Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

ELIKADURA ARLOKO SEGURTASUNA : ETA HAU, JATEKO MODUKOA OTE DA?

ASKOTAN, HOZKAILUA IREKI ETA ZALANTZA SORTZEN ZAIGU ELIKAGAIAK EGOERA ONEAN OTE DAUDEN EDO EZ. JAKI BATZUK ERRAZ SAMAR HONDATZEN DIRA, ADIBIDEZ HARAGIAK, ARRAINAK, FRUTAK ETA BERDURAK, ETA HORIEK ALFERRIK EZ GALTZEKO ETXEAN ASMATZEN DITUGUN ERREMEDIOEK HAINBATETAN ARRISKUAN JARTZEN DUTE GURE OSASUNA. PRODUKTUEI ITXURATIK ANTZEMATEN ZAIE NOLA DAUDEN. MEZU HORI IRAKURTZEN JAKITEA DA KONTUA.

Konfiantzazko oilaskoa.

  • Ez jan itxura txarra duen haragirik edo, bestela esanda, kolore eta usain normala ez duenik. Eta arrazoia ez da haragia hondatu duten organismo alteratzaile horiek arriskutsuak direla; ezaugarri organoleptikoak aldarazten dituzte, baina beste seinale bat ere ematen dute: mikrobioak agertu direla salatzen dute, eta, ondorioz, patogenoak ere sortu ahal izan direla. Oilaskoan, honako hauek izaten dira ohikoenak: campylobacter eta salmonella (urdail-hesteetako sintomak eragiten dituzte nagusiki).
  • Ez da inola ere jan behar. Arrisku taldeetan (haurdunak, haurrak, adinekoak eta gaixoak) ondorio larriak/kronikoak eduki ditzake. “Berriz berotzen denean, desagertu egin daitezke sortu diren mikroorganismo patogeno batzuk, baina horrek ez du bermatzen guztiak desegingo direnik, ezta sortu ahal izan diren toxinak desagerraraziko direnik ere”, ohartarazi du Roblesek.

ARRAIN ETA ITSASKI KOLOREZTATUAK.

  • Ganbak belztuta badaude, kontuz. “Itsaskiaren entzima batzuek eragindako arretze erreakzioak sortzen du kolore beltz hori, polifenooxidasek eragindakoa hain zuzen. Hil ondoren askatzen dira eta ilundu egiten dute, tirosina izeneko aminoazido baten gainean eraginez”, azaldu du Roblesek.
  • Hotzean edukitzeak mantsotu egiten du prozesu hori, baina ez du geldiarazten. Nahiz eta konposatu ilunek berez ez duten eragin kaltegarririk osasunean, argi salatzen dute hozkailuan denbora gehiegi daramatela.
  • Onena, botatzea. Alterazio zantzu horrek esan nahi du, oilaskoarekin gertatzen den bezala, agian patogenoak sortu izango zaizkiola. Hortaz, hobe da botatzea.

FRUTEN SEINALEAK.

  • Denborak ez die berdin eragiten guztiei. Fruta batzuetan, adibidez marrubietan, lizuna ager daiteke, eta horrek esan nahi du elikagaia hartzitzen ari dela eta aldatu egin zaizkiola berezko testura eta zaporea.
  • Zer adierazten du lizunak. Seinale hori beti ez da toxikoa, baina gerta daiteke barrenean ere bakterioak edukitzea, nahiz eta ez ikusi, eta erreakzio alergikoak eragin ditzake horiekiko sentiberatasuna duten pertsonetan. Lizunduta daudenak kendu egin behar dira, eta gainerakoak garbitu eta lehenbailehen jan, urak berak ere lagundu egiten baitu lizuna eratzen. Horien esporak oso azkar birsortzen dira, eta oso litekeena da, elikagai kutsatua ontzi batean badago, ontzia ere kutsatu izatea; hori dela eta, ongi-ongi garbitu behar da.
  • Irtenbidea produktuaren araberakoa izango da. Kendu lizunduta dagoen zatia; baina lizuna marmelada batean edo antzeko produkturen batean sortzen bada, hobe da botatzea. Sagarrari gertatzen zaionean, aski da gaizki dagoen zatia kentzea. Banana arazorik gabe jan daiteke oso heldua dagoenean ere, nahiz eta aldatu egiten zaizkion kolorea, zaporea -askoz gozoagoa izaten da – eta testura.

PRODUKTU PROZESATUAK, IRAUNGITZE ETA KONTSUMODATA GOMENDATUAREKIN

Salgai jarri aurretik era batean edo bestean prozesatu dituzten elikagaiak nahitaez merkaturatu behar dira iraungitze-datarekin edo kontsumo-data gomendatuarekin. Bi data horiek ez dira gauza bera, baina kontsumitzaile askok ez daki zehazki zer esan nahi duten. Lehenbizikoak esan nahi du data horretatik aurrera produktu bat ez dela kontsumitu behar, arriskutsua izan daitekeelako osasunerako; elikagai oso galkorretan erabiltzen da, adibidez produktu pasteurizatuetan, haragietan edo hutsean ontziratuta daudenetan. Kontsumo-data gomendatuak, berriz, adierazten du data horretatik aurrera jatorrizko ezaugarri organoleptikoak aldatu egin daitezkeela. Produktuak, hala ere, segurua izaten jarraitzen du, eta jan daiteke. Lekaleekin, olioekin, kontserbekin, esne kutxekin… erabiltzen da.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak