Sexualitatea

Menopausia: bizitza sexualaren amaiera ote?

Aldi honetan kalitateko bizimoduaz eta ongizateaz gozatzeko aukera ematen duten aspektuetako bat sexualitatea erabat bizitzea da
1 iraila de 2005
Img interiormente listado 187

Menopausia: bizitza sexualaren amaiera ote?

Obario-funtzioen amaieraren ondorioz, emakumeak ematen duen ugaltzeko gai izatetik gai ez izaterako urrats horri klimaterio deritzo. Bizialdi horretan hiru estadio bereizten dira: aurre-menopausia, menopausia eta menopausia-ostea. Hortaz, sensu stricto, menopausia hemorragia ziklikoak behin betikoz bukatzen diren garaia da, obuluek hormona femeninoen (estrogenoak eta progesteronak) produkzioaren aldaketa burutzean, hain zuzen. Horrek esan nahi du emakumea ugaltzeko gai ez dela izango aurrerantzean baina inondik ere ez sexu-jarduera amaitu zaionik, ez desira aldetik, ezta gozatzeko gaitasun aldetik ere.

/imgs/20050901/mujer.jpg Aldaketa -kualitatiboa goitik behera- era neurobegetatiboan agertzen da: arnasestuak, izerditzea, taupaden azelerazioa, bertigoak, zorabioak eta zefalea edo burukominak nozitzen ditu emakumeak orduan. Eraldatze genetikoak ere agertzen dira, kolagenoaren murrizketa dela eta: larruazalak malgutasunik galdu eta zimurtzen hasten da. Baliteke osteoporosi prozesua hastea ere; gantzaren banaketa bestela egiten du organismoak eta hipertentsioa, diabetesa eta kolesterol maila altua agertzeko joera areagotu egiten da… Horiek ez ezik, loaren trastornoak, atrofia genitala eta idortasun baginala egokitzen da.

Sintoma horiek emakume gehienek azaltzen dituzte; baina, horiez gainera eta emakume batetik bestera alde handiak daudela aintzat harturik, batzuetan alterazio psikiko eta zailtasun sozialen sorburu izan daiteke menopausia. Agerpen horiek nabarmen edo oharkabeagoak izatea, traumatiko edo eramangarriagoak izatea, emakumeak bere bizitzaz duen pertzepzioaren arabera aldatzen dira. Negar errazeko kapituluak, sentikortasun handiagoa, sumingarritasuna, kontzentratzeko zailtasunak bilatzea, oroimenaren galera sentitzea, antsietatea, neke-sentsazioaren areagotzea, sexu-grina areagotu edo apaltzea… hasitako etapari dagozkion ondorioak dira. Kontua da egokiera hori esker oneko bizialdi gozagarria bihurtzea. Adiera horretan, sexualitatea asetasunez bizitzeak garrantzi handia du, ugaltzeari uzteak ez baitu ondorioztatzen sexu-desira edo plazerra sentitzeari edo emateko gai izateari uztea.

Sexualitatea bizitzarekin sortu eta berarekin hiltzen da

Sexualitatea pertsonari berez datxekion gaitasuna da, eta eboluzio-uneari eta subjektuaren berariazko bereizgarriei egokitzen zaie. Maitatzeko eta maitatua sentitzeko beharrarekin ez ezik, plazerra sentitzeko eta sentiarazteko premiarekin ere lotua dago sexualitatea. Esan gabe doa ez dagoela adin-mugarik maitatzeko, ezta sentitzeko ere. Egia da, menopausiak dakartzan aldaketa korporal, hormonal eta psikologikoek irauten duten epe horretan sexu-jolasean aritzeko egarrian eragin zuzena duten sintomak ager daitezkeela: sexu-grinaren laguntzailerik egokienak, gainera, ez dira idortasun baginala, arnasestuak, zefaleak edo insomnioa, baina horiek kasuan kasuko eragozpen isolatu baizik ez dute izan behar eta, halakotzat, erraz sendatzeko modukoak: horretarako daude kremak, jeleak, eta bestelako botikak. Sendatze zailekoak bestelako sintomak dira, emakumearen barne-munduari dagozkionak, aipatutako horiek bezain agerikoak ez izanagatik ere baldintzatzaile zorrotzagoak direnak: horiek gainditzea, bizitzako beste hainbat oztopo eta zailtasuni aurre egiteko hartu izan den jarreraren araberakoa izango baita.

Bizialdi honetan, zailtasunak eta aukerak

Menopausia emakumearen sexu-bizitzan aldaketa eragin dezakeen elementu determinatzailea ez bada ere, aldatze-bide horretan zailtasunak sortu ohi dira.

  • Bizitza osoan, aztoramenetan, suminkortasun-aldarteetan, haserrealdietan, nekea edo antsietatea sentitzean -gehien maite ditugun eta gertuen ditugun pertsonekin, bereziki- aurre eginez erreakzionatu izan badugu edo, bestela, geure buruaren baitan itxi eta bildu egin bagara, haserreak eta saminak hausnarrean irentsiz, menopausia aukera egokia da jokabidez alda gaitezen.
  • Menopausiak agerian uzten digu helduaroa gainditu dugula eta zahartzaroari ekiteko prest gaudela. Egia da gantzak gorputzean zehar bestela banatuko direla aurrerantzean, gerria desagertzen eta sabela nabarmentzen hasiko direla baina ariketa pixka bat eginez gero horrek ez du aurrera egingo. Sudurpean eta kokotspean ilea agertuko da baina horretarako ditu konponbideak depilazioak. Ilezuriak eta zimurrak azaltzen dira baina horiek ere ederrak izan daitezke, bene-benetan.
  • Etapa horretan seme-alabek gurasoen etxea utzi egiten dute batzuetan; baliteke, horren ondorioz, gauzaeztasunaren, bakardadearen eta hustasunaren sentsazioa etortzea. Emakume askok aurrerantzean ama gisa garatzeko aukerarik izango ez dutenez, gizarteak “agindutako eredua” betetzeko gai ez direla izango sinesten dute: hortxe ager daitezke nahastea eta bizitzari adierarik ez aurkitzea. Baina, beste aldetik, seme-alaben lagun ona eta amona ona bihurtzeko aukera paregabea dute oraingo hauxe.
  • Bizialdi honetantxe eta emakumearen adina kontuan izaki, bikote-harremana (horrelakorik balego) bilakatzen ari den era edo bikotekidearen gabezia bizitzen ari den modua ere aintzat hartu beharko da. Harreman harmoniatsurik ez denean, etapa honek sexu-jolasetan jarduera apaltzea ekarriko du, seguruenik. Dena den, emakumea alargun, banandu edo soltera denean, bere sexu-jarduera dezente mantsotzen da, orokorki.
  • Emakume batzuentzat -geroz eta gehiago- menopausia bizitza sexualera hurreratzeko pausoa da, (zeinahi arrazoi zela medio, haurdunaldia galarazteko neurriak hartzen ez zituenez) nahiz kontra ama izateko arrisku bizi hari alde egite askatzailea den heinean.

Menopausia, hitz batez, berebiziko unea da eta, halakotzat, bidean gelditu eta gogoeta egiteko aprobetxatu behar da. Gure bizitzako urte asko bete duen ugaltze-aldiari agur egin eta bide berriari ekin behar zaio, hori bai, konfiantzaz eta ilusioz.

Menopausia bizialdi mesedegarrirako zubi bihurtzeko aholkuak
  • /imgs/20050901/mujer2.jpgGinekologoaren kontsultara joatea, nozituko ditugun aldaketez informazio sakona jasotzeko.
  • Dieta orekatua egitea. Gure sendagileak taxutu ahal izango digu.
  • Ariketa fisikoa egitea. Egokiena, egunean ordubete paseoan, aire zabalean, bizi-bizi. Kontua ez da erosketak egitera edo haurtzaindegira iloben bila joatea. Ordubetea guretzat hartu behar dugu, paseatzearen plazerra sentitzeko. Geure buruari ematen diogun saria da, hitz batez. Igeri egitea ere egokia da.
  • Gure egutegi eta ordutegia planifikatzea, gure bizitza zentzuz betetzeko: gustukoak ditugun jarduerei helduz, harreman berriak eginez eta adiskide zaharrak zainduz.
  • Jarduera sozialetan parte hartzea.
  • Larruazalaren sentsazioak bilatu eta aditzea, ferekaren bidez. Ukitzeko eta ukitua izateko beldurrak uxatzea.
  • Partekatzeko, maitatzeko, bizitzeko grina bilatzea, igurtzi, estutu, muxu bihurtuz.
  • Osasunez eta gozamenez bizitzearen aldeko apustuari eustea.