Kokaleku honetan zaude: Azala > Azala

^

Urteak joan ahala, gero eta luzeago bizi gara, nahiz eta horrek ez duen esan nahi hobeto bizi garenik. Batez besteko bizi itxaropena 30 urte luzatu zen joan den mendean, eta hamarraldi bakoitzean beste urtebete luzatzen da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, gaur egun 125 milioi pertsona daude 80 urte baino gehiagorekin, eta 2050erako 434 milioi izango omen dira; horrek, bistan da, egiazko erronka soziosanitarioa dakar berekin. Hori dela eta, zientziak denbora darama planteamendu hau eginez: gaixotasuna sendatzeaz gain, osasun onean egoteko ahalegina egin behar da zahartuta ere. Zeluletan reset egitea, seneszenteak desagerraraztea, robotika eta ehunen ingeniaritza sustatzea dira, besteak beste, laborategietan lantzen ari diren teknikak helburu hori lortzeko.

Zahartzearen etorkizuna

Zahartzearen etorkizuna

Erosketa-guida

Beti ez da aukerarik onena

Lagundu egiten digute errezeta askoren zaporea indartzen, baina ongi jakin behar da zer-nolako osaera duten, gehienek gatz gehiegi izaten dutelako, eta batzuek, gainera, azukrea ere asko, eta gantz eta kaloria dezente.