Saltar el menú de navegación e ir al contenido

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Buscador

logotipo de fundación

Canales de EROSKI CONSUMER


Estás en la siguiente localización: Portada > Edición impresa >

Un caso similar puede merecer sentencia distinta. Esta página recoge sentencias de nuestros tribunales que, por su contenido, afectan a los consumidores y usuarios de todo tipo de productos y servicios. No olvide que ante hechos similares, las cuestiones de prueba, las circunstacias concretas de las partes implicadas e incluso el tribunal que sea competente en la causa puede determinar fallos distintos.

: Aknea sendatzeko botikak diabetesa eragin

Paziente bati Osakidetzako asistentzia zentroan aknearen kontrako tratamendua aplikatuz, sendagileak bereziki kontrolatu beharreko Roucutan izeneko botika agindu zioten. Botikak odoletako glukosa dezente altxatu zion arren, pazienteaz arduratzen ziren fakultatiboek ez zioten tratamendua kendu, ezta dosia jaitsi ere. Azkenean, gaitz hark diabetesa eragin zion. Osakidetzaren aurkako auzia aurkeztu zuen, eta nozituriko kalte fisiko, psikologiko eta moralengatik 390.657 euroko indemnizazioa eskatu zuen. Probintzi Auzitegiak 60.101 euroko indemnizazioa baizik onetsi ez zuenez, bi alderdiek Espainiako Epaitegi Gorenera jo eta hark pazientearen eskakizuna berretsi egin zuen, 240.404 euroko indemnizazioa ordainaraziz. Epaiketan Osakidetzak argudiatu zuenez, botikaren eta diabetesaren arteko erlazioa bazenik ezin baiezta zitekeen, sendagile espezialista batzuen iritziz. Espainiako Epaitegi Gorenak, aldiz, 2004ko otsailaren 12an emaniko epaian, fakultatiboek behar bezalako prestutasunez jardun ez zutela hauteman zuen. Horiek horrela ere, farmazi enpresak berak Roucutan hartzeak diabetesa sor zezakeela adierazten zuen prospektuan.

Te puede interesar:

Infografías | Fotografías | Investigaciones