hau. Irakasleei eta gurasoei eman dezaketena bakarrik eska dakieke. Aurrez aurre egotea, ikasgelan egoteko era eta bizikidetza funtsezkoak dira. Baina ez badago denborarik eduki guztiak azaltzeko, nola konpon dezakegu?
Hezkuntza al da egiazko igogailu soziala?
Badago eskola bat zera pentsatzen duena: gizartearen ispilu dela. Eta hobetu egin behar dugu gizartea. Ohiz kanpoko egoera honetan, eztabaidan aritu dira haur guztiek gainditu behar ote zuten ikasturtea. Askok pentsatzen du baietz, eskolak izan behar lukeela igogailu sozial onena. Bidezkoa litzateke ongi zihoazenek gainditzea ikasturtea, baina bizkarrean motxila handi bat daramatenentzat zailagoa da. Gelditu egin behar da eta sendotu. Eztabaida hori sortu zen gauean nik ez nuen lorik egin, burura etengabe etortzen zitzaidalako ‘justizia’ hitza, hainbat galderarekin.
Hezkuntza sistema hau gai al da ikasleen beharrizan guztiei erantzuteko?
Hezkuntzak esan nahi du beharrezko formazioa eman behar dela harreman egokian jarrai dezaten beren buruarekin, inguruan dituzten pertsonekin eta bizi diren munduarekin. Bestela, zertarako ari gara hezten? Zeren alimaleko energia pila xahutzen baita. Hauxe izango litzateke bidegabea: hau pasatzean gu ez aldatzea; ez luke ezertarako balioko. Aukera bat ematen ari zaigu bizitza. Hezkuntza hobea eta berdinzaleagoa eman behar dugu.
Zer iruditzen zaizu alarma egoeran erabili den metodoa, non gurasoek zeregin aktiboagoa jokatu behar izan duten seme-alaben hezkuntzan?
Familia askok ez du izan baliabiderik, eta hezkuntza ez da gelditzen: aurrean eramaten ditu horri heltzen ez diotenak. Neska-mutil askori ez zaizkie iritsi etxeko lanak edo gurasoek ezin izan diete lagundu. Hori arazo handia da. Ez daukagu ereduzko proiekturik. Ezagutu ditut krisian zeuden eskolak, ikasleak ez zihoazela oso ongi eta ixteko zorian zeuden, baina norabidea erabat aldatu zuten eta gehiago parte hartzera gonbidatu zituzten familiak eta haien seme-alabak, ikuspegi humanoagoarekin. Lortu zuten eraldatzea. Kontua ez da eduki gehiago txertatzea, hezkuntza humanizatzea baizik.
Beti hitz egiten digute Finlandiaz edo iparraldeko herrialdeez eredu gisa, non eskola porrota edo absentismoa txikiagoak diren gureak baino.
Testuinguru desberdinak dira. Seguru zerbait ikas daitekeela Finlandiatik eta Argentinako eskolaren batetik… Adibideez hizketan jarraitzen dugu, baina ez ditugu hemen ezartzen. Gure herrialdean, lau ikasletatik batek ez ditu bukatzen ikasketak. Eta errua ez da Bigarren Hezkuntzarena, sistema osoarena baizik. Bistan denez, zerbaitek huts egiten du. Beharrezkoa litzateke analogiak egitea adin helduaren, haurtzaroaren eta nerabezaroaren artean. Eskolan, 45 minututik behin, zortzi orduz, aldatu egiten ditugu ikasgaiak, eta aurrekoak ez du zerikusirik hurrengoarekin. Horretarako ez da behar mentalizazio handirik. Hori beti egin izan dugu. Eta ez badago edukien arteko harremanik artean, literaturan edo matematiketan, zertarako balio dute ikasgai horiek? Datu zerrenda bat baino ez dira ebaluazioa egiteko, eta sistemak berak behar du ebaluazioa.
Cesar Bona: “Humanizatu egin behar da heziketa eta berdinzalea egin” (Hirugarren zatia)
Zerk huts egiten du, oro har?
Desagertu egin da Filosofiaren ikasketa, ikasketa kritikoa sustatzeko joera. Eta pisu gutxi dute arteak, musika ikasketek edo osasun arlokoek, emozionala barne. Eztabaida politikoetan 30 segundo bakarrik eskaintzen bazaizkio hezkuntzari… ez dugu modurik izango aurrera egiteko. Epe luzeko inbertsio bat da. Baina hezkuntzan, gaur hasten da etorkizuna.
Zergatik ez izan hezkuntza eredu bat Espainian, hezkuntzari buruzko itun handi bat estatu mailan?
Nire pentsamendua oso oinarrizkoa da. Beti gai berean egiten dugu topo: Erlijioa sartuko den edo ez ikasketa planean. Intereseko gai bakarra dela dirudi munduan. Edo ikastetxe itunduak edo publikoak komeni zaizkigun. Hor bukatzen da eztabaida. Talka egiten dute politikoki, eta ez dute egiten gogoeta gehiagorik. Klase politikoak entzun egin behar die irakasleei, familiei eta haurrei. Eta utzi egin behar zaio helduen ikuspegia erdigunean jartzeari. Behar dugu eskolek oroitaraztea izaki sozialak garela eta elkarrizketan, bizikidetzan eta parte-hartzean hezi behar dela. Nire beldurra da, hau guztia bukatzean, administrazioek inertziari heltzea eta betikora itzultzea. Hitz bat baldin badago esperantzari atxikia, hezkuntza da hitz hori.
Zertarako bidaltzen ditugu seme-alabak eskolara?
Elkarrekin bizitzen ikas dezaten, harremantzen, izaki osoak eta zoriontsuak izan daitezen. Borroka egin behar da helburu horien alde. Edukiak garrantzitsuak dira, baina denbora eman behar da haurrek elkar ezagutu dezaten eta irakasleek ere ezagutu ditzaten. Ikasgaiek harremana izan behar dute elkarren artean eta neska-mutilen bizitzarekin.
Gurasoek nolako zeregina eduki behar dute hezkuntzan?
Kezka handia dago osasunarekin, egoera ekonomikoarekin eta sozialarekin, eta hezkuntzarekin ere egon behar luke. Ziurgabetasun handia dago. Garrantzitsua da haurrek jakitea, eta gurasoek adieraztea, hau bukatzen denean irakasleak hor egongo garela. Lana eta eskola bateratzea funtsezko alderdi bihurtu da. Haurtzaroaren inguruko erabakiak hartzeko, lehenik berreskuratu egin behar duzu zu izan zinen haurra; gainerakoan, oso ñabardura garrantzitsuak utziko dituzu bidean. Enpatia globaleko ariketa bat da. Ez dut irudikatzen eskola bat non haurrak aterako diren gaitasunik gabe elkarrizketan aritzeko, elkarrekin bizitzeko edo ingurumena edo inguruko pertsonak errespetatzeko.
Las escuelas que cambian el mundo liburuan, Cesar Bonak Espainiako zazpi ikastetxeren adibideak biltzen ditu, eredugarriak izan daitezkeelakoan hezkuntza arloko aldaketa abian jartzeko. “Aukera izango bagenu koktel batean bezala nahasteko eskola horiek egiten duten guztia, jarriko genukeen lehen osagaia zentzua izango litzateke, gero neska-mutilei entzuteko jarrera, ikastetxean eta gizartean parte hartzeko gonbita. Ez dituzte kontuan hartzen emaitza akademiko onak bakarrik, baita pertsonalak ere”, azaldu du Bonak. Ikastetxe horietan, haurrek ahotsa dute, entzun egiten diete eta gonbita egiten diete ikastetxean eta gizartean parte hartzera. “Erabat miresgarria iruditzen zait ulertaraztea izaki sozialak garela eta ematen duzun pauso bakoitzak inguruan duzun guztian eragiten duela. Entzunak sentitzen dira, baloratuak eta ikusi egiten dute baliagarriak direla, inplikatzen direnean eta jendeak erantzuten duenean, gauzak badoazela”, baieztatu du. Hezkuntza sistemaren bilakaera horretan, irakasleek zeregin garrantzitsua dute. Bonak dioen bezala, gaur egun milaka irakasle ari dira etengabe trebakuntza jasotzen atzerrian, batez ere emozioen kudeaketan. “Garrantzitsuena da ikaskuntza hori guztia ikasleei helaraztea”, erantsi du.