Landareetarako substratuak

Landare bakoitzarentzat egokia aukeratzeak beren egoera ona segurtatzen du

1 martxoa de 2005
Img consejo listado

Landare bakoitzarentzat egokia aukeratzeak beren egoera ona segurtatzen du

/imgs/20050301/consejos01.jpg
Landareak dekorazio elementu nagusiak dira eta jartzen diren lekuei oso giro atsegina ematen diete. Beren itxura eta osasun onak oinarrizko zainketa batzuk behar izaten dituzte, besteak beste, loreontziko lurraren aukeraketa, substratu edo lurrustela ere deitzen dena. Horren bitartez, landareek ura eta mantenugaiak lortzen dituzte; ezinbesteko dituzte osasuntsu, berde bizi-bizi eta loraketa egokia dutela haz daitezen.

Gai orokorrak

  • Lurrustela aukeratzea aurretiko ezinbesteko baldintza da sustraiak eta landarea ongi hazteko.
  • Landare bat erostean egin behar den aurreneko gauza zera da: landareak zein ezaugarritako substratu mota behar duen galdetu, hala nola zein ureztatze eta argi behar dituen.
  • Substratua erosi aurretik, landatu nahi duzun landare mota horren beharrak ikasi eta beharrezkoa duen nahastea prestatu.
  • Kalitatezko produktuz ekoiztutako substratuak erosi. Denek daramate dagokien identifikazioa.
  • Zure landareen lurra aldatu edo berritzeko urteko garairik onena udaberria da, landareak neguko atsedenetik esnatu, sustraiak euren jarduna berritu eta hazten hasten direnean.
  • Landarearen tamaina edo pisuagatik aldaketa egin ezin bada, lur zentimetro batzuk kentzea nahikoa da eta haren ordez lurrustel zati berri bat jartzea.
  • Landare mota guztiek ez dute lur eta hondarrez konposaturiko substraturik behar; substratu karetsua, buztintsua, erreka ertzetako limo edo sedimentuzkoa izan daiteke, pH altua zein baxukoa, etab.
  • Kontuan hartu landare bat behar ez duen lur azidoan aldatuz gero, hil egin daitekeela edo bere haziera zaildu.
  • Lorategitik hartutako lurra ez da beti gomendagarriena. Landarera joan daitezkeen parasitoak izan ditzake, horregatik, minutu batzuk labekatu beharra dago izan ditzakeen agente erasotzaile guztiak hiltzeko. Gainera, lurrustel mota honek, ontziaren espazio txiki horretan sartuta, trinkotzeko joera hartzen du eta baita landareetarako kaltegarriak izan daitezkeen bakteriak sortzeko ere.
  • Loreontzietarako aukerarik onena lurrustel komertzialak dira, antzuak baitira eta belar txarretatik libre daude.

Substratu egokia

  • Ura eta mantenugaiak metatzeko gai izan behar du, landareei poliki-poliki emanez eta soberan dagoen likidoa erraz jario dadin ahalbideratuz.
  • Sustrai oinarri ona eskaini behar du baina trinkotu gabe.
  • Hezetasunaren eta tenperaturaren muturreko bitarteak erregulatu behar ditu eta era horretan oreka berreskuratu.
  • Lurrustel porotsu eta harritsuek sustrai mamitsuak eta hauskorrak dituzte, eta oso lurrustel iragazkorra eta ia desegiten ez dena duten landare delikatuentzat adierazita daude (orkidea, iratzeak, etab.)
  • Substratu porotsu eta arinak, orokorrean, oihanpean, humus asko duen lur batean hazten diren landareetarako egokiak dira. Iratzeak, hostajedun begoniak, arazeak, bromeliazeak eta gesneriazeak aldatzeko erabiltzen da.
  • Rododendroak, azaleak eta erikak ez dute karea jasaten eta substratu azido bat behar dute (pH balio baxua dute). Kasu horietan soilik erabili behar dira landare hauetarako substratu espezifikoak.

Lurustel egokienak

  • Nahaste unibertsala. Dendetan ohikoenak dira. Antzina lorezainek egiten zuten nahaste klasikoan oinarritzen dira: landutako edo lorategiko lur heren bat, beste turba edo konpost heren bat eta azkenik hondar zati bat. Ongarri elementuak ekartzen dituzte eta haziak landatzeko soilik ez dira gomendagarriak, aberatsegiak izan baitaitezke haientzako eta ondorioz erre egiten dituzte. Landare berde ia guztiak aldatzeko egokia da (Codiaeum, Ficus, Schefflera, Monstera, etab.).
  • Lurrezko lurrustela. Lur hareatsu batetik lortuak izan dira. Iragazkorrak dira eta aberatsak mantenugaietan. Hala ere, ez dira oso praktikoak erabiltzeko oso astunak eta gogaikarriak direlako, eta dena zikintzen dute gainera. Ontzietan jarrita bizitza luzea duten landareetarako egokienak dira.
  • Lurrik gabeko lurrustela. Gehienak turba eta beste material batzuez osatuta daude, azal eta kortxo zatiak, esate baterako, hala nola izei orratzak, zerrautsa edo hondarra beste batzuen artean. Erabiltzeko garbiak, arinak eta errazak dira, baina lurrez eginiko beren baliokideek baino mantenugai gutxiago dute. Substratu mota hau bizitza motzeko landareetarako egokiena da, urterokoak edo parterreetakoak, esate baterako.