Artxiboak nola jaitsi

Artxiboak deskargatzeko programak, biziki interesgarriak

Programa berria dela, Europatik etorritako azken arautegia dela, talderik alternatiboak ateratako kanta dela, kontua da Internetetik ekarri eta zeure disko gogorrean gorde nahi duzula
1 ekaina de 2001

Artxiboak deskargatzeko programak, biziki interesgarriak

Ez da ariketa zaila. Izan ere, zerbait deskargatzea, aukeratutako elementura zuzenean eramango zaituen lotura edo esteka baten gainean saguarekin klik egitea besterik ez da. Interneten eragozpenik gabe deskarga daitezkeen itemen zerrendaren luzeak, berez automatikoa izan beharko lukeen egintza xehekapenez aldrebesten digu. Zer deskarga dezakegu? Digitalizatzeko aukera ematen duen guztia: testuak, bideoak, soinuak edo argazkiak, kodezta daitezkeen hamaikatxo formato horietan. Deskargatzeko moduko elementurik gehienak web orrialdeetan erabilgarri daude eta horietaraino iristea klik egitea bezain erraza da, gainera.

Kasurik gehienetan bete beharreko prozesua, ordenagailuari artxiboa non gorde behar duen adieraztera mugatzen da. Nolanahi ere, prozesu hori akats gabea izatetik urrun dago oraino. Baliteke, adibidez, bukatzeko minutu gutxi batzuk falta direnean konexioa etetea eta, horrela, deskargan emaniko hainbat ordu alferrik galtzea. Horregatik komeni da deskargak kudeatuko dituen programa bat instalatzea: ezagunenen arteko bat Go!zilla da. Aplikazio hauek duten alderdi onuragarriena, eten den gunean bertan deskarga berriro hartzeko gaitasuna da: horri esker, tamaina eskergako dokumentua hainbat txandatan ekar dezakegu, adibidez. Beste aldetik, deskargak programatu egin ditzakegu, ordu jakinetan hasi eta amai daitezen. Era horretan, prozesu horiek gaueko orduetan gauzatuko dira, hau da, telefonozko tarifak merkeagoak izan eta Sareak zama gutxiago daukanean.

Deskonpresioa, behar-beharrezkoa

Deskargatzen dugun hori nekez etorriko da erabiltzeko prest: deskonprimatu egin beharko dugu, aldez aurretik. Kontua da Interneten zerrenda-zabalerak urrearen prezioa daukala. Internautak segundoko jaso dezakeen informazio-emariak antz handiagoa du lehorte garaiko errekaren bokanan itsasgorak sartzen duen oldearena baino. Konparazio baterako: baldintza ezin hobeetan modem konbentzionala daukan disketearen parekoa lekuz aldatzeko sei minutuko epea behar da; CD-ROM bat igortzeko, 43 ordu ere bai. Horrexegatik, kezka nagusia izaten da deskargatu beharreko dokumentuen tamaina ahalik eta gehien egokitzea. Artxibo konprimatuek gutxiago okupatzen dute baina egoera horretan ezin erabil daitezke: aplikazio egokiaren bidez, deskonprimatu egin behar ditugu aurretiaz. Programa deskonprimitzailea ekipoan instalaturik baldin badago, prozesua soil-soila da: elementuaren gainean bi klik egin eta pantailan agintzen zaizkigun urratsak egitea.

Web orriak, gordetzen zailak

Web orri bat oso-osorik gordetzea ez da horren erraza. Den-dena artxibo bakar batean metatua duen Word¿eko dokumentu bat ez bezala, web orria osatzen duten hamaika elementu horiek bereiz gorde behar dira eta programa nabigatzaileak bakarrik lotuko ditu, erakusteko garaian. Horregatik, emaitza gordetzeko unean konparatzen baditugu, jatorrizkotik dezente aldendu da gure kopia, argazkiak eta beste hainbat multimedia elementu ere suntsitu egin direlako. Explorer programaren bosgarren bertsioak, ordea, web orria, bere elementuak eta guzti, gordetzeko aukera emango digu. Horretarako, ekipoari jakinarazi beharko zaio “web orria osorik” gorde nahi dugula.

Nolanahi ere, web gune osoa edukitzeko, offline motako nabigatzaile bat instalatu beharko duzu. Softonic, Tucows eta antzeko guneek horrelakoak eskaintzen badituzte ere, ezagunenetako bat Offline Explorer Pro dugu. Bere eginkizuna, web batean topatzen duen guzti-guztiaren kopia zure disko gogorrean egitea da. Telefonozko konexioa aldiro-aldiro ordaintzen ibili gabe, dokumentu luze-luzeak irakurtzeko modu paregabea da hau. Dena den, ez zaitez nahasi: egin nahi duzun gauza bakarra web orrian agertzen den argazkia gordetzea baldin bada, egin klik haren gainean eskuineko botoia sakatuz (PC baldin bada) edo heldu klikaturik (Macintosh bada) eta aukeratu “Gorde irudia honela¿”.

