Solasaldi aretoak

Chat bidezko hitz-aspertuak

1 iraila de 2004
Img internet listado 178

Chat bidezko hitz-aspertuak

Internetek daukan aplikazio arrakastatsuenetako bat, Espainian batik bat, solasaldi-areto edo chatroom izenekoa da: bertan internautak mundu zabaleko hainbat erabiltzailerekin benetako denboran idatziz jardun (“txateatu”) daitezke. Sare bidez komunikatzeko ditugun bestelako bideen aurrean -posta elektronikoa, foroak, posta-zerrendak- chat honek erabiltzaile askorekin aldi berean eta batera komunikatzeko aukera ematen du.

Planetako zeinahi txokotako jendearekin harremanetan sartzeko, zaletasunak partekatzeko edota artxiboak (abestiak, batez ere) elkarrekin trukatzeko bide den heinean, chat hori biziki arrakastatsu bilakatu da. Dena den, erabiltzaileen eginkizun nagusia adiskide berriak egitea edo, are zuzenago, ligatzea da eta, idatzizko harreman hauen ondorioz egiazko topaketak gertatzen dira.

Programa arrakastatsuenak

Interneten benetako denboran elkarrizketak egiteko sistemari IRC (Internet Relay Chat) deritzo. Horrelako eztabaida edo tertulietan esku hartu ahal izateko aski da Interneten sartu eta IRC horrek mundu zabalean barreiatuak dituen zerbitzarietako (chatak kudeatzen dituzten ordenagailuak) batera iristea.

Beste hainbat internautarekin berriketan aritzeko areto batean sartzea gauza soil-soila da. Eskuarki bi eratan txateatzen da jendea: web orrien bitartez edo ordenagailuan programa txiki bat txertatuta: mIRC (http://www.mirc.com) edo Pirch (www.pirchat.com )Windows daukanarentzat, IRCle (www.ircle.netmug.org) Mac plegukoentzat eta ircII (www.eterna.com.au/ircii) Linux baldin bada sistema. Den-denak doan jaits daitezke Internetetik. Web orriaren edo berariazko programa baten bidez sartzean dagoen aldea, Yahoo! nahiz Hotmail posta elektronikoko kontu batera sartzea edo ordenagailuko aplikazio batetik (Outlook edo Mozilla Thunderbird) sartzearen arteko aldearen pareko da, gutxi gorabehera: web mantsoagoa da eta aukera gutxiago ematen ditu baina soilagoa da, era berean.

Dela web orriaren bidez (IRC sareetako gune guztiek eta atari askok webchat eskaintzen dute), dela programa baten bitartez, solasaldi areto horietako batean sartzeko aski da ezizen baten bitartez (nick) gure burua ezagutarazi eta esku hartzeko edo, besterik gabe, besteek idazten dutena irakurtzeko kanal bat aukeratzea. Nick hori IRC sisteman erabiltzailearen nortasuna denez, ezin ibil daitezke aldi berean bi erabiltzaile izen edo ezizen berarekin. Areago, batzuetan ezizen hori betirako gordetzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari, beste inork erabil ez dezan.

Chat batean ibiltzea erraza bada ere, hasberriari jardun aurretik ikusi eta ikastea komeniko zaion arren. Lehenbailehen hasteko jardunbiderik hoberena solaskideei galdetzea, hasberrientzako kanaletan (#irchelp, #beginner, #ayuda_IRC, etc.) informazio bila sartzea edo IRCren barrunbeak erakusten dituen web orri (www.irchelp.org, www.ayuda-irc.net) ugari horietako batera jotzea izaten da.

Milioika gela

Milaka kanal -aurretik kuxin zeinuaz (#) izendatzen diren talde edo room- kanal daude aukera egiteko: gai jakin bati buruz eztabaidan jarduteko (#psicologia) edo herrialde (#barcelona) zein adin (#Mas_de_30) bereko erabiltzaileak taldekatzeko xedez sortu direnetatik hasita, adiskide bilera hutsetaraino, adibidez.

