UMTS, 3G

Promesetik errealitatera

Hirugarren belaunaldiko telefono mugikorrak kalean dagoeneko. Horien onurak, ordea, merezi al du?
1 apirila de 2005
Img internet listado 232

Promesetik errealitatera

/imgs/20050401/img.internet.01.jpg
Bost urteko atzerapenez, fabrikatzaile eta operatzaile handiek bideari ekin diote, hirugarren belaunaldiko telefonia amestua -egungo GSM horren ordezko izango den 3G edo UMTS izenekoa- gorpuzteari dagokionez. Dagoeneko merkatuan dozena bat terminal salgai daude eta UMTS sareko zerbitzuak hedatzen hasiak dira. Hiru kontzesionarioek -Xfera, laugarren adjudikazioduna, egungo bigarren belaunaldikoetan zerbitzurik ematen ez duen bakarra, ez da oraingo merkatura jalgi- kanpaina erasokorrak egiteari jo dute, jaulkipen kanpaina zukutsuak makulu, kontsumitzailea 3G horren ontasunaz konbentzitzeko xedez.

Hirugarren belaunaldia

UMTS (telekomunikazio mugikorren sistema unibertsala) siglekin batera komunikazioen “iraultza” iragartzen da hedabideetan, lehen belaunalditik (analogiko hura, Espainian Moviline-k eskaintzen zuena) bigarrenera (digitala) igarotzea iragarri zen adinako oihartzunez. Makina bat aukera emango dizkigute sare eta terminal berriek: erabiltzailearen eskura eta Internetera abiadura handian konektaturik egongo den dispositiboak, adituek diotenez, denetik eskainiko digu. Errealitatea, ordea, promesak baino mantsoago dabil. Iragarritako helmuga horietara iristeko hiru korapilo askatu behar dira: mugikorren eta zerbitzuen estaldura unibertsala (edo ia unibertsala) moduz eskaintzea, eduki berriak eta zerbitzu erakargarriak eskaintzea, erabiltzaileak mugikorrez aldatzeko tentazioa senti dezan.

Europa eta Asiako herrialde zenbaitetan erabiltzen den estandarra da UMTS, datuak segundoko 2 Mb-ko abiaduran -hots, egungo gehieneko abiaduraren halako zortzi- igortzeko gauza dena. Interneterako konexio eraginkorra bideratu eta hainbat zerbitzu berri izateko aukera ematen du. Esate baterako, argazkiak, bideoak eta bestelako edukiak (musika, jokoak, etc.) sare mugikorretan barrena ia bat ere itxaron gabe igorri eta jasotzea ahalbidetzen du. Abiadura teoriko hori, dena den, operatzaileen eskaintzetan gehienez ere 384 kilobitetara murrizten da, hau da, etxeko ADSL baino mantsoago. Zer da, ordea, errealitate eta zer fikzio huts?

Eskura-eskura

Eskuetan UMTS mugikorra daukaten erabiltzaileek aplikazio berriak martxan jartzeko aukera dute baina, egiari zor, aplikazio horiek ez dituzte alde handirik agertzen, operadore batetik bestera: bideo-deiak, bideo-mezularitza, mp3 kalitatedun musika, bideo-klip eta jokoen deskargak, alegia.

Amena konpainiak, adibidez, 82 zerbitzu eskainiko dituela iragartzen du: Espainiako futboleko liga txapelketako golak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko kameretako irudiak, umore, albiste, zinema eta musika klipak. Era berean, 24 orduz bizi-bizian telebista kanaletako saioak (TV3 eta Bloomberg), burtsa eta negozioetako ikastaroak, etc. emango dituela agindu du. Vodafone-k, besteak beste, CNN+ kateako albisteak zuzenean jaso ahal izatea eta telebistako hainbat saio eta serietako “unerik hoberenak” jasotzen dituzten bideoak eskainiko ditu. Mugikorretik nabigatzeko Internetera konektatzea ez da oso zentzuzkoa, aparatu horien pantailaren tamainara egokituriko web orririk ia-ia ez dagoen bitartean. Nolanahi ere, dirudienaz beste aldera, horrek ez du mugikorren maneiua zailduko, senak agintzen omen dituen interfaz grafiko soilen aldeko apustua egin dute eta.

