Notarioa

Ezinbestekoa eta ia ezezaguna

Tarifa ofizialek gutxieneko prezioak finkatzen dituztenez, notario bat eta beste baten tarifen arteko aldea izugarria izan daiteke
1 iraila de 2005
Img economia domestica listado

Ezinbestekoa eta ia ezezaguna

/imgs/20050901/economia.jpg Agiri gehienak legezko baliozkotasunaz janzteko unean ezinbestekoa izaki, egiten duen lanagatik baino ezagunago dugu notarioa bere lansari eskergengatik. Espainian dauden hiru mila notarioak beren kolegioetan daude izen emanik; erakunde horiexek babesten dituzte haien funtzioetan eta lanbidezko jarduera kontrolatzen diete, Notaritzaren Kontseilu Nagusiaren koordinazioan. Etxebizitzaren salerosketaren eskriturak egitea, testamentuen berri jasotzea eta herentzien banaketa dira notarioaren figura zehazkien agertzen duten zereginak. Horrelakoetan, planteatu zaion kasu jakin hori ikertu eta balizko egintzez informazioa ematen die notarioak interesatuei, horien kostua adierazita (bezeroak ordaindu beharko dituen zergak barne). Lehen kontsulta hori doakoa da: aurrekontua onartu eta notarioak dokumentua idatzitzakoan ordainduko dira zerbitzuak.

Etxebizitzaren salerosketaren eskritura egitea

Notarioaren zeregina
Eragiketa hori indarreko legeriaren arabera egin dela fede eman behar du notarioak. Bidezko egiaztapenak eginik, eskriturak egiteaz arduratuko da. Agiri horrek jabetza eroslearena dela egiaztatzen du.

  • Egiaztapenak
    • Eskriturak egin aurretik, notarioak Jabetzaren Erregistrotik informazioa eskatuko du: etxe jabea nor den, bizitegi horrek zergak edo bestelako kargak ordaintzeke dituen, etc.
    • Ondoren, komunitateko kuotak ordainduta daudela egiaztatuko du: saltzaileak kuota guztiak ordainduak dituela egiaztatzen duen agiria egin diezaion eskatu ahal izango dio notarioak komunitateko administratzaileari.
    • Datu katastralak: saltzaileak aurkeztu behar duen I.B.I.aren ordain-txartelaren bidez, eskuarki, etxebizitzari dagokion katastroko erreferentzia-zenbakia egiazta dadin eskatzen du notarioak.
    • Aholkularitza-lanak egiten ditu: salerosketaren kontratua formalizatzean, batik bat, notarioak alderdi guztiak aholkatzen ditu, doan aholkatu ere. Geroz eta maizago sinatzen dute saltzaileak eta erostunak beraien arteko kontratu pribatua, etxebizitzaren eskritura egin aurretik: agiri hori derrigorrezko kontratua ez bada ere, horrelako dokumentu bat gehienetan sinatzen da, salerosketa etxegintza-operadorearen bitartez egiten denean, batez ere. Horrelakoetan notarioak salerosketa kontratuetan esku hartzen ez duen arren, agiria sinatu aurretik testuaren edukiaz informazioa eman eta zalantza guztiak argituko ditu, hala eskatzen bazaio.
  • Eskriturak
    Notarioaren aurrean sinatzen den agiri publikoa da. Etxebizitza bere jabetzakoa dela egiaztatzen duen dokumentu hori erostunak eduki arte ez da benetan jabea. Salerosketa-kontratua ez bezala, eskritura publikoa fede-emaile da, hots, jabetza norena den berak frogatzen du.

/imgs/20050901/economia2.jpgNotarioa aukeratzea
Etxebizitzaren salerosketako eskriturak eskuarki hipoteka finantzatzen duen banku-erakundeak ohikoa duen notaritzan egiten badira ere, higiezina erosiko duena -ez ahantzi bera dela notarioaren lansariak ordainduko dituena ere- libre da, barruti horren barnean, nahi duen notarioaren zerbitzuak kontratatzeko.

Tasak
Etxe (zahar zein berri, berdin dio) horren prezioa oinarri duen eskala baten arabera finkatzen dira notarioaren gutxieneko tarifak (gehienekoak finkatzeko mugarik ez da), Errege Dekretu bidez Espainiako Gobernuak zehaztuak:

  • Etxebizitzaren balioa 6.010,12 euro baino handiagoa ez denean, notarioak 90 euro kobratzen ditu.
  • Etxebizitzaren balioa 6.010,14 eta 30.050,60 euro bitartekoa denean, notarioak 4,5 euro kobratzen ditu mila euroko.
  • Etxebizitzaren balioa 30.050,60 eta 60.101,21 euro bitartekoa denean, notarioak 1,5 euro kobratzen ditu mila euroko.
  • Etxebizitzaren balioa 60.101,22 eta 150.253,03 euro bitartekoa denean, notarioak euro bat kobratzen du mila euroko.
  • Etxebizitzaren balioa 150.253.04 eta 601.012,10 euro bitartekoa denean, notarioak 0,5 euro kobratzen du mila euroko.
  • Etxebizitzaren balioa 601.012, 11 eta 6.010.121,04 euro bitartekoa denean, notarioak 0,3 euro kobratzen du mila euroko.
  • Etxebizitzaren balioa 6.010.121,05 eurotik gorakoa denean, notarioak alderdiekin askatasunez adosturiko diru-kopurua kobratuko du.

Aholkua Tarifen adierazpen horietan notarioak jaso ditzakeen gutxieneko diru-kopuruak bakar-bakarrik aipatzen direnez, eguneroko errealitatean sekulako aldeak hautematen dira bulego batetik bestera. Konparatzea merezi izaten du, azaldu berri ditugun tarifa horiek notarioaren prestigioaren, eskarmentuaren, lanbidean erakutsitako ezaugarrien eta bulegoa instalatua duen gune fisikoaren arabera ere biderkatzen baitira behin baino gehiagotan.

Testamentu eta herentziak
  • Notarioaren zeregina
    Testamentuak sinatzeko eta herentziak partitzeko unean notarioa ezinbesteko figura da. Gaur egun mila motako testamentu badaude ere (militarra, itsasokoa, notario aurreko itxia eta olografoa) denetan ohikoena notario aurreko testamentu irekia da, besteen aldean berebiziko abantailak erakusten baititu.
  • Azken borondatea
    Notarioak eskritura publikoan testamentugilearen azken borondatea agerrarazten duenez, notarioa bera da testamentua idazten duena eta bertako klausulak legearen araberakoak izateaz arduratzen dena.
  • Testamentuaren iraupena
    Alor honetan notarioak betetzen dituen eginkizunetako bat testamentua kontserbatzea da: jatorrizko dokumentua berak gorde eta testamentugileari kopia baizik ez dio entregatuko. Azken Borondateen Erregistro nagusiaren bidez lortzen da hori. Gaur egun testamentuen presentzia ez da derrigorrezkoa, aski baitu testamentugileak nortasun agiria eta ondasunen eskriturak erakustea.
  • Tarifak
    Testamentu ohikoenak “generiko” izenekoak dira, hots, ondasunak ezkontide baten eskutik bestearenera igaroko direla eta, gurasoak hildakoan, seme-alabenetara igaroko direla agerrarazten dutenak. Horrelakoetan bi testamentu egin behar izaten dira (ezkontide bakoitzak berea) eta prezioa, testamentuko, berrogei euro ingurukoa da, osagai dituen orri-kopuruen arabera.