Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

160 jatetxek egunero eskaitzen dituzten menuak aztertu ditu Eroski Consumer-ek, Espainiako 18 hiritan : Eguneko menuetan, dieta-kalitate eskasekoa da hirutik bat

Jatetxeek oso zerbitzu ona eman dute, baina beti ez dute bete araudia

Prezioa eta zerbitzua

Eguneko menuen prezioak

Guk aztertu ditugun 160 jatetxeetan, batez beste, 10,8 euro balio izan du eguneko menuak. 2006ko azterketaren alderatuta, % 21 garestitu da (KPI metatua % 8,5 igo da epe horretan). Gainera, alde handiak antzeman ditugu hiri batzuetatik besteetara. Hiririk merkeena, eguneko menuetan, A Coruña izan da (8,9 euro, batez beste), eta garestiena, berria, Almeria (13,7 euro). Hiri bereko jatetxeen artea ere sumatu ditugu aldeak: Donostian, esaterako, 16,1 euro balio izan du menurik garestienak, eta 8,9 euro merkeenak. Preziorik berdintsuenak, berriz, Alacanteko jatetxeek eduki dituzte (1,5 euroko aldea izan dute beren artean).

Eguneko menurik onenak (10 puntutik 8 edo gehiago lortu dituztenak) 11,3 euro kosta dira, batez beste, eta txarrenak, berriz (elikadura-azterketa gainditu ez dutenak), 10,6 euro.

Zerbitzua eta arreta: oso onak

Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroari eman dioten arreta, oro har, onak izan dira. Hiri guztietako jatetxeak 7 puntutik gora ibili dira atal horretan. Dena den, 2006an egin genuen azterketan bezalaxe, oraingoan ere antzeman ditugu gabeziak. EROSKI CONSUMER-ek egiaztatu ahal izan duenez, bezeroak erreklamazio-orria eskatu, eta jatetxeen % 5ek ez diete eman (betiko aitzakia erabili dute: “Nagusia ez dago”), eta beste % 43tan, berriz, ez dute bezeroen bistan jarri halakoak eska ditzaketela dioen oharra, nahiz eta legeak horretara behartu.

Jatetxeek oso zerbitzu
ona eman dute, baina
beti ez dute bete ar

Hamar jatetxetatik ia batean, ez dute agerian jarri menuak zer prezioa duen; arauak agintzen du, bestalde, jatetxearen kanpoaldean erakutsi behar dela zer plater izango diren egun horretan, baina % 18k ez dute Gainera, hamarretik batek soilik jakinarazi du gehienez zenbat jende har dezakeen jatetxeak, eta jatetxeen % 5etan, ezin izan dugu ordaindu kreditu-txartelarekin.

Legez, jatetxeek bereizi egin behar dituzte erretzaileen guneak eta erretzen ez dutenenak (baldin eta erretzea libre bada), baina % 63k ez dute hala egin. Horrez gain, jangelako gunea eta bainugelak zikin egon dira hamar jatetxetatik batean (paperak edo zigarro-puntak lurrean, zikinkeria leihoetan…). Arazorik larriena, hala ere, irispideena izan da: jangelen % 70ek ez dute eduki bainugela egoki prestaturik ezintasunen bat daukaten pertsonentzat. Azkenik, ordainagirietan, hirutik batek soilik erakutsi dute BEZa zenbatekoa izan den (askok eta askok, “BEZa barne” eta gisako esaldiak jartzen dituzte, besterik ez).

Zer egiten dugu gaizki etxetik kanpo jaten dugunean?

/imgs/20100501/tema3.jpg
Guztiok badakigu zein diren dieta osasungarri bat egiteko oinarrizko arauak: elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa. Baina etxetik kanpo jaten dugunean, tentagarri guztiei men egiten diegu. Hauexek izaten dira gure akatsik ohikoenak:

  • Otorduak huts egiten ditugu. Egunean hiru otordu nagusi egin behar dira, eta goiz erdian edo arratsaldean, mokadutxo bat hartu behar da.
  • Barazkiak eta berdurak ‘ahazten’ zaizkigu. Egunean bi errazio barazki jatea komeni da, gutxienez, zuntza eta herdoilaren aurkako gaiak ematen dituztelako, eta horiek osasuna laguntzen dutelako.
  • Hotz sasoian soilik jaten ditugu lekaleak. Lekaleak oso elikagarriak dira, eta astean 2-4 errazio jatea komeni da (lehen plater moduan eta goarnizio moduan).
  • Lehen plateretarako, animalia-jatorriko proteina gehiegi dauzkatenak hautatzen ditugu. Berdura, arroza, pasta eta lekaleak izan ohi dira lehen plateren osagai ohikoenak, entsaladekin eta zopekin batera. Egokiena izaten da askotariko berdurekin lagunduta joan daitezen, eta tartean, eduki dezakete animalia-jatorriko osagairen bat, kopuru txikietan, betiere.
  • Arraina saihesten dugu. Zer elikadura-osaera duen ikusita, astean 3 edo 4 aldiz jatea komeni da.
  • Gantz asko duten gisatu eta jaki erregosi gehiegi hartzen ditugu. Plater horiek prestatzeko zenbat olio erabili den eta zer jaki motarekin egin dituzten, gantz eta kaloria gehiago edo gutxiago edukiko dituzte. Onena izaten da noizean behin jatea, gehiegirik gabe.
  • Hornigai edo goarniziotarako, beti patata frijituak nahi izaten ditugu. Hor daude beste aukera batzuk ere, aski goxoak: piperrak, txanpinoiak, ilarrak, barazki arin erregosiak, eta abar.
  • Jaki frijituak edo ogi birrinetan pasatuak hautatzen ditugu beti. Elikagai bat modu batean edo bestean prestatu, asko aldatzen dira haren ezaugarriak. Modu jakin batean eginda, elikagarriagoa gerta daiteke, baina beste modu batean eginda, kaloria ugari har ditzake.
  • Freskagarriak nahiago izaten ditugu, ura baino. Uraren ordez freskagarriak maiz hartuta, kaloria asko barneratzen dira, eta horrek gizendu egiten du.
  • Postre gozoak edo oso landuak hartzen ditugu, eta bazter uzten ditugu fruta freskoa edo esneki soilak, kaloria gutxiago dituzten postreak, alegia, elikagarriagoak eta digestioa egiteko errazagoak.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak