Mundu globalizatu honetan, dendek gero eta produktu gehiago eskaintzen dituzte beste herrialde batzuetatik inportatuta. Horrek ondorio asko ditu hainbat eremutan, hala nola ekonomian eta ingurumenean. Horregatik arduratzen gaitu gero eta gehiago kontsumitzaile gisa. Baina informazio hori beti ez da adierazten, eta batzuetan nahasia edo osatu gabea izaten da.
Kokaleku honetan zaude: Azala > Azala
^
Erosketa-guida
Aperitibo hauen itxurak nahasi egin gaitzake
Barazkiak, osoko zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak, oliba-olioa… Horiek dira aperitiboetan gero eta gehiago aurkitzen ditugun osagaietako batzuk. Baina horrek ez du esan nahi produktu horiek beti osasungarriak direnik.
Ona gorputzerako hobea garunerako
Gorputza suspertzeaz gain, aldartea hobetu egiten du kirolak, prebenitu egiten du endekatze kognitiboa eta ia 10 urte atzeratu dezake dementzia baten hasiera. Emaitza hori lortzeko, ez da beharrezkoa goi mailako lehiaketetan parte hartzea; aski da astean 150 minutuz ariketa fisiko moderatua egiteko ohitura hartzea. Eta lagunartean eginez gero, askoz hobeto.