Etxe barruko ezbeharrak

Sukaldean jolasik ez

Sukaldean ibiltzeko, arreta, kontrol eta segurtasun neurriak hartu behar dira, ezinbestean
1 urria de 2006

Sukaldean jolasik ez

/imgs/20061001/img.vivienda2.01.jpgAparatu elektriko handiak, tresna zorrotz eta puntadunak, produktu toxikoak, zoru labaingarriak eta bero-iturriak dira sukaldea etxeko tokirik arriskutsuena bihurtzen duten elementuak. Etxe Barruko eta Aisialdiko Istripuak Atzemateko Programak (espainieraz, D.A.D.O.) emaniko datuen arabera, sukaldea izan da 2004 urtean istripu gehien (%23) jazo diren etxeko gela. Txostenak dioenez, lesio gehientsuenak (%18) bazkaria prestatzean gertatzen dira sukaldean. Hona hemen arriskuak arintzeko aholku batzuk.

Produktu kimikoak eta gasa

  • /imgs/20061001/img.vivienda2.03.jpgEduki produktu toxikoak janari-edarietatik urrun.
  • Haurrak bizi diren etxean, garbitzeko produktuak armairuen goialdeetan edo segurtasun-sarrailez itxita gorde behar dira.
  • Ez utzi harraska azpian sosa kaustikoz edo azido sulfurikoz osaturiko libragailu kimikoak, ezta produktu korrosiboaren ikurra daukatenak ere, horien osagaiek hezetasun edota urarekin erreakzio bortitzak eragiten dituzte.
  • Ez pilatu produktu arriskutsuak -suharberak, batez ere- su- edo bero-iturrietatik gertu, ezta entxufe lapurdunetatik hurbil ere.
  • Ez nahasi produktu horiek arreta gabe, bereizi gabe, lixiba eta salfumana, bereziki (kloroa -gas toxikoa, beraz- bortizki harrotzen da horrelakoetan). Lixiba eta amoniakoa nahastean ere, beste horrenbeste gertatzen da.
  • Intsektizidak, altzari-garbigarriak eta giro-egokitzaileak hautseztatu zuhurtziaz sukaldean. Substantzia horietako batzuk toxiko gertatzen dira, elikagaiei itsastean.
  • Gas-aparatu finkoak dituzten sukaldeetan airea berriztatzea derrigorrezkoa da. Sarexken bitartez babes daitezkeen zuloak egin behar dira, aire berria kanpotik sartzeko; egiazta ezazu ez daudela altzari, kartoi edo beirekin itsututa edo estalita.
  • Gas-berogailua ez da sukalde azpian instalatu behar; horrela errekuntza akastuna izango litzateke eta zona horretako berotasunak gomak hondatuko lituzke.
  • Gas-usainik aditzen baduzu, aireztatu sukaldea, itxi paso-giltza nagusia eta ez sakatu pizkailu elektrikorik. Ihesa gertatu den tokitik gertu baldin badago pizkailu nagusia, itzal ezazu.

Eroriko, labainketa eta kolpeak

  • /imgs/20061001/img.vivienda2.04.jpgIpini irekiera-topeak tiraderetan, errailetik irten ez daitezen. Saia zaitez beti itxita edukitzen: zabalik daudenean beren izkina zorrotzek ubeldura eta zauri ugari eragiten dizkiete etxeko txikienei, bereziki.
  • Ez jarri zama gehiegi armairuen goialdeetan. Ipini trasterik astunenak eta maizen erabiltzen direnak beheko apaletan.
  • Argiztatu ondo sukaldea, segurtasunez aritzeko funtsezkoa baita argitasuna.
  • Janaria prestatzen edo ontziak garbitzen ari zaren bitartean urik erortzen bazaizu, lehor ezazu lehenbailehen. Bustitako zorua zapaltzearren gertatu izan da labaindura eta kolpe asko eta asko. Horrez gainera, zorua labaingarri dagoela jakin gabe, norbait sukaldean sartu eta eror liteke.

Indar elektrikoaren arriskuak

  • /imgs/20061001/img.vivienda2.05.jpgSukaldea hezetasun handiko gela denez, korronte-hartuneak eta koadro elektrikoak estankoak izatea komeni da.
  • Hozkailua, labea, garbigailua edo potentzia handiko beste zeinahi aparatu mugitu edo garbitzen hasi baino lehen, deskonekta ezazu. Entxufea eskura ez badaukazu, itzali pizkailu nagusia.
  • Lurra busti berria dagoenean ibili erne aparatu elektrikoak ukitu, entxufatu edo entxufetik ateratzean, eskuak lehor badituzu ere.
  • Ez ibili ortozik, oinutsik: elektrizitatea gorputzean barrena eroatea errazten duen zoruarekiko zuzeneko kontaktua medio, karranpa elektrikoak nozitzeko arriskua urrunduko duzu.
  • Ez jarri inola ere etxetresna elektriko baten gainean ura daukan ontzirik.
  • Entxufatuta daudela, errotatik kafea ateratzeko edo ogi-xigorgailutik xerra erauzteko ez erabili metalezko tresnarik.
  • Ez erabili “lapur” motako entxufeak kontsumo handiko aparatuak konektatzeko (labea, garbigailua, etc.). Horietako bakoitzak bere entxufe-oinarri independenteari konektaturik egon behar du, bere lur-hartune eta guzti; lapur hori hondatuko balitz zirkuitulaburrik gerta liteke.

Suteak, eztandak, leherketak

  • /imgs/20061001/img.vivienda2.06.jpgEz eskegi errezelak sukaldeko fokuetatik gertu eta lapur asko dituzten entxufeen hartuneetatik hurren.
  • Ez eseki zapiak eta oihalak sukalde-gainean edo kanpaian itsatsitako kakoetatik.
  • Ez eduki sukaldean butano botilak. Eduki beti su-iturrietatik urruti. Botila aldatu aurretik, itzali sukaldeko garrak, itxi giltzak eta egiazta ezazu bertan zigarro edo kandela pizturik ez dagoela. Ondoren, itxi ongi-ongi balbulako ziria eta paso-giltzak.
  • Erne ibili: sukaldean aire-korronteek gasa itzal dezakete eta.
  • Kanpai xurgatzaileek galdara edo berogailu atmosferikoen okerreko funtzionamendua eragin dezakete. Biak sukaldean baldin badaude, mekanismo batek biek batera funtzionatzea galarazi behar du berariaz.
  • Garbi itzazu aldian behin ke-erauzgailuko iruzkinak.
  • Maiztasun jakin batez, desmuntatu eta garbitu presio-eltzeko lurruna kanporatzen duen balbula. Ez egon erabat zikindu arte: hondakinengatiko buxadurak arriskutsuak izan daitezke.

Erredurak

  • /imgs/20061001/img.vivienda2.07.jpgErabil itzazu helduleku eta kirten isolatzailez hornituriko ontzi eta tresnak (paderak, kazolak, bitsaderak, burruntzaliak…).
  • Balia itzazu eskularruak kazolak eta paderak sutatik ateratzeko, helduleku estu eta motzeko ontzi txikiak maneiatzeko eta kazola eta kafe-ontzietako estalkiak altxatzeko.
  • Padera, pertza eta antzekoen kirtenek ez dute sutondoaren espazioa baino luzeagoak izan behar.
  • Sutan jarri behar duzun ontzia ez bete bere edukieraren hiru laurdenetik gora.
  • Ahal dela, erabili sutondoko barne-suak.