Frakasoak ere, aldatzeko eragile

Funtsezkoa da nork bere porrotak behar bezala onartzea: gutxi edo gehiago, horrelakoak egitea ezinbestekoa dugu eta
1 azaroa de 2006

Frakasoak ere, aldatzeko eragile

/imgs/20061101/img.psicologia.01.jpgFrakasoa onartu eta behar bezala erreakzionatzeko prestatuak al gaude? Optimista eta pesimistak, alai eta malenkoniatsuak bere bizitzan zehar huts eginiko apustu handi eta txikiei buru egin behar die. Zenbat bikote osatu eta desegin dira? Zenbat enpresa-ekimen ez da gorpuztu? Lanbidea aukeratzen asmatu genuen? Aztura txarrak -erretzea, ganorarik gabe jatea- uzteko edo jokamoldea hobetzeko egiten ditugun ahaleginetan alferrikako saiakerak metatzen zaizkigu maiz.

Aldez edo moldez, frakasoa bizitza osoan aldean eramango dugu, garaipena bezala. Porrota onartzeko, dena den, ez gaude prestatuak. Ez pedagogi sozialak, ez akademikoak, ez famili girokoak prestatu gaitu egokiro gure akatsak (ezta gure arrakastak ere) onartzeko. Ondorioz, ez dugu ikasi horien arduradun izaten.

Saia gaitezen zientzialariak jokatzen duen bezala, frakasoa aldaketaren eragile bihurtzen. Akatsik gabe ez dago aurrerabiderik. Ikas dezagun, hortaz, une mingots horiei ere zukuak ateratzen.

Lehenik:

Akatsaren aurrean, ezagut ditzagun gutxien komeni diren erreakzioak:

  • Gertatzen diren hanka-sartze guztien errudun norbera dela sistematikoki onartzea -onartze patologikoa, zenbaitetan- azkenean erruduntasun sentimendu eta auto-estimazio urrien iturri bihurtzen da.
  • Akatsen errudunak besteak direla sinestea egintzen arduradun ez izatearen pareko da.
  • Akatsa ukatzeak errealitatetik bereizten gaitu eta bizitzako gidaritza eskutik uztera eraman gaitzake.

Bigarrenik:

Jakin dezagun frakasoaren zergatia

  • Frakasoa, norberaren asmoak kalkulatzean izaniko akatsen emaitza izan daiteke: helmugara iristeko daukaguna baino gaitasun handiagoa genuelakoan geunden.
  • Baliteke lorpenak eskuratzea eragotz zezaketen zailtasunak aurreikusi ez izana.
  • Oso litekeena da, frakasoa gauza dadin, beste norbaitek nahita esku hartzea.
  • Edo frakasoa norberaren sentsazio pertsonala da, bere burua dezepzionatu duen sakoneko eta isilpeko konbikzioaren agerpena.

Hirugarrenik:

Ikas dezagun geure frakasoa eremu sozialean gestionatzen

  • Ezkutatu egiten bada, hobe da kontura gaitezen: defentsazko erreakzio tipikoa da hori, gainerakoek gure ahuleziak ezagut ez ditzaten.
  • Erakutsi egiten bada, erruki bila gabiltzan seinale. Akatsak erakustea gainerako pertsonak limurtzeko formula bat da.
  • Jakinarazi egiten badira, onarpena eta laguntza bila ari da akastuna.

Epe luzera, bere ahulezia, porrot eta akatsak jende aurrean aitortzeko orduan inolako eragozpenik izan ez duten pertsonak hobeki kontsideratzen dira, aitorpen hori era orekatuan egin bada, akatsa ezkutatu gabe eta akatsaz harro agertu gabe.

Laugarrenik:

Barnera ditzagun frakasoak geure buruaren bilakaera pertsonalaren funtsezko eta ezinbesteko partetzat

  • Frakasoaren aurrean deitoratzea postura ulergarria da; ondoren, berriz, hura zergatik gertatu den eta gure bizitzan nolako ondorioak dituen hausnartzea komeni izaten da. Hortik aurrera, irtenbide eta konponbideak bilatu ahal izango ditugu.
  • Errebindika ditzagun akats eta frakasoak gizakiari zor zaizkion eskubide gisara eta ikasteko beharrezko diren elementu modura.
  • Bizitzari buruz galderak maiz egiteko ohitura hartzea komeni da, frakasoak ez ezik, lorpenak ere justiziaz ebaluatu ahal izateko. Garaipen edo arrakastak aintzat hartzeak etsipenak gainditzen laguntzen du.
  • Nork bere buruaz duen kontzeptua eta benetan denaren arteko puntu doia bilatzea komeni da. Ariketa hori egiteko hoberena da norberaren ikuspuntua eta gertuko beste norbaitena edo profesional egoki batena kontrastatzea.
  • Frakaso sentsazioa behin eta birritan agertzen denean, pertsona depresioan amilduz eta bizitzeko ilusioa erauziz, psikologiako profesionalen laguntza eskatzea komeni da.
Ez baikara gure super ni

Norbait egiaz dena eta uste denaren arteko aldea benetako nia eta super niaren arteko enfrentamenduaren agerpena da. Desoreka horrek, argi eta garbi, bizitzako ikasgai nagusia gainditu ez dugula esan nahi du: nork bere burua eta bere egiazko potentzialtasunak ezagutzea, alegia. Urteak joan ahala, helduaroan nolabait sartu ahala, amestutako helmugara iritsi ez dela eta iritsiko ez dela dakien horren etsipenaz, jabetzen gara normaltxoak, xeheak, garela, besterik gabe. Garrantzizkoena, egiaztapen hori dezepziorik ez izatea, norbere buruaren onarpena baizik.

Nork bere burua onartzea pertsona helduek berezkoa duten baretasunaren bermea da: dotoreziaz eta kezkarik gabe “hauxe dugu dagoena; naizen naizenean eta daukadan honetan onartzen dut ene burua eta, nahi duenak naizen bezala har nezan” esatea lortzen dutenen dotorezia eta heldutasuna.