Saltar el menú de navegación e ir al contenido

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Buscador

logotipo de fundación

Canales de EROSKI CONSUMER


Estás en la siguiente localización: Portada > Edición impresa >

Un caso similar puede merecer sentencia distinta. Esta página recoge sentencias de nuestros tribunales que, por su contenido, afectan a los consumidores y usuarios de todo tipo de productos y servicios. No olvide que ante hechos similares, las cuestiones de prueba, las circunstacias concretas de las partes implicadas e incluso el tribunal que sea competente en la causa puede determinar fallos distintos.

: Parkingetan egiazko denboraren ordez denbora zatika kobratzea legez kanpokoa da

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioak hainbat parkingen kontrako auzia jarri zuen, aparkalekuen erabilera denbora zatika kobra ez zezaten. Parking horiek argudiatu zutenez, klausula hura ibilgailuen aparkamendua arautzen duen 40/2002 Legearen araberakoa zen, prezioa kontsumitzailea babesten duen legeriaren kontrolpekoa ez den kontratuaren funtsezko elementua zen, eta klausula ez zen gehiegizkoa, kontsumitzailea nabarmen kaltetzen ez zuelako. Hori dela eta, Madrilgo 46. Epaitegiak 2004ko martxoaren 20ko sententzian erantzun zuen prezioaren eta aparkatze denboraren arteko erlazioa, aipatutako Legearen arabera, ibilgailua aparkaturik dagoen denborak baldintzatzen duela eta ez, ordea, enpresak bere kabuz ezarritako plus batek. Bestela esateko, aparkamendua ordua edo ordu erdia bete arte kobratzea ez da kontratuaren funtsezko elementua eta, gainera, alderdi hori kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko legeriak kontrolatzen du. Erantsitako jokabide horrek prezioa/denbora legezko ekuazioa areagotzea eragiten du, baina ez du justifikaziorik. Beraz, parkingei bere baldintza orokorretatik zatikako prezioa ezartzen zuen klausula kentzeko eta aurrerantzean ez kobratzeko zigorra ezarri zien.

Te puede interesar:

Infografías | Fotografías | Investigaciones