Esteve Fernandez, Tabakismoa Kontrolatzeko Saileko burua Kataluniako Onkologia Institutuan (ICO)

"Zigarreta elektronikoaren erabiltzaileen %50etik %70artekoek erretzen jarraitzen dute"

1 julio de 2014
Img entrevista listado 953

Tabakoa bezain txarrak al dira zigarreta elektronikoak?

Ez, ohiko tabakoak konposatu toxiko asko izaten dituelako. Baina horrek ez du esan nahi osasungarriak direla edo osasunaren ikuspegitik onak direla tabakoaren ordezko gisa. Saltzen dituzten konpainiek esaten dute “onerako” direla osasunarentzat, daramatzaten konposatuak ohiko zigarretetan baino kontzentrazio txikiagoetan ageri direlako.

Balio al dute erretzeari uzteko edo gutxiago erretzeko?

Oraingoz, ez da frogatu tabako kontsumoa murrizten duenik edo horri atxikita doazen kalteak gutxitzen dituenik. Argi dago ez daramatzala hainbeste toxiko eta ez dela tabakoa bezain kantzerigenoa, baina lurrunkatzen duten pertsonen erdiek elektronikoaren lurrunak inalatzeari esaten zaio jarraitu egiten dute ohiko zigarretak erretzen. Erretzaile asko gailu horietara hurbildu eta harrapatuta geratzen dira; ez bakarrik nikotinarekin, baita keinuzko mendekotasunarekin ere.

Zer-nolako kalteak dakartza?

Zigarreta horietako gehienek izaten duten nikotina inalatzeak mendekotasuna sortzen du. Gainera, ebidentzia zientifikoek frogatu dute epe motzera narritatu egiten direla arnasbideak (likido mota bat baino gehiago lurrunkatzen dute, ez soilik ur lurruna) eta biriken gaitasuna apaldu egiten dela. Epe luzera, ordea, ez dakigu zer gerta daitekeen. Nikotinak hainbat eragin izan ditzake bihotz-hodietan.

Zenbait elkarte zientifikok ez dute baztertzen minbizia sor lezaketela. Ba al dago hori esateko froga zientifikorik, edo gehiegikeriatzat hartu behar da?

Ez dakigu epe luzera zer gerta daitekeen lurrunaren kontzentrazio toxikoekin, adibidez nitrosaminekin eta formaldehidoekin. Ez dakigu kontzentrazio txikietan minbizia sor ote dezaketen. Emaitza erabakigarrien zain egon behar da. Zenbait ikerketak jarraipena egin diete zigarreta elektronikoen erretzaileei denbora batez, baina eragin kantzerigenoak ez dira berehalakoak. Ikerketa berrien zain egon beharko dugu, baina zaila izango da, zeren lurrunkatzearen eraginak erantsi egiten baitzaizkio erretzeak dituenei.

Eta lurrunkatzaile pasiboei ere egin al diezaiekete kalte? Hau da, e-zigarretek giroan zabaltzen duten lurruna arnasten dutenei?

Lurrunkatzaile pasiboak badaude. Zigarreta elektronikoek lurruna askatu soilik ez, likidoak ere zabaltzen dituzte giroan. Ohiko erretzaile pasiboarekin gertatzen den bezala, nikotina lurrunkatzean, gerta daiteke haren eratorriaren partikula txikiak, kotininarenak, airean geratzea. Kasu horretan, oso kontzentrazio txikiak izaten dira eta oso azkar barreiatzen dira, baina giroan daude eta gainerako pertsonek barneratu egiten dituzte.

Ba al da kalte gutxiago egiten duen zigarreta elektronikorik?

Herrialde batzuetan, Erresuma Batuan esaterako, lehendik ere badute esperientzia ahoan erabiltzeko tabakoarekin. Europa iparraldean, berriz, snus delakoak zituzten, mihipean jartzen diren poltsatxo txikiak. Hori galarazita dago Europako gainerako herrialdeetan. Produktu mota hori izateak ez du esan nahi arriskurik ez dutenik. Komunitate zientifikoak eskatzen du, nahiz eta e-zigarreta tresna itxaropentsua izan, ez ditzala baliorik gabe utzi tabakoaren aurka lortu diren aurrerapenak. Orain jatetxe batean e-zigarreta elektroniko bat lurrunkatzea aurrerapen horien aurkakoa da. Gainera, kontrola falta da, produktu mota askotakoak zabaldu direlako, hemen eginak izan daitezkeenak edo atzerrian. Europan ez dago horri buruzko araudirik, eta zigarreta elektronikoak egiten dituzten markarik ospetsuenak hori eskatzen ari dira.

Osasunerako Mundu Erakundearen aholkua izan da zigarreta elektronikoak ez erabiltzeko harik eta erakunde arautzaile batek frogatzen duen arte eraginkorrak, seguruak eta kalitatezkoak direla.

OMEk zuhurtzia printzipioa erabiltzera dei egiten du, ez dakigulako zer-nolako eraginak izan ditzaketen. Erretzeari uzteko produktu kaltegabe gisa aurkeztu dituzte zigarreta elektronikoak, baina zientziaren ikuspegitik ez dakigu hala ote den. Ikerketa gehiago behar dira, eta, bitartean, zuhurtziaz erabili. Horrek ez du esan nahi, etorkizunean, ez dela izango tabakoaren aurka egiteko tresna bat gehiago, baina oraindik ez dugu frogarik. Oraingoz, OMEk esan du osasun sistemek mugak jarri behar dizkiotela tabakoa galarazia dagoen lekuetan.