Zona ilunak

Perfekzioa, dena den, urruti dago oraino, arazoak ugari baitira: konexio etenak (erabiltzailea mugitzen ari denean, batik bat) eta zehaztapenik ezaz gainera…

  • Estaldura. adore batetik bestera alde txikiren bat badago ere, UMTS sareak garrantzi handiko hiriguneak bakarrik jasotzen dituen arren, hau ez da arazo nagusia: UMTS horrek emititzen duen frekuentzia altu-altuak hormak nekez zeharkatzen dituenez, eraikinen barrualdean ez da estaldurarik izango (ez ahotsa, ez datuak transmititzeko), antena egokiak instalatu ezean.
  • Terminalak. Mugikorrez aldatu beharra dago, jakina. Telefonoak aske edo planen bati loturik eros daitezke. Horien prezioak 120 eta 400 euro bitartean dabiltza eta, bideo eta doinu gehiago pilatzeko, denek ematen dute kanpo-memoria zabaltzeko aukera.
  • Zerbitzuen prezioak. Aukeratutako planaren eta erabilitako zerbitzuen arabera aldatzen dira. Lehen fase honetan operadoreek eskaintzarik erakargarrienaren lehian dihardute: Vodafone-k bideo-deiak eta ahotsezkoak berdin kobratuko ditu (uda arte) eta Amena-k 25 zentimo minutuko aurreneko 50.000 bezeroei. Behin betiko prezioak, berriz, eskaintza kanpaina amaitutakoan ezagutaraziko diren arren, bideo-deien prezioa ahotsezkoen bikoa izango omen da eta nabigazioa eta deskargen prezioa euro inguru ibiliko da, megabyteko (bonoen bitartez deskontuak egingo direlarik). Bideo-mezuak 60 zentimo kostatzen dira Amena-n eta Vodafone-n bolumenaren arabera fakturatzen dira (bideodun mezu bat, 30 eta 100 kb-ekoa, euro bat kostatzen da). Movistar-ek ere erabileraren arabera kobratzen du: 10 zentimo saioko eta konexio-ordubeteko, eta 0,5 – 0,05 zentimo kilobyte bakoitzeko.

Laburbilduz, UMTS telefono mugikorra bideo-deiak egin, bideo-mezuak grabatu eta igortzeko, posta elektronikoa, jokoak, musika, bideo-klipak deskargatzeko eta, areago, telebista saioak zuzenean jasotzeko gauza da (estaldura baldin badauka), zentzuzko abiaduran. Bideo-deien eragozpen nagusia (sistema honetan aplikazio behinena izaki) mintzakidea bilatzea da, hots, hariz beste aldera UMTS telefonoa daukana erdiestea. Erabiltzaileak ez dira ugalduko eduki eta zerbitzu berriak ugatzen diren bitartean eta, alderantziz, zerbitzu horiek garatzeko konpainiarik ez da izango erabiltzaile aski sortu bitartean.

Hirugarren belaunaldikoak bideari ekinik, laugarrengoa inkubagailuan da. Aditu batzuen aburuz, konpainia telefonikoek UMTS-etan inbertsio eskerga egitea akats larria izan da, belaunaldi horretakoek eta oraingoek gauza bera (abiadura handiagoan, hori bai) eskaintzen dutelako; beraz, laugarren belaunaldirako urratsa baizik ez da izango. Izan ere, AT&T eta Nortel Networks konpainiak aspaldiko partez ari dira laugarren belaunaldiaren profila definitzen; areago, NTT DoCoMo japoniarrak 4G zerbitzuen eskaintza 2006 urtera gerturatu zuen. UMTS konpainiaren oinordeko den aldetik, HSDPA firmak segundoko 12 Mb-ren transmisio-abiadura emango duela iragarri du baina dagoeneko beste konpainia zenbait ari dira 20 Mb abiaduran -hots, UMTS honen punta-puntako abiadura baino hamar aldiz azkarrago- ibiliko diren sistema berrien diseinu eta garapenean.

/imgs/20050401/internet02.gif UMTS Forum
www.umtsforum.net

Telekomunikazioetako ingeniari baten ekimen pertsonal gisa 2000 urtean sortua, dagoeneko sektorean erreferentzia bilakatu da orri hau.

/imgs/20050401/internet03.gif Mugikorren galeria
www.gsmspain.com

Logotipo eta doinuez josirik, telefono mugikorrei eskaintzen zaien orri oldetik honakoa nabarmentzen da, informazio teknikoz hornituriko telefono zerrenda zabal-zabala agertzen baita bertan.

/imgs/20050401/internet04.gif Beteranoak
www.telephonymuseum.com

Mugikor bilakatu aurretik bazen telefonoa… Hemen, 1876tik 1990 arte telefoniaren historia (ingelesez) ezagutu edo joan den mendearen hasierako telefonoa eskuratu ahal izango duzu.