EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak aztertu egin du zer-nolako bilakaera izan duten EROSKI markako produktuek Nutri-Score etiketa ezarri ondoren (2019 amaieran ekin zion EROSKI Taldeak sistema hori erabiltzeari). Azterketa horren emaitzak baieztatu egin du eragin onuragarria izan duela elikatzeko ohituretan, jendeak joera handiagoa hartu duelako A eta B letrak daramatzaten produktuak erosteko eta, aitzitik, utzi egin diolako profil kaskarragoa dutenak erosteari. Osasuna atera da, beraz, garaile.
Erosketarik osasungarriena Nutri-Scorerekin