Saltar el menú de navegación e ir al contenido

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Buscador

logotipo de fundación

Canales de EROSKI CONSUMER


Estás en la siguiente localización: Portada > Edición impresa >

Un caso similar puede merecer sentencia distinta. Esta página recoge sentencias de nuestros tribunales que, por su contenido, afectan a los consumidores y usuarios de todo tipo de productos y servicios. No olvide que ante hechos similares, las cuestiones de prueba, las circunstacias concretas de las partes implicadas e incluso el tribunal que sea competente en la causa puede determinar fallos distintos.

: Konturako dirua eman zuten, baina erosteari uko egin eta ez zuten berreskuratu

Kontsumitzaile batzuek higiezinen agentzia bati 6.000 euro entregatu zioten, etxebizitza baten erosketaren kontura, baina geroago atzera egin eta entregatutako diru kopurua itzul ziezaieten eskatu zuten. Agentziak dirua itzultzeari uko egin zion, diru kopuru hura erres edo seinalea zelakoan; beraz, erostunak eragiketan atzera egiten duenean, ez du erresa berreskuratzen. Erostunek higiezinen agentziaren aurkako auzia jarri zuten, baina epaitegietan galdu egin zuten. Bartzelonako Auzitegiak 2003ko azaroaren 27an emaniko sententzian dioenez, bi motatako erresak dauden arren, berresleak eta zigorrezkoak, sinaturiko agirian “erresa” baizik ez zen aipatzen. Nolanahi ere, Entzutegiak ondorioztatu zuenez horiek berresleak ziren, prezioaren konturakoak, alegia. Horrelakoetan erostunak ezin diezaioke kontratuari uko egin eta dirua itzul dakion eskatu; erostunak sinaturiko kontratua bete egin behar du, itun hori etetea salbuespenezko arrazoiren batek agindu ezean. Auzitegiaren iritziz, jokabidea justifikatzeko arrazoirik ez zegoen: finka zamatzen zuten kopuruak eskritura publikoa egin baino lehenago ere kitatzeko modukoak ziren, finkaren azalera erostunek ezagutzen zuten eta prezioa, finkaren azalera zein den jakinik, ez zen gehiegizkoa, hots, justua zen.

Te puede interesar:

Infografías | Fotografías | Investigaciones