Xabier Labandeira, Ekonomiako katedraduna Vigoko Unibertsitatean eta Economics for Energy ikerguneko zuzendarikidea

"Energia berriztagarriek murriztu egin dezakete argindarraren prezioa Espainian"

1 otsaila de 2018
Img entrevista listado 1241

Ikerketa batean parte hartu duzu berriki, Impact of cold and heat waves on electricity generation delakoan (Hotz eta bero kolpeen eragina argindar ekoizpenean), eta ondorioztatu duzue kanpoko eguraldiak, bai hotzak eta bai beroak, egiazko eragina izan dezakeela energia ekoizpenean. Horrek nola eragiten digu Espainian?

Espainia ez da salbuespena. Klimak eragin egiten dio gure energia ekoizpenari, eta gure energia sektorea inguruko gorabeheren mende dago. Gorabehera horien zati bat muturreko klimatikoei lotuta dago: muturreko klimatikoek kalte egiten diete energia sortzeko aukera batzuei, teknologia jakin batzuk erabiltzen dituztenei.

Zer esan nahi du horrek, Espainiako energia sorreran eragina duela klima aldaketak eta planetaren berokuntza globalak?

Jakina, muturreko eragin horietako askok zerikusia izan dezakete klima aldaketarekin.

Garbigailua jartzea edo ura berotzea garestiagoa da Espainian Europako herrialderik gehienetan baino. Eurostat-en arabera, Espainiako etxeetara iristen den argindarra Europako laugarren garestiena da, Danimarkar, Alemania eta Irlandakoaren atzetik. Izan dugun lehorteak azaltzen al du hein batean zergatik igo den etxeko energiaren prezioa Espainian?

Bai. Argindarraren prezioaren gorabeheren atzean dagoen faktoreetako batek zerikusia du teknologia batzuek izaten duten erraztasunarekin edo zailtasunarekin, bereziki eguzkiaren edo haizearen mende dauden horiek izaten dutenarekin, edo ur kantitatearen mende daudenek.

Argindarraren sektoretik ziurtatu dute euri faltagatik erabili dutela gutxiago energia hidroelektrikoa eta eolikoa, zeinak merkeagoak baitira. Horiek ordezkatzeko, gas plantak edo ziklo konbinatukoak erabili beharko lirateke, eta horiek garestiagoak dira. Eta horrek, esaten dutenez, garestitu egiten ditu fakturak. Zu ados al zaude?

Lehorte handi bat dagoenean, murriztu egiten da sorgailu hidroelektrikoen jardun gaitasuna. Eta, berriz ere, horrek zerikusia izan dezake klima aldaketaren fenomenoekin.

Zerga eta guzti, argindarrak, batez beste, 23 euroko kostua du Espainian 100 kilowatt bakoitzeko. Apustu handiagoa egingo bagenu energia berriztagarriaren alde, eta eguzkiarena, eolikoa edo geotermikoa sustatuko bagenitu, zeinaren kostua zero ingurukoa den, lortuko ote genuke energia fakturak ez gora egitea urtez urte?

Bereizi egin behar ditugu energiaren kostu finkoak eta kostu aldakorrak. Eta, bereziki, berriztagarrienak. Behin teknologia berriztagarria instalatuta, egia da energia sortzeko kostu aldakorra zero ingurukoa izaten dela askotan. Baina horrek ez du esan nahi ez dela dirurik kostatzen energia hori sortzea, zeren lehenago inbertsioa egin behar izan baita horiek instalatzeko (eta, gehienean, diru askokoak izaten dira). Hori esanda, ikerketa zientifikoek esaten dute epe motzean energia berriztagarriek murriztu egiten dutela argindarraren merkatuko prezioa, alboratu egiten dituztelako kostu aldakor handiagoak dituzten beste teknologia batzuk. Gure ikerketetan lortu dugu kuantifikatzea hori zenbatekoa izango litzatekeen Espainiarako.