Edonork du aukera kanal bat sortu, nahi duen bezala bataiatu (sare horretan izen bereko besterik ez bada) eta bere baldintzak ezartzeko: publikoa izatea, kanal zerrendetan ez azaltzea, moderatzaileak gidatzea, inbitatuek bakarrik erabili ahal izatea, esku-hartzaileen kopurua mugatzea, etc. Kanaleko operadoreak, solaskideak bertatik kanporatzeko eta kide berriak onartu edo ez onartzeko eskumena daukalarik, bere izenaren aurretik @ jartzen du, kategoria adieraziz. Kanaletan badago partehartzaileetako edozeinekin solasaldi pribatuak izatea ere, haren izenaren gainean klikatuz.

Kontuan izan dezagun, chat sare asko elkarrekin konektatuak ez daudenez, hainbat saretatik sartzen diren erabiltzaileek ezin komunika dezaketela bata bestearekin, kanal berean ari badira ere. Espainieraz txateatzeko gehien erabiltzen den sarea IRC-Hispano da: dituen 4.000 kanaletara milioi erdi bat internauta konektatzen da egunero.

Segurtasuna

Tamalez chat sareak ez daude Interneten ohiko diren arriskuetatik libre. Chaten bitartez artxiboak trukatzea badagoenez, e-mailari loturik datozen dokumentuekin eta web orrian artxiboak deskargatzean bezain kontuz jardun behar da, birusen erasoei ihes egiteko. Ez dira ezezagunen artxiboak onartu behar eta, era berean, ordenagailua bi armarekin babestu beharra dago: antibirus eguneratu eta firewall batekin (suhesia, hau da, Interneterako konexioa kontrolatzen duen programa).

Sarearekin konektaturik dihardugunean ohi ditugun amenazoei beste bat, are larriagoa, erantsi behar zaio: chatetan egiazko munduarekin gabiltza harremanetan. Alarmismoan jausi gabe ere, jabe gaitezen ezizen horren atzean nor dagoen ez dakigula, oso litekeena da berak dioena ez izatea eta omen dauzkan asmoak ez edukitzea. Horrenbestez, ezezagunekin aritzean eskuarki hartuko liratekeen neurriak (datu pertsonalak zaintzea) hartzea ez da aski, kontuz ibili behar da Internetetik kanpoko hitzorduak eskatze arriskutsuarekin.

Internet bidezko komunikazioetan ohikoa den jendetasuna (“netiketa”) chatetan ere (www.ayuda-irc.net/netiqueta.shtml) erabiltzekoa da, bigarren hauek bai baitituzte aspaldi onarturiko jokamoldeak. Hortaz, “cibersolaskideak” aurretiaz badaki, chatroom-etik kanporatua izan nahi ez badu, kanal horretako gaiari eutsi behar diola, publizitaterik ez duela igorri behar, ez duela oihuka (letra maiuskulez) ezta esaldiak errepikatzen jardun behar, ez duela script (IRC programari erantsitakoak) gehiegi erabili behar, kolore eta leiho berriek solasaldia lausotu egiten dutelako eta solasaldi batean edukazio oneko diren arauak bete behar dituela, oro har, nick horren atzean pertsona bat dela ahantzi gabe.

IRCk abiadura lehenesten duen berezko hizkera du: testu luzea gogaikarria da (lau lerrorik aurrera bekatu mortala da) eta akronimoak (hitzaren ordez letra baliatzea: “k” soila espainierazko “que” adierazteko) eta emotikoiak (zeinu ortografikoekin osaturiko aurpegitxoak, aldartea adierazteko) nonahi erabiltzen direla. Dena den, hasberriari ateak zabalik ditu chatak: bertan ohikoena lagundu nahi duen jendea topatzea da eta aldarri bat nagusi da: “Izan atsegin, jokatu garbi eta ondo pasa!”

Espainieraz
www.irc-hispano.orgEspainierazko IRC sare zabalena eta mundu osoko handienetako bat ez ezik, txateatu edo laguntza bilatzeko gune aproposa ere bada.

Estreinakoan
www.ircbeginner.com


Chaten munduan hasberriari eskaintzen zaizkion orri ugarietatik hauxe nabarmentzen da informazio ugari eta ederki antolatua daukalako.

Kanala bilatzea
www.searchirc.com


Gaika bildutako kanalen direktorioa honetan bilaketak egin daitezke alfabetikoki, kategoria edo jardueren arabera antolatutako 2.059 IRC saretan. Kanala bilaturik aski da klik egitea webchat edo mIRC-ren bitartez konektatzeko.