Den-dena ez da gordetzeko modukoa

Garrantzizko kontu bat: ez pentsa Interneten dauden dokumentu guztiak ordenagailura deskarga daitezkeenik; bideo eta soinu batzuk ezin dira ordenagailuan gorde. Horixe da streaming kontzeptuarekin ezagutzen duguna. Dokumentua osorik ez dago inoiz erabiltzailearen disko gogorrean; alderantziz, deskargatu ahala erreproduzituz doa. Sistema horixe darabilte online dabiltzan irrati eta telebista gehienek, era horretan bi helburu erdiesten baitira: erreprodukzioa azkartu egiten da, eduki osoa aparatuz aldatu arte zain egon behar ez delako eta, aldi berean, edukiaren kopia digitalik (horrenbestez, aparteko zailtasunik gabe kopiatu eta banatzeko modukoa) ez du eskuratuko internautak. Jasotzen dena era efimeroan metatzen da eta azkenean ezabatu egingo da, konputagailuan osorik inoiz ere egon ez delarik.

Leku aldatze eraginkorra erdiesteko

Erabil ezazu deskargak kudeatzeko programa. Horiek baliatzen ikastea ez da gauza zaila eta, beste aldetik, buruhauste asko kenduko dizkizu. Horren eginkizunak era askotakoak badira ere, nagusia oso interesgarria da: Sarerako konexioa eten egiten bada, aplikazio hauek gauza dira, geratu zen gunean, artxiboaren deskarga egiten jarraitzeko.

Izan zuhurra. Eduki bidezko zalantzak dokumentuen jatorriez, baliteke eta birusik edukitzea. Gogoan izan birusen kontrako programa bat instalatzea biziki aholkatzeko moduko kontua dela, baina hori ez da zeinahi arazo konpontzeko bide segurua. Gure baitan konfiantzarik sortzen ez duten web orrien aurrean, funtsezkoa da zuhurtziaz jokatzea.

Ikasi deskonprimigailua erabiltzen. Ekarriko dituzun elementu gehienak konprimiturik egongo dira, azkarrago deskarga ditzazun. Horrenbestez, erabili aurretik deskonprimigailuan prozesatu beharko dituzu. PC-entzako ezagunena WinZip eta Macintosh-entzat Stuffit Expander dira: biak ere ordaindu beharrekoak badira ere, erosi aurretik saioak doan egin ditzakezu.

Instala ezazu behar adina programa erantsi (plugin). Horrelako programek ez dute espazio handirik betetzen eta, gainera, doanekoak izaten dira, gehienak. Agian zure ordenagailuak ezin erakuts ditzakeen artxibo-mota bereziak behar bezala ikusteko balioko dizute. Horrelakoen erabilera beharrezkoa duen item bat deskargatzen saiatzean, web orriak berak jakinaraziko dizu nola jardun behar duzun.

Ez erabili gehiegi posta elektronikoa. Nahi duzun guztia deskargatzeko gauza zara, konforme, baina ez ezazu espero adiskideak gura izango duenik ordu erdia itxarotea, posta elektronikoz igorri nahi diozun bideoa deskargatu arte. Muga ezazu e-mailen barruan bidaltzen diren artxiboen gehieneko tamaina megabyte bakar batera (hau da, diskete baten bi herenak).

Nahi adina nabigatzeko

Winzip
www.winzip.com
PC-etan artxiboak konprimitu eta deskonprimitzeko programarik ezagunena da. Dokumentuak konprimitzeko (behinolako) modu kriptikoa soildu zuten estreinako aplikazio haietako bat izan zen. Ebaluazio-bertsioa doakoa da eta, erabiltzeagatik ordaindu ezean, baliatzen den bakoitzean legenda bat erakusten du, nola eros daitekeen gogoraraziz.

Go!zilla
www.gozilla.com
Izaki mitologiko japoniarreko aplikazio honek, artxiboen deskargak aurkezten dizkigun arazoetako asko soildu eta konpontzen ditu. Konexioa moztu zen gunean bertan deskarga berriro abiatzeko gauza izateaz gainera, konexioa ahalik eta bizkorren burutzeko, bera baino zerbitzari azkarragoak bilatuko dizkizu. Nahi dugun unean deskarga egiten hasi eta berehala ordenagailua deskonektatzeko ere programa dezakegu.

Softonic
www.softonic.com
Doako erabilerako ehunka programa biltzen ditu web orri honek, baina askotxotan, bertsio osoa eskura edukitzeko prezioa ordaindu behar izaten da. Gaika katalogaturik datozen era asko eta askotako erabileren aplikazioak dauzka, gainera.

Adobe
www.adobe.com
Dokumentuaren diseinua eta itxura errespetatzen duen artxibo-formatua da PDF (hau da, web orri konbentzionalek inondik ere egiten ez dutena). Edonola ere, pantailan erakutsi ahal izateko Adobe-ko programa bat (Acrobat Reader izenekoa) eskuratu beharra dago: horixe da adituen arabera, ordenagailuak nahitaez izan beharko lukeen programa erantsietako (plugin) bat.