Gasaren prezioa ere Europako handienetakoa da Espainian, Eurostaten arabera. Zehazki, gasaren faktura hirugarren garestiena da, Suediakoaren eta Portugalgoaren atzetik. Hala ere, berriztagarriak mantso ari dira sartzen. Espainian 4.500 MW inguru baino ez da eguzki energia fotovoltaiko, eta horrek eskariaren %3 ere ez du asetzen. Alemanian, berriz, 42.000 MW fotovoltaiko dago eta Italian 20.000 MW. Espainian zergatik ez dute indar gehiagoz apustu egiten eguzki energiaren alde?

Hala da, Espainian geldialdi handia izan zuen energia berriztagarrien zabalkundeak krisi ekonomikoaren erruz.

Iruditzen al zaizu eguzki energia gehiago sartuko balitz mix energetikoan, horrek merkatu egingo lukeela etxeko energiaren faktura eta ingurumena gehiago errespetatzea ekarriko lukeela?

Logikoki, teknologia horiek berebizikoak dira karbono gutxiko gizarte batera iristeko, eta espero dut Espainiako energia eta ingurumen politikak, eta teknologia horien merkatzeak, egoera hobea ekarriko dutela ingurumenarentzat etorkizunean.

Zein da oinarrizko elementua Espainiako etxeetan argindarraren eta gasaren fakturak merkatu daitezen eta herritarrek gutxiago ordaindu dezaten etxeko energiaren truke?

Gakoa da aldaketak egitea energia kontsumitzeko ohituretan, eta gauza bera gutxiagorekin egiteko modua emango diguten teknologiak sartzea: energia eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartzea esaten diogu horri. Lehenbiziko horrek zerikusia du, berogailuari dagokionez, etxean dugun tresneria egoki erabiltzearekin. Hori lortzen da, adibidez, etxebizitzako tenperatura objektiboa balio egokietan jarrita.

Eta nola hobetu daiteke etxeko berogailuaren energia eraginkortasuna?

Etxeko berogailuaren energia eraginkortasuna handitu egiten da, adibidez, kondentsazio galdarak erabilita edo bero ponpa eraginkorrak.

Argindarrari dagokionez, kontratatu den potentziak hartzen du argindar fakturaren % 40. Potentzia hori gure egiazko beharrizanetara egokitzea ere funtsezko neurria al da hilero dirua aurrezteko energiaren gastuan?

Hala da, gobernu honek sustatu dituen berrikuntzek aldaketa handia ekarrik dute potentzia osagaien eta kontsumoaren arteko orekan. Oso garrantzitsua da instalatuta dugun potentzia eta egiazko kontsumo beharrizanak bat etortzea, dirua alferrik ez xahutzeko.

Argindarrean aurrezteko beste proposamen bat da LED bonbillak erabiltzea, aukera ematen baitute etxeko argindar fakturaren %90 murrizteko, datu hori eman du Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoen Andaluziako Kontseiluak. Hain erraza al da LED teknologiaren bidez argia merkeagoa izatea ohiko lanparak erabilita baino?

Bistan da LED bonbillak erabiltzea ona dela, baina har dezagun kontuan herritarren energia kontsumoaren zati handi bat ez dagoela hain zuzen argiztapenari lotua. Arreta handia jarri behar zaie berogailuari eta aire girotuari, eta baita etxetresna handiei ere: horientzat, badira aukera garbi eta zikinak, oso erraz bereizi daitezkeenak energia ziurtagirien etiketei esker.

Horretaz gain, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren arabera (IDAE), etxean ditugun gailuek pausaldian edo stand-by egoeran egiten duten kontsumoak hartzen du gure energia kontsumoaren %7. Ba al duzu neurri errazik kontsumo fantasma hori eteteko?

Aurrezten den guztia da ona, baina nik indar gehiago jarriko nuke kontsumo kaltegarrien inguruko ohiturak aldatzeko eta isolamenduan eta teknologia garbietan inbertitzeko modu eraginkorrean, etorkizunean aurreztu ahal izateko.