Aire egokitua egoki aukeratzeko

1 maiatza de 1999
Img consejos listado

Aire egokitua egoki aukeratzeko

Eguraldi beroa hasten denean, jende askok erabakitzen du aire egokituko aparailu bat erostea, etxeko giroa pixka bat freskatu eta egokiago egiteko. Zenbait faktore kontuan izanda, hobeto bideratuko da gaia eta errazagoa izango da norbere beharren eta ahalmen ekonomikoaren araberako sistema aukeratzea.

  • Klima eta giroko hezetasuna:Madrilen, adibidez, edozein tresnak beste hiri batzuetan baino %10 edo %15 potentzia gutxiago behar du, hiriburu horretako hezetasun erlatiboa oso baxua delako.
  • Giro lehorrak: komeni da aire girotuaren sistemak humidifikatzailea izatea.
  • Etxebizitza eraikinean non kokatzen den. Etxebizitza zenbat eta altuago izan, tenperatura ere altuagoa izango da eta beraz, hozteko gaitasun handiagoko tresna beharko da. Beste hainbeste gertatzen da etxebizitza hegoaldera begira badago.
  • Barruko elementuak. Etxebizitzaren argiztapen sistemak areagotu egiten du tenperatura, batez ere halogenoa bada, ahalmen kaloriko handia baitu.
  • Hoztu beharreko gunearen neurriak eta aparatuaren potentzia: 25 metro karratuko gela eguzkitsu bate batez besteko 3.000 frigoria orduko potentzia behar du.

Sistemarik onenak

  • Split Fijo. Merkatuan eskaririk gehien duena izateaz gain, merkeena da instalazioan (50.000 pezeta inguru) eta mantenimenduan. Barruko unitate bat eta kanpoko beste bat ditu, hodi baten bidez konektatuta. Sabaian edo horman ezartzen da, modeloaren arabera. Prezioa: 100.000 eta 200.000 pezeta artean.
  • Split Móvil. Gela batetik bestera eraman daiteke eta instalazioa egiteko ez da profesionalik behar. Baina potentzia-gama mugatua da eta kontsumo handia izaten dute. Instalazioa oso konplexua delako bestelako klimatizatzailerik jarri ezin denerako da gomendagarria. 133.000 pezetatik aurrera salgai.
  • Multisplit. Barne-unitate anitzeko Split sistema da, eta etxebizitza guztia girotzeko aukera ematen du (100 metro karratu baino gehiagoko etxebizitzetarako eta oso klima beroko etxebizitza familibakarretarako gomendatzen da). Prezioa kontsola kopuruaren araberakoa izaten da: bi unitate 200.000 pezetatik hasita eta hiru 360.000tik aurrera.
  • Aire Zone.Gau/Egun sistema ere deitu ohi zaio eta hauxe da aukerarik egokiena gela bat baino gehiago girotu behar denerako. Aparailu zentral batek hodien bidez hedatzen du hotza eta termostato batek airearen pasabidea ireki edo itxi egiten du gelaren arabera, barruan norbait egon nahiz ez egon. 90 metro karratuko etxebizitza batean, aparatuaren eta instalazioaren prezioa 600.000 eta 800.000 pezeta artekoa da. Garestia izan arren, sistema hau errentagarri ateratzen da epe luzera, energia aurrezteko aukera eskaintzen baitu.

Aire egokitua… osasuna

  • Aire egokitua osasunarentzat kaltegarri ez den arren, badira zenbait neurri eztarriko eta buruko mina nahiz hotzeria ebitatzeko.
  • Lehen beroekin batera hasi behar da aire girotuaren tresna erabiltzen: neurri hori hartu eta tenperatura apurka-apurka gehituta, klimatizazio hobea lortuko duzu.
  • Termostatoa 25 gradu inguruan eduki beti: etxebizitza barrutik kanporako tenperatura kolpetik aldatzea ebitatu eta energia aurreztuko duzu.
  • Aparatuaren kontserbazioa: barruko unitateek filtro bat edo gehiago izaten dute eta gutxienez hilean behin garbitu egin behar dira. Horrela, airea txartzea eta gai kutsagarriak eta hautsa giroan bueltaka ibiltzea ebitatuko duzu.
  • Aparatua orientatzerakoan, kontuan izan aireak ez duela zuzenean pertsonengana zuzendua egon behar: hegats-hedatzaile guztiak ez daitezela norabide berean egon, horrela zailagoa izango baita gela guztiz hoztea eta aire-korronte gehiago sortuko baita.
  • Ebitatu etengabe aire girotuaz egotea: neurri hau bereziki oso giro lehorretan izan behar da kontuan.