Pedro Cátedra, Lurrunkatzaileen Espainiako Elkarte Nazionaleko presidentea (ANEV)

"Tabakoak baino 400 aldiz toxiko gutxiago ditu e-zigarretak"

1 julio de 2014
Img entrevista 2 listado 155

Espainiako Estatuan Zenbat zigarreta elektroniko saltzen dira?

2012. urteko irailetik, 600.00 lurrunkatzeaile edo sortu dira elektronikoak inalatzen dituztenei esaten zaie.

Produktu horren izen txarrak ba al du eraginik lurrunkatzeaile kopuruan?

Bai, gutxitzen ari da nabarmen. Denda batzuk itxi egin dituzte eta lurrunkatzeaileak 800.000 izan ziren garai batean. Orain gutxiago.

Zigarreta elektronikoen izen txarra ez al dago justifikatuta?

Interes farmazeutikoek sortu dute.

Zergatik?

Zigarretak erretzeari uzteko beste metodo batzuen ordezko bihurtzen dira, txikleenak eta nikotina partxeenak esaterako. Tratamendu horiek 300 eta 400 euro artean balio dute. Kopuru hori biderkatzen bada erretzeari utzi nahi dioten 100.000 edo 200.000 lagunekin, industriak milioika euro irabazteari uzten dio. Berdin gertatzen da medikuek helburu berarentzat agintzen dituzten medikamentuekin ere; adibidez, bareniklinarekin. Eta industriak dirua irabazteari uzteko hirugarren pieza gaixoak dira, tabakismoarekin zerikusia duten minbizia daukaten gaixoak. Jendeak ez badu erretzen, murriztu egiten da minbiziaren eragina eta murriztu egiten dira gaitz horiei aurre egiteko terapiak, zeinak urtean 120.000 euro balio baitute.

Orduan, zigarreta elektronikoa segurua da?

Egia da zigarreta elektroniko batzuek nikotina daramatela, baina tabakoak baino askoz gutxiago. Tabakoa baino seguruagoak dira, 400 aldiz toxiko gutxiago dituena eta erretzaile pasiborik sortzen ez duena. Hauxe da alternatiba tabakoak seguru ekarriko duen heriotzarentzat.

Baina zientzialariak ikerketak aurkezten ari dira, osasunari eragiten dizkion kalteen ingurukoak…

Zeelanda Berrian orain dela bi urte egindako ikerketa baten arabera (The Lanceten argitaratua dago), erretzaileen %45ek ez diote erretzeari uzten nikotina partxeekin, eta zigarreta elektronikoekin, aldiz, %51k lortzen dute. Eta ez da egia lurrunkatzaile pasiboak daudenik, airera lurrun gisa joaten den nikotina eta bestelako osagaiak arnasten dituztenak. Horiek kaltegabeak dira, mukosak, ahoak, trakeak eta birikek xurgatzen dituztelako. Osasunari kalte egiteko baino hamar aldiz kopuru txikiagoetan iristen dira.

Zerrendatuko al zenituzke e-zigarreten onurak?

Espainian 55.000 lagun gaixotzen dira tabakoarekin, eta munduan, berriz, bost milioi lagunek kontsumitzen dituzte e-zigarretak inolako ondoriorik gabe. Txinan eta AEBetan, non produktu horrek hamar urte gutxienez egin dituen, 60 milioi kontsumitzaile dituzte eta heriotza bakar bat ere ez da gertatu. Zurrumurrua zabaldu zen Espainian pertsona bat hil zela zigarreta elektronikoekin gehiegikeriak egiteagatik, baina gezurra da. Tabakoak baino askoz kalte gutxiago egiten dute, baina ez dute gomendatzen, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) zuhurtzia printzipioaren alde egin duelako.

Zergatik ezin dira berdintzat jo zigarreta elektronikoa eta tabakoa?

Osagai bakar bat ere ez du tabakoarena bezalakoa, nikotina izan ezik, eta hori ere kimikoa da eta tabakoarena baino puruagoa. Ez du tabakoari eransten dioten osagairik, glikoprofilenikoa baizik, landare jatorriko glikogenol bat, medikuntzak 1940tik erabiltzen duena pertsona asmatikoentzako aerosoletan, uretan eta elikadura arloko kremetan, elikadura kode kontrolatu batekin. Suitzan, osasun etxeetan agintzen dituzte, eta Ingalaterrako Gobernuak gomendatu egiten ditu. Espainian, aldiz, beste iritzi bat dago. Kontuan hartu behar da erretzeari uzteko zenbait botikak nahi gabeko eragin larriak dituztela. E-zigarretekin gertatu dena etiketatze arazo bat izan da.

Zer-nolakoa?

Food and Drug Administration (FDA) erakundeak e-zigarreten lagin bat hartu eta ikusi zuen substantzia kantzerigenoak zituztela. Baina hori laginaren %10ean bakarrik gertatu zen. %90ek egoki betetzen dituzte etiketatzeari eta osagaiei dagozkien baldintzak. Esan da nitrosaminak dituztela, osagai toxikoak, baina hori ez da hala Europan egindako produktuetan, beste zenbait herrialdeetan egindako osagaiak erabiltzen dituztenetan baizik. Txinan, adibidez. ANEVetik erregistro ofizial bat eskatzen dugu marka bakoitzaren likidoak kontrolatzeko: zigilu bat, marken erregistro eta ikuskaritza bat, eta lizentzia bat, e-zigarretak ez daitezen saldu profesionalak ez diren saltokietan.