Nola erabili wiki bat

Wikipediak egin du ezagun edukiak argitaratzeko formatu hori, eta lagundu egiten du taldean lan egiten
1 ekaina de 2013
Img internet listado 809

Nola erabili wiki bat

Wikipediak zortzi urte bete zituen urtarrilaren 15ean, eta egunetik egunera gero eta handiagoa eta osatuagoa da, jendeak borondatez egiten duen ekarpenari esker. Izan ere, edozein irakurlek zuzendu dezake artikuluetan ageri den informazioa okerreko daturen bat antzemanez gero. Dohain handi hori, dena den, ez da entziklopedia ireki eta doakoarena soilik: wiki guztien ezaugarria da. Formatu aproposa da, beraz, talde-lanean aritzeko, eta oso erabilgarria gerta daiteke irakaskuntzan eta lan munduan baliatzeko.

Ohiko web-orriek ez bezala, wikiek bisitariei aukera ematen diete bertan ageri diren edukiak aldatzeko moldatu beharreko zerbait ikusten badute. Web-orrietan, hauxe izaten da ohiko egitura: pertsona batek edo batzuek artikulu bat sortu, eta irakurleek modulu bereizi batean egin dituzte oharrak edo iruzkinak. Wikia interaktiboagoa da, eta testu nagusian bertan biltzen dira irakurleen ekarpenak. Formatu honek orri bat edo gehiago izaten ditu elkarri lotuta, ohiko guneek bezalaxe, nahiz eta itxura grafikoa oso soila izan ohi den, Internet hedatzen hasi zen garaia oroitarazten duena.

Hobeki antolatze aldera, erabiltzaileek egin dituzten aldaketa guztiak erregistro batean gordetzen dituzte wikiek, eta bestelako informazio baliagarri batzuk ere bai: zein ordutan eta egunetan egin diren, nork egin dituen… beste eremu batean, berriz, aldaketak zergatik egin diren adierazteko modua ematen du. Era horretan, jendeak alderatu egin ditzake bertsio bat eta bestea, eta testua findu, eta, nahi izanez gero, orrialde horrek une jakin batean zuen egoerara ere itzul daiteke. Gainera, eduki bakoitzarentzat eztabaida-orri bat izaten da, gairen baten inguruan desadostasunak sortzen direnerako. Gune horretan, erabiltzaileek beren ikuspuntuaren berri eman dezakete eta iritzia azaldu.

Eduki bat aldatzen denean, erabiltzaileek adierazi egin dezakete garrantzi gutxiko aldaketa izan dela, besteek jakin dezaten ez duela merezi testua berrikustea. Aukera hori oso egokia da ortografia-akatsak eta puntuazio-hutsegiteak zuzentzeko. Bestalde, erabiltzaile bakoitzak bere orria izaten du, eta haren gainean klik eginez sar daiteke bertara.

Wikiaren sintaxia

Wiki batean idazten denean, zenbait alderdi hartu behar dira kontuan. Lehenik, estandarizatu gabeko sistema sintaktiko bat erabiltzen duela, Wikitext delakoa, eta ez dela HTMLren berdin-berdina. Hona hemen kontuan hartzeko zenbait jarraibide MediaWiki programan oinarritzen diren wikiak erabiltzeko (horixe da programarik ezagunenetakoa, Wikipediak ere hori erabiltzen du eta).

  • Gai jakin baten inguruko orri bat sortzeko asmoa dugula adieraz dezakegu. Horretarako, lotura egin behar da lehendik sortua balego bezala, loturaren izena
  • Orri bateko atal jakin batekin soilik egin nahi bada lotura, traolaren sinboloa (#) erantsi behar zaio, eta ondotik atalaren izena. Adibidez, “