Blefaroplastia / Dieta begetarianoaren arriskua haurrentzat / Ileko tindagaiak linfoma proboka dezake / Txokolatea jateak ez du aknea sorrarazten / Ekarrizketa: Josep Toro, Bartzelonako Hospital Clínic-eko Haur eta Gazte Psikiatria Zerbitzuburua

1 urria de 2006
Img salud listado 459

Blefaroplastia / Dieta begetarianoaren arriskua haurrentzat / Ileko tindagaiak linfoma proboka dezake / Txokolatea jateak ez du aknea sorrarazten / Ekarrizketa: Josep Toro, Bartzelonako Hospital Clínic-eko Haur eta Gazte Psikiatria Zerbitzuburua

Hitz bitan

Blefaroplastia

Irudia hobetzeko asmoz ebakuntza-gelatik buelta bat egiteko asmotan dabilenak agian ikasi beharko du hitz ahoskagaitz hori: blepharon (betazal) izena plas (moldatu) aditzarekin elkartuz osatu da grezieratik datorren esakune hori. Goi- zein behe-betazaletako gantz-zorroak erauzi ahal izateko, gehiegizko larruazala kentzea ardatz duen teknikari deritzo blefaroplastia; helburua, berriz, begi nekatuen itxura hobetzea, gazte eta freskoago agertzea da.

Gaztigatzean kalterik ez…

/imgs/20061001/img.despiece-salud.01.jpg

Dieta begetarianoaren arriskua haurrentzat

Kolesterolik ez, bitamina eta mineral mordoa& Ezin ukatuzkoa da: fruta, lekale eta barazkiak ezinbestekoak ditu dieta osasuntsu eta orekatuak. Osasun-iturri gertatu ordez, baina, begetariano hutsa den elikabidea arriskutsua izan dakieke etxeko txikienei, organismoak ezinbestekoak dituen nutrienteez hornitzen ez gaituelako. Dieta begetarianoa egitea ez zaie komeni ez haurrei ezta nerabeei ere, horiek agertzen dituzten proteina-eskakizunak dieta horrek asetzen ez dituelako eta, ondorioz, hazkuntzan defizita eragin dezake. Bestetik, kasurik gehientsuenetan anemia ferropenikoa (burdinarik ezaren ondoriozkoa) agerturik, subjektuaren nekea eta akidura eta, noski, eskola-etekin apala eta jokabidean arazoak ekartzen ditu. Haragirik eta arrainik gabeko dietak azido folikoaren (globulu gorriak heltzeko, funtsezkoa) eta kaltzioaren defizitaren ondorioak agerrarazten ditu, hots, hezurrak dentsitatea galduta, osteoporosia agertzea.

Albisteak

Ileko tindagaiak linfoma proboka dezake

Beltza, gorria, bioleta, urdina, azenario edo erremolatxa kolorekoa… Egun, nahi dugun kolore horixe ager dezakegu buruko ilean. Moda eta osasuna, ordea, ez doaz beti eskutik: adituek ohartarazi duten legez, ile-tindagaiak maizegi baliatzea kaltegarri gerta dakiguke. Duela hogei bat urte, orduan baliatzen ziren tindagaiak eta linfomaren arteko lotura susmagarria zenez, koloratzaileen formula aldatu egin zuten. Halaz ere, ileko tindagaia eta minbiziaren arteko erlazio horrek bizirik omen dirau: Bartzelonako Institut Catalá d´”Oncologiak eginiko azterlan baten arabera, emakumeek nozitzen dituzten linfomen %10en kausa tindagaien koloratzailea izan liteke eta, areago, linfoma jasateko arriskua %26 dela hilean behin horrelako produktuak baliatzen dituzten gizakietan.

/imgs/20061001/img.despiece-salud.02.jpg

Txokolatea jateak ez du aknea sorrarazten

Aknerik pairatu gabe txokolatea jan nahi duten nerabeek ateak zabalik dituzte. Zaldar higuingarri horietatik libre iraun nahi zutenen etsai mina izan da urtetan baina orain, dermatologoek diotenez, prentsak asmatutako kontuak dira horiek. Aditu horiek faktore genetikoei eta hormonen fluktuazioei egosten dizkiete aknearen arduradun izatearen erru guztiak; faktore bi horiekin batera, hainbat elikagai -esnea, batik bat- hartzea ere kaltegarri izan daiteke, Harvardeko Unibertsitatean eginiko ikerlanen arabera. Egunero baso bat edo gehiago esne (gaingabetua, bereziki) hartzen zuten kontsumitzaileek, astean baso bat edo gutxiago hartzen dutenek baino %22 akne-kasu gutxiago agertzen dituzte.

EKARRIZKETA

Josep Toro, Bartzelonako Hospital Clínic-eko Haur eta Gazte Psikiatria Zerbitzuburua

“Menstruazioa egun 12 urterekin agertzen da, duela mende erdia baino lau urte lehenago”

  • /imgs/20061001/img.despiece-salud.04.jpgGurasoek ez omen dute ongi esaka jarduten nerabeez. Bizitzako etapa zaila, inondik ere…
    Etapa bakoitzak bere zailtasunak ditu: nerabezaroko zailtasun behinena, arriskua. Gizaki heldugabeak helduaroko arriskuei aurre egin behar izaten diete baina, hori bai, gu baino askoz ere ahulagoak dira, adiera horretan. Okerreko bidea hartzea errazagoa da eta, gainera, bide hori hartzearen ondorioak larriagoak izan daitezke.
  • Gurasoek seme-alabei botatzen dizkieten erretolikek ezertarako balio dute?
    Eraginkorrak izatea gorabehera, ezinbestekoak dira. Helduok seme-alabei jarraibideak eman behar dizkiegu, guretzat zer dagoen ongi eta zer ez dagoen argi eta garbi esan behar diegu, jokabide jakin batzuen arriskuen berri gaztigatuz. Hor, okerrena, lagun taldearen ahaleginak familiarenak edo eskolarenak baino karga handiagoa izatea da.
  • Agian paperak galdu ditugu.
    Agian okerreko bidea hartu dugu baina ez dizkiogu horren erruak geure buruari edo gizarteari egotzi behar. Egