Gidari goazela, nola ezagutu nekea eta nola aurre egin

Nekeak erreakzio-denbora luzatzeaz gainera, informazioa prozesatzeko eta distantzia eta abiadurak kalkulatzeko gaitasuna moteltzen du
1 urtarrila de 2008
Img motor listado

Gidari goazela, nola ezagutu nekea eta nola aurre egin

Atsedenik ez hartu edo lo ez egitearen ondoriozko nekea, auto-ilarak, gehiegizko beroa eta deshidratazioa, besteak beste, trafiko istripuen %30en kausa dira, beste hainbat motiboren aurretik, hala nola errepideen egoera edo kontrako meteorologia. Arazo behinena, nekea etsai isila izatean datza: gidarien %64k, izan ere, ez ditu identifikatzen horren sintomak.

Nekearen eragileak

  • Logalea
  • Ibilbide luzeetan atsedenik ez hartzea
  • Janari ugari astunak
  • Deshidratazioa
  • Alkohola hartzea
  • Arropa desegokia
  • Eguartean, gehiegizko bero eta argitasuna

Nekea da hori, hauetakoren bat sentitu baduzu:

  • Gidari zoazela, behin eta berriz mugitzeko eta posturaz aldatzeko premia.
  • Besoak eta hankak “lotan” dituzula.
  • Lepoa edo aurpegia etengabe ukitzeko beharra.
  • Ondoeza eta nekea, orokorki.
  • Saman tentsioa.
  • Begian hazkura eta, ondorioz, etengabe kliskatzen badituzu.
  • Belarrietako dundurioa
  • Beroa “astun”
  • Logalea eta, ondorioz, aharrausika eta besoak luzatzen hasten bazara
  • Martxaz aldatzean nahastu egiten bazara
  • Errepidean kontzentratzea kosta egiten bazaizu eta maniobrak ia konturatzeke egiten badituzu

Nola saihestu nekearen agerpena

  • Bidaia luzeari ekina urretik, lo egin ezazu behar adina. Lanaldia amaitu eta, atseden hartu baino lehenago, ez hartu bolantea.
  • Abiatzeko bezperan, sartu automobilean ekipajea: horrela ez duzu beste estres bat nozituko goizean, abiatzean, maletak kabitzen ez direlako, autoa kargatzeko eginkizuna luzatzen ari delako eta aurreikusi gabeko atzerapenaz zoazelako.
  • Gidari aritzeko, jantzi arropa eroso eta lasaia. Arropa estuek aske mugitzea eragozten dutenez, odolaren zirkulazioa eragotz dezakete eta gidariari estresa eragiten diote.
  • Saia zaitez bidaia ez egiten zaintza-maila txikieneko orduetan, hots, goizaldeko ordu bietatik bostak arte eta arratsaldeko ordu batetik laurak arte.
  • Ahalegin zaitez eguneko ordurik beroenetan ez ibiltzen, ibilgailuak aire egokitua ez badu, batik bat.
  • Doitu eserlekua, buru-euskarria eta bolantea ongi.
  • Gida ezazu aholkatutako abiaduran (zenbat eta azkarrago joan, hainbat eta arreta biziagoa ipini behar da eta, noski, lehenago agertzen da nekea).
  • Eduki auto barneko tenperatura 20 eta 21 gradu artean.
  • Botikarik hartzen ari bazara, kontsulta ezazu gidatzean eraginik ote duen.
  • Ez zaitez engaina: musika ozenak edo aurpegian aire freskoak errealitatea makillatu baizik ez dute egiten tarte batez.
  • Bi orduz behin edo 150 – 200 kilometro eginikoan, egin ezazu 15 edo 20 minutuko geldialdia. Adineko pertsonek ordubete edo ordu eta erdian behin geratu behar dute.
  • Haurrekin bazoaz, egoera normalean baino geldialdi ugariagoak egin beharko dituzu. Txikienek ez dute deus ulertzen: aspertuta, nekatuta edo ondoezik baldin badaude, alamena emango dute, gidariaren nerbioen kaltetan.
  • Atsedenaldia eraginkorra izan dadin, autotik irtendakoan egin osteratxo bat, ariketa arinen bat eta mugi zaitez. Lo egiteko gogorik agertzen bada, ez izan dudarik: 15 – 20 minutuko kuluxka batek zaintza-maila egokiro suspertuko dizu.
  • Freskatu aurpegia ur hotzez.
  • Ez egin janari ugari edo astunik.
  • Gehiegi ez jatea bezain garrantzitsua da hipogluzemiari -odoletan azukre-maila apalegiari- saihets egitea. Dena den, ez hartu azukredun produktu gehiegi. Gluzidoek -fekula eta azukreek- irents idirenetik ordubetera logalea eragiten dute.
  • Edan ura beldurrik gabe, deshidratazioak nekea eta logalea eragin ez diezazun.
  • Gidatzera bazoaz ez hartu alkoholik behin ere.
  • Eduki eskura txikle edo gozokiren bat, aldian behin hartzeko. Bideko Segurtasun eta Trafiko Istripuen aurkako Taldeak (GSVAT) eginiko azterlan baten arabera), bai murtxikatzeak, bai murtxatzeak ere, arreta-mailari eusten laguntzeaz gainera, bolantean lo geratzeko arriskua arintzen dute.
  • Eraman beti aldean eguzkitarako betaurrekoak eta ipini, eguartean batez ere, ikusmenaren nekea arintzeko.
Jakitea komeni...
  • Bolantean 4 – 6 ordu eginez gero, distantzia keta abiadurak kalkulatzeko behar den denbora %63tan handitzen da, erreakzio-denbora %86tan eta arreta selektiboa eta gidatzeko funtsezkoa den informazioa prozesatzeko gaitasuna %60taraino jaisten da.
  • Bi orduz behin atseden hartzea, luzaketak egitea, alkoholik gabeko likidoa hartzea eta antzeko azturak ez izateak istripua nozitzeko arriskua %10 eta %14ren artean areagotzen du.
  • RACE-k eginiko azterlan baten arabera, esna eta jardueran 17 ordu emandakoan, odoletan 0,5 gramo alkohol bageneuka bezala murrizten dira erreflexuak.