Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Azterketa dokumentala egin dugu jakiteko gaur egun zertan diren kontsumitzaileek egiten dituzten erreklamazioak eta informazio eskaerak : Kontsumitzaileek 3.000 kexa eta galdera baino gehiago egiten dituzte egunean

Finantza zerbitzuekin eta telekomunikazioekin zerikusia dutenak dira arlorik aktiboenak kontu horietan

Urte sasoi honetan, Eguberrietan, izugarri handitzen da kontsumoa. Bategatik izan edo besteagatik, Eguberri sasoi honetan kontsumitzaileek errazago irekitzen dute diru zorroa. Deloitte aholkulari etxeak azterketa bat egin du Eguberrietako merkataritza jardunaren inguruan, eta hor ageri diren kalkuluen arabera, Espainiako Estatuko herritar bakoitzak 684 euro gastatuko ditu batez beste, iazko urterako kalkulatu zena baino %10 gehiago.

Kontsumo garai honetan (neurriz kanpokoa ere izaten da askotan), kontuan hartu behar da kontsumoari lotutako erabakiek (erosketak egiteak eta eguneroko erabilerak) eragina dutela herritarren bizi kalitatean. Are gehiago, Manuela Lopez Besteiro Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluko presidente andrearen ustez (CCU), zentzuz kontsumitzeak lagundu egiten du merkatuak beharrezko gardertasuna izan dezan, “prezioen erregulatzaile gisa eta baita herrialde baten hazkunde ekonomikoaren adierazle, arrazoi eta ondorio gisa ere”.

Hori dela eta, kontsumitzaileek kritikoak izan behar dute, aktiboak eta arduratsuak. Kontsumitzaile trebatuagoa eta informatuagoa adi dagoen kontsumitzailea da, kontsumo aukera seguruagoak egingo dituena eta irizpide gisa ardura eta iraunkortasuna erabiliko dituena. Hortaz, jakin egin behar du eskubideak legez babestuta dituela: Espainiako Konstituzioaren 51. artikuluak babesten ditu, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrak eta autonomia erkidego bakoitzak, bere eskumenen arabera, kontsumitzailea babesteko egin dituen arauek ere bai.

Kontsumitzailearen sentipenak aztertu

Ildo horretan, EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du gaur egun zertan den erreklamazioen eta galderen gaia, hori aztertuz jakiteko herritarrek zer-nolako ikuspegia duten jasotzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen inguruan. Horretarako, zenbait iturri erabili dira: Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia, Espainiako Kontsumo Institutua (INC), Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseilua (CCU) eta kontsumitzaileen zenbait elkarte.

Horretaz gain, Eguberrietan kontrolik gabe gastatu ez dezaten, EROSKI CONSUMERek aholku sorta bat eman nahi izan die kontsumitzaileei, kontsumo arduratsua, zentzuzkoa, jasangarria eta solidarioa egin dezaten.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak