Langabezian nago; atera dezaket dirua nire pentsio-planetik?

2009. urteaz geroztik, hori egin dezakete langabezia-saria jasotzeari utzi dioten langabe guztiek
1 ekaina de 2011
Img eco domestica listado 457

Langabezian nago; atera dezaket dirua nire pentsio-planetik?

Ia bost milioi langabe. Lan-merkatuaren egoera ikaragarri txarra da Espainiako Estatuan, eta irtenbide bila ari dira familia asko, egoera horretatik irten edo, behintzat, egoera hori zertxobait arintzeko. Aukera askorik ez dago, baina beti egin daiteke zerbait; besteak beste, pentsio-planean bildu dugun dirua atera. Hain zuzen, 2009. urtean, lege berria atera zuen Espainiako Gobernuak, zeinak aukera ematen baitu langabezia-saria agortu zaien langabeek produktu horietan aurreztu duten dirua atera dezaten. Eta egoera honetan, jende asko ari da aukera horretaz baliatzen. 2009. urtean, adibidez (urte horretako datuak dira berrienak), 43.428 pertsonak eskatu zuten pentsio-planetan aurreztutako dirua itzul ziezaietela, luzaroan langabezian egoteagatik (aurreko urtean baino % 352 lagunek gehiagok). Guztira, produktu horietan inbertitutako 219,8 milioi itzuli zizkieten, 2008an baino % 67,3 gehiago (67,3 milioi izan ziren urte hartan). Zalantzarik gabe, araudi berriak pausoa emanarazi die likidezia premian diren herritarrei. Baina zer baldintza bete behar dira dirua eskatzeko? Nola egitea komeni da? Eta behin lan-merkatura itzulita, jarrai daiteke pentsio-planean dirua jartzen?

Nork eska dezake

1229/2009 Errege Dekretuari egindako aldaketak esaten duenez, honako hauek eska dezakete pentsio-planeko dirua itzul diezaietela:

  • legezko langabezia-egoeran dauden langabe guztiek
  • lan-eskatzaile gisa izena emanda daudenek
  • kontribuziopeko langabezia-sariak agortu dituztenek edo horiek jasotzeko eskubiderik ez dutenek. Hau da, langabezian dagoen edozein pertsonak (INEM Espainiako Enplegu Institutuaren erregistroetan izena emanda), baldin eta ez badu ezein prestazio jasotzeko eskubiderik

2009. urtean aldaketa hori egin arte, bestelakoak ziren baldintzak, eta langabezia-sariak jaso gabe hamabi hilabete baino gehiago eman zituztenek eska zezaketen dirua itzultzeko (langabezialdi luzeko langabeen zerrendan zeudenek, alegia). Orain, aldiz, edozein langabek eska dezake bere planaren dirua, ez du zertan egon aldi jakin batez langabezian eta prestaziorik jaso gabe. Edonola ere, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen du pentsio-planean espresuki agertu behar duela dirua berreskuratzeko aukera berrien inguruko oharrak (erakunde gehienek onartu dituzte, eta salbuespen gutxi-gutxi batzuk egon litezke).

Langabe mota bat baino gehiago mesedetzen ditu arau berriak:

  1. Langabezia-saria agortu duten langabe guztiak (berdin du zenbat denboran jasotzeko eskubidea zuten).
  2. Langabezia-saria hamabi hilabetez baino gutxiagoz jaso dutenek, hura agortzen zaien unean, pentsio-planaren dirua eska dezakete.
  3. Era berean, legeak onartzen duen gehienezko tartean (2 urte) saria jasotzeko eskubidea dutenek, epe hori pasatu, langabezia kobratzeko eskubidea agortu eta langabezian jarraitzen badute, horiek ere eska dezakete pentsio-planaren dirua itzul diezaietela.
  4. Araudi berriari esker, langabezia-saria jasotzeko eskubiderik ez duten langabeek ere eskura ditzakete planean dituzten aurrezkiak, lanetik bota eta INEMen erregistroetan izena eman orduko.

Langile autonomoen kasuan ere, berdintsu gertatzen da. Beren planetan daukaten dirua eskuratu ahalko dute, beren jarduera eten, lan-eskatzaile gisa agertu eta kontribuziopeko prestaziorik jasotzen ari ez badira. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak onartu duenez, langile autonomoak ez dio zertan utzi Gizarte Segurantzako autonomoen erregimen berezian egoteari, bere pentsio-planen eskubide kontsolidatuak jasotzeko, baina gainerako baldintza guztiak bai, horiek bete egin beharko ditu.

Zer tramite egin behar dira?

Pentsio-planean dagoen dirua langabezian egoteagatik atera ahal izatea, legeak ezartzen duen salbuespenetako bat da, eta, beraz, dokumentazio berezia aurkeztu behar izaten da.

  1. Lehenik eta behin, planaren onuradunak kudeatzaile bati jakinarazi beharko dio zerk eraginda atera nahi duen dirua.
  2. Bigarrenik, eskubide kontsolidatuak eskuratzeko, INEM Espainiako Enplegu Institutuaren ziurtagiria aurkeztu behar du eskatzaileak dagokion finantza-entitatean, non esaten den langabezian dagoela eta langabezia-saririk ez duela jasotzen.

Planaren jabeak erretiroa hartzen duenean (hori izan da ohiko egoera orain arte), 7 laneguneko epea izaten dute finantza-erakundeek eskubide kontsolidatuak eskatzailearen kontuan sartzeko, eta berdin gertatzen da langabeziagatik eskatzen denean ere.

Planari diru-ekarpenak egiten jarraitu

Langabeziaren eraginez pentsio-planean daukan dirua eskatzen duenak, bistan da, ezin du diru-ekarpenik egiten jarraitu plan horretara. Legeak, halere, ez du galarazten beste pentsio-plan batzuetan ekarpenak egiten jarraitzea (nahiz eta harrigarri samarra izango litzatekeen). Egoera aldatuko balitz, dena den, eta pertsona hori lana aurkitu eta berriz lan-merkatuan sartuko balitz, ulergarriagoa izango litzateke berriz pentsio-planetan inbertitzen hastea.

Pentsio-plan bateko dirua erreskatatu dezakegu
eta beste baten aportazioak egiten jarraitu

Bitxia bada ere, legeak ez du ematen aukerarik bahimendu bat saihestu nahi duenak planean dagoen dirua eskura dezan. Kasu horietan, pentsio-plana immobilizatua geratuko litzateke eta ezingo litzateke ukitu, harik eta legeak finkatzen duen egoeretako bat gertatu arte (erretiroa, eritasun larria, ezintasuna edo prestaziorik gabeko langabezia).

Zergak

Pentsio-planen prestazioek PFEZ zergari dagokion atxikipena ordaindu behar izaten dute (lan-emaitzatzat hartzen dira), bai kapital gisa eskuratzen bada, bai errenta gisa edo formula mistoarekin. Hori dela eta, funtsezkoa da alderdi hori kontuan hartzea dirua eskatu aurretik, zeren kapital gisa eskuratzen bada, dirua itzuli beharra egokituko baitzaio Errenta Adierazpena egiten duenean (hori kolpe handia izan liteke).

Planaren dirua kapital gisa eskuratuz gero, zerga-ordaintzaileari dagokion tasa marginalaren araberako zerga ordainduko du. Dirua errenta gisa eskuratzeak, berriz, abantaila gehiago ditu, eta aukera ematen du % 40ko murrizketa egiteko 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen aurreztu duenaren gainean.

Euskal Autonomia Erkidegoan, % 40ko murrizketa egiten diete kapital gisa eskuratutako kopuru osoari. Nafarroan, kapital gisa eskuratuta, erretiroa hartzen denean soilik egiten dute % 40 murrizketa, eta oinarri zergagarriari atxikitzen diote; ezintasun kasuetan, berriz, % 50eko murrizketa egiten dute, baina langabeziak eraginda eskuratzen denean diru hori, ez da izaten inolako hobaririk.

Nola eskuratu dirua

Erretiroa hartzen denean gertatzen den bezala, langabezia-saririk ez duen langabe batek
dirua itzul diezaiotela eskatzen duenean, hiru aukera izaten ditu.

  1. aldi bakarrean ordain diezaiotela (kapital gisa).
  2. dirua zenbait alditan jaso dezake, (errenta gisa). Dirua aldiro-aldiro jaso nahi duenak
    erabakiko du diru kopuru jakina jasoko duen aldi bakoitzean edo kopurua aldatzen joango
    den. Normalean, langabezian dagoen pertsonak nahiago izaten du diru kopuru berbera
    kobratu beti, baina aukera berak egingo du, edozein kasutan.
  3. Formula mistoa (zati bat aldi bakarrean, eta gainerakoa epeka).

Kapital gisa

Zergetan gutxiago ordaindu nahi izanez
gero, dirua errenta gisa eskuratzea da
onena, baina behar gorria dagoenean, guztia
aldi bakarrean hartzea izaten da ohikoena.
Kasu horretan, kudeatzaileak dokumentu
bat helarazi beharko dio onuradunari, non
adierazten den zenbat eskubide kontsolidatu
dagozkion eta aktiboek zenbateko errentagarritasuna
eman duten (Errenta Adierazpenaren
datuak behar bezala betetzeko).

Errenta gisa

Premiak eraginda, ordea, normala izaten
da diru guztia aldi bakarrean eskuratu nahi
izatea ere. Baina zenbait kasutan, egokiagoa
izan liteke dirua errenta gisa eskuratzea.
Hori gerta liteke, adibidez, bikotekide bat
langabezian eta bestea lanean daukaten
familietan. Lanean ari denaren soldatak
ematen ez badu, egokia izan liteke pentsioplanaren
dirua eskatzea, eta errenta gisa
eskuratzea, hilero-hilero diru gehigarri bat
edukitze aldera gastu guztiei erantzuteko.
Zergei dagokienez, askoz ere hobea da
aukera hori, kopuru guztia aldi bakarrean
jasotzea baino.

Kasu honetan, hiru hilabetean behin eskatuko
dio finantza-erakundeak dirua kobratzen
ari den pertsonari langabezian jarraitzen
duela eta saririk kobratzen ez duela erakusten
duen papera.

Formula mistoa

Formula mistoa ere zentzuzkoa izan liteke:
kopuru on bat kapital gisa eskuratzea
hasieran, eta gainerakoa errenta gisa, zatikazatika.
Oso formula malgua da, konbinazioaukera
asko eskaintzen ditu-eta. Familiaren
egoerak aukera ematen badu, horixe da
modurik onena finantzen eta zergen
ikuspegitik.

Ordainketa modu hori hautatzen denean,
planak kudeatzen dituzten enpresek, oro
har, kontratu-balioa duen dokumentu bat
ematen diete onuradunei, jabeak sina dezan
batetik, eta adieraz dezan, bestetik, zenbat
alditan jaso nahi duen dirua. Gauzak argiago
ikusteko, ordainketen simulazio bat ere ager
liteke dokumentuan. Egia esan, simulaziotzat
edo aurreikuspentzat baino ez da hartu
behar kalkulu hori; izan ere, planaren dirua
errenta gisa jasotzen denean, eskubide
kontsolidatuen zati batek inbertituta jarraitzen
du, eta, beraz, finantza-merkatuen
bilakaeraren mende daude; hau da, kapitala
handitu egin liteke edo murriztu (adibidez,
burtsa gaizki badoa eta plana errenta
aldakorrekoa bada).