Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Pandemiak baditu ondorio psikologikoak

GOIZETIK GAUERA ALBISTE TXARRAK SALDOAN ETORRI ZAIZKIGU ETA ORDUAK ETA ORDUAN EMAN BEHAR IZAN DITUGU ETXEAN. BUKAERA GERTUAGO DAGOEN HONETAN, BI ADITUK LAGUNDU EGINGO DIGUTE LEHENGORA ITZULTZEN, NAHIZ ETA JAKIN GAUZAK EZ DIRELA LEHEN BEZALAKOAK IZANGO. BAINA SAIATU BEHARRA DAGO.

Gizartean berriz ere errutinara?

Gastatu, erosi, kontsumitu. txitxarrak edo inurriak?

Isolatuta egon garen garaian, ez zaigu falta izan oinarrizko produkturik: elikagaiak, higienea, garbitasuna… baina urrun gelditu zaigu behar-beharrezkoa ez den guztia. Egoera bitxia izan da, zeren estres emozionaleko egoeretan erosketak egitea ihesbide bat izan baitaiteke, baina krisi honetan ezinezkoa izan da. Horren ondorioz, ordaina hartzeko gogoa sor dakiguke, erosiz ahazteko nahia, zeren, Elisabet Sanz-ek dioen bezala, “aktibatu egin nahiko baititugu plazeraren, gozamenaren zentroak. Erraza da pentsatzea sari bat behar dugula hainbesteko ahalegina egin ondoren”.

Adituaren esanetan, kalte ekonomikorik izan ez dutenengan ikusiko da hori bereziki; kontsumitu egingo dute, batzuetan gehiegi ere bai. Oso kontsumo emozionala da. Aldi berean, etorkizun ekonomikoa nolakoa izango den ez dakigunez, baliteke gastatzeko beldurra ere sentitzea eta aurrezteko obsesioa izatea. Adibidez, ez dugu autorik erosiko: MSI aholkularitza etxearen arabera, ibilgailu salmenta ia %30 murriztuko da 2020an Espainian

  • Zer egin dezakegu. Ekonomikoki kalteren bat jasan badugu –ERTE bat egin digutelako, enpresa itxi edo bezeroak urritu–, moldatzeko jarrera agertu beharko dugu. Ulertu egin behar dugu egoera iragankorra izango dela eta aukera emango digula beharrezkoak zaizkigun gaitasunak lantzeko, adibidez malgutasuna edo aldaketetara moldatzea. Une egokia izan daiteke gogoeta egiteko kontsumo arduratsuaren inguruan eta geure buruei esateko, isolamendu garaian gauza gutxirekin bizi izan garen bezala, gero ere berdin jarrai dezakegula aldi batez. Krisi hau baliagarria izan daiteke ongi bereizten ikasteko zer den beharrezkoa eta zer baztergarria.

Besteekin harremanetan hastea. Berrogeialdia hasi zenean, maiz esaten genion elkarri zenbat besarkada eta musu emango genizkion isolamendua bukatzean. Denborarekin, ohartu ginen ez zela izango zero egunik, eta gauzak ez zirela izango lehen bezala. Hortxe dugu Txinan gertatu denaren adibidea: joan dira aste batzuk lanera itzuli zirenetik, baina alertak bere horretan jarraitzen du eta jokabide berriek ere bai, adibidez bi metroko tartea zaintzea –nahitaezkoa ez denean ere–, leku guztietara maskarekin joatea eta konfiantza falta handia.

  • Zer egin dezakegu. Itxaroten jakin. Behar-beharrezkoa izango da egokitzeko denbora bat hartzea, eta onartu egin beharko dugu, bolada batez, beldurra emango digula hurbiltasun fisikoak edo elkar ukitzeak. Baina beste alderdi bat erabil dezakegu besteekiko harremanean: denok ikusi ditugu elkartasun adibideak, esaterako gazteak adinekoei laguntzen, edo kezka agertu dugu aspaldi ikusi gabeko ezagunen osasun egoera dela eta… Besarkada batek bezainbeste bete gaitzakete jendearekin topo egiteko modu berri horiek.

Berriz interakzioan aritzea egunero. Behingoagatik, lanera itzultzea sendagai ona izan daiteke oporren osteko sindrome ospetsua gainditzeko. Gazteenek gozatu egin dezaketen bezala eskolara edo institutura itzuli behar dutelako eta berriz ikaskideekin elkartu ahalko direlako, helduok ere ilusiozko sentimenduak bizi ditzakegu bulegoan, tailerrean… Baina, beste behin, egoera ez da berdina izango guztiontzat: lanean giro txarra daukatenek edo telelanean aritu direnek –edo ERTE batean egon direnek– kolpe gogorragoa jaso dezakete orain opor osteko sindromeak ematen diena baino.

  • Zer egin dezakegu. Nahiz eta kosta litekeen gauza baikorrak pentsatzea, espero izatekoa da gauza asko aldatuko zirela enpresen egituretan. Gure lan bizitzako alderdi onak balioesteko garaia da, horrek berekin dituen abantailak: adiskidetasuna, giza balioak eta besteekiko harremana.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak