Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Pandemiak baditu ondorio psikologikoak

GOIZETIK GAUERA ALBISTE TXARRAK SALDOAN ETORRI ZAIZKIGU ETA ORDUAK ETA ORDUAN EMAN BEHAR IZAN DITUGU ETXEAN. BUKAERA GERTUAGO DAGOEN HONETAN, BI ADITUK LAGUNDU EGINGO DIGUTE LEHENGORA ITZULTZEN, NAHIZ ETA JAKIN GAUZAK EZ DIRELA LEHEN BEZALAKOAK IZANGO. BAINA SAIATU BEHARRA DAGO.

Beldurrari aurre egin

“Beldurra emozio funtzionala da, lagundu egiten digu arrisku egoerei aurre egiten”, azaldu du Elisabet Marinak. Beldur hori baliagarria izan zaigu ulertzeko –haurrei eta helduei– etsai bat geneukala (birusa) eta harengandik babestu egin behar genuela, eta lagundun gaituzten heroiak identifikatzeko ere balio izan digu. Azken aste hauetan, ordea, zaurgarriagoa ikusi dugu geure burua.

Arriskuan egon gaitezkeela ohartu gara, eta gure haurrek ere bizi izan dute irudipen hori. Cambridge-ko Unibertsitateak 2013an egin zuen ikerketa batean ageri denez (Estres postraumatikoaren nahasmendua guraso eta haurrengan osasunarekin zerikusi duten hondamendien ostean), berrogeialdi bat jasan behar izan zuten haurrek lau hilabete gehiagoan eduki zuten estres postraumatikoa halakorik bizi izan ez zutenek baino.

Beste ikerketa batek SARS epidemiaren berrogeialdiak izandako eragin psikologikoa aztertu zuen, eta ondorioztatu zuen berrogeialdian jarri zituen pertsonen %54 urrundu egiten zirela eztula edo doministiku egiten zuen jendearengandik, %26k saihestu egiten zituztela leku itxiak eta %21ek uko egiten ziotela espazio publikoetara joateari berrogeialdiaren ondoko asteetan. Kontu berezia eduki behar da, bestalde, adin handiko pertsonekin, horiek kutsatuta hiltzeko arrisku handiagoa sentitu izango dute-eta segur aski; beldur horrek aurrez aurre jarri izango die beren ahultasuna, bereziki behin eta berriz entzun dutelako haiek direla arrisku handieneko kolektiboa.

  • Zer egin dezakegu. Krisia gainditu ondoren, gure garunak estrategiak bilatuko ditu beldur hori moldagarria izan dadin, iragankorra. Argudioak eta azalpenak bilatuko ditu lasaitzeko. Alderdi arrazionala bilatuko dugu. Haurrekin errazagoa izango da, gaitasun handiagoa dute egokitzeko, baina gure jarrera erabakigarria izango da beren beldurrak gainditzea lor dezaten: lasaitasuna helarazi behar diegu eta segurtasuna eskaini (saia gaitezen ez hitz egiten gure beldurrei eta larritasunei buruz haiek aurrean daudela, uste ez badugu ere ohartu egiten dira, eta gaitasun handia dute emozioak antzemateko). Garrantzitsua da, halaber, laguntza ematea zer sentitzen duten adierazteko, haiei entzutea eta ez garrantzia kentzea beren emozioei. Adinekoekin, biderik onena izango da maitasuna eta ilusio berriak eskaintzea (ihesalditxo bat familian, ospakizun bat) eta oraindik baliagarriak eta aktiboak direla sentiaraztea (errezetaren batekin laguntzeko eskatu, brikolajean edo josten aritu, lanaren inguruko zerbait galdetu…).

Laguntza profesionala eskatzea? Beldurra bezala, tristura eta amorrua ere emozio funtzionalak dira, eta Covid-19ak eragindako krisian horiek ere agertu izango dira. Tristurak gogoetara eramaten gaitu eta lagundu egiten digu bizitzari balioa ematen; amorrua eta haserrea ere agertzen dira, batzuetan nonbaitetik atera behar baitugu egoera ez ulertzeak sortzen digun estutasuna. Elisabet Marinak dioen bezala, emozio guztiek daukate funtzio bat, eta bizirik irauteko prestatzen gaituzte. Arazoa sortzen da emozio horiek neurri gabeko indarra hartzen dutenean eta paralizatu egiten gaituztenean, eguneroko funtzioetan mugatzeraino.

  • Zer egin dezakegu. Geldotasun edo apatia orokortu batean ikusten badugu geure burua, agian laguntza profesionala bilatzeko garaia dela esan nahi du. Horren sintoma izaten dira: barnera begiratzea baina ez gogoetarako geure baitan ixteko baizik, geure buruarekin bakarrik egon nahia eta sentimendu disruptiboetatik egitea (bakardadea, axolagabekeria, frustrazioa…), emozio ezkorren zurrunbiloan sartzea eta tresnarik ez edukitzea kemena gureganatzeko edo kontsolamenduren bat ateratzeko. Familiako medikuak lagundu gaitzake bide horretan, baina profesional batengana jotzeko indarrik ez badugu, hurbil-hurbileko pertsonengana jo dezakegu haiek lagundu gaitzaten baliabideak bilatu eta gure egoera emozionala hobetzen.

Nahasmenduak dituzten pertsonak. Depresioa duten pazienteak daude zaurgarrienen artean. Bizitzari buruz daukaten ikuspegi ezkorrari erantsi zaizkie beste gertaera desatsegin batzuk eta alarma egoera.

  • Zer egin dezakegu. Gure inguruko norbait egoera horretan badago, oso garrantzitsua da babestuta senti dadila. Funtsezkoa da otorduetarako eta atsedenerako ordutegia mantentzen saiatzea, erritmo kronobiologikoetan aldaketak egitea kaltegarria baita buruko gaixotasunetarako. Komeni da, halaber, errutina finko bat eduki dezatela, ordutegi bat lanerako edo etxeko zereginetarako, eta berdin aisialdiko jardueretarako ere, eta maite dituztenekin harremanetan egoteko ere bai.

Nerabeekin

Harremana ez da beti erraza izaten, baina konfinamenduan errutina berriak txertatu izango ditugu: otorduak elkarrekin egin, telebistan filmak ikusi, pastel bat egiten ikasi… Helburua da elkartzeko gune batzuk mantentzea eta ez daitezela desagertu.

  • Lagundu egin diezaiekegu esperientzia honek izan dituen gauza onei balioa ematen: adibidez, institutura itzultzeak alde onak badituela ikusarazi (lagunekin egon, solasean aritu, barre egin…).
  • Une ona da, halaber, aitortza egiteko eta esateko oso arduratsuak izan direla eta lan handia egin dutela eskolako lanak etxetik egiteko. Irakaslearen irudiari balio emateko ere baliatu behar genuke.
  • Saihestu egin behar genuke ‘egokitzapen hedonista’: berriz etxetik ateratzeak eta lehengo bizitza egiten hasteak ematen duen poza ez dadila lurrundu egun gutxi batzuetan. Helburua da ikas dezatela balioa ematen bizitzak eskaintzen dituen plazer txikiei, eta, horretarako, guk geuk eredua eman behar dugu.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak