Lehen sorospenak maskotentzat

Lasaitasuna eta zuhurtzia, funtsezkoak

1 ekaina de 2004
Img consejos listado 159

Lasaitasuna eta zuhurtzia, funtsezkoak

Eguraldi ederra iritsitakoan, geure maskotekin etxetik kanpo denbora gehiago ematen dugunez, istripu, intsektuen eraso, toxikazio edo hozkadak nozitzeko arriskuak biderkatu egiten dira. Albaitaria iristen den bitartean, zer egin behar den baldin badakizu zure maskotaren bizia salba dezakezu.

  • /imgs/20040601/consejos01.jpgBeroak eta eguzki izpiek ere eragina izaten dute animaliengan. Bero itotzearen lehen sintometako bat animalia hatsanka aritzea da. Horrelakorik antzematen badiozu eraman ezazu maskota toki fresko batera eta igurtzi muturra belaki busti batekin, bera freskatu eta arnasketa errazteko. Ahal baduzu, murgildu animalia ur hotzetan. Bestela, estali animalia toaila busti batekin eta, tarteka, busti toaila hori ur hotzetan, bero ez dadin. Eman animaliari nahi duen ur guztia.
  • Ohiko kontua ez den arren, zakurrek ere bihotzekoa izan dezakete. Horrelakoetan, albaitaria iristen den bitartean, etzan animalia eskuineko albo gainean, burua eta hankak zabal-zabal, eta egiozu bihotz-masajea: jarri zeure eskua bizkarrean, ezkerreko hankaren gainean, eta zapaldu beste eskuarekin goitik behera, sei aldiz, segundoz segundo.

Istripuak

  • Istripua gertatzekotan, etzan ezazu animalia salbamendu posizioan, bere eskuin alboaren gainean, eta mantendu horrela, manta batekin babestuta. Konorterik gabe baldin badago, jar iezaiozu lepoa zuzen, ireki haren ahoa eta atera iezaiozu mingaina kontu handiz; ondoren, atera ahotik airearen pasabidea eragotz dezakeen guztia.
  • Zaintzetara eramaten duzunean, ahalegin zaitez bidaia ahalik eta erosoen gerta dakion, minik har ez dezan. Tokiz aldatzeko egokiena animalia manta baten gainean etzatea da. Automobilean eramaten baduzu, ez utzi lurrean: bortitz balaztatzeak kaltea are eta larriago bihur dezake.
  • Odolustea jazotzekotan, ipini zauri gainean oihalezko konpresa bat (inola ere ez kotoizkoa), uretan blaituta. Odola gelditu denean, moztu zauri inguruko ilea, alderdi hori garbi mantendu eta osaketa azkartzeko. Ondoren, jo albaitariarengana.
  • Haustura gertatzekotan, jardun arretaz, gozo, alferrikako mugimendurik eragin gabe.

Toxikazio eta pozoitzeak

  • Animalia pozoitu badute, egin ahalegin guztiak pozoia identifikatzeko.
  • Animalia substantzia korrosiboak irentsi baditu, emaiozu esnea edo ura, pozoia disolbatzen laguntzeko.
  • Toxikoak larrua ukitzen badio, garbitu berehala ur asko-askorekin, animaliak bere burua milikatzean pozoia har ez dezan.

Belarri eta begietako arazoak: larrialdiak

  • Ez ibili behatzekin zure maskotaren entzunbide edo belarri zuloan, ez sartu ezer ere bertan (kotoia, gasa…). Albaitaria da bertatik zernahi ateratzeko gauza dena.
  • Zauria begian egin bazaio eta begia itxi-itxita badu, ez ahalegindu irekitzen, okerrago izan liteke eta.
  • Begia orbitatik at baldin badago, ez saiatu “bere tokian” sartzen. Mantendu heze eta babesturik, albaitaria iritsi bitartean.
  • Begi-globoak erredura kimikoa nozitu badu, garbitu lehenbailehen ur ugaritan eta kendu itzazu, kotoi heze batekin, eragilearen hondakinak.

Intsektuen ziztadak

  • Haustura irekia gertatu bada, egin torniketea hemorragia gelditzeko. Ez eduki luzaro (inola ere 15′ baino gehiago), eta oihal zerrendak baliatu, ez gomak edo sokak. Torniketea zauriaren gainetik egin, horren eta bihotzaren tartean.
  • Liztorraren ziztada egokitzekotan (pozoi alkalinoa), garbitu alderdi hori uretan disolbatutako ozpinarekin. Ziztada erlearena bada (pozoi azidoa), jarri minberatutako tokian sodio-bikarbonatoa.
  • Hanpadura larria denean, larrialdiko zainketa gisa ur hotz edo epeleko konpresak aplikatu behar zaizkio animaliari. Eztena animaliaren begi, sudur edo aho aldean baldin badago, eraman zure maskota albaitariarengana berehala eta ez eman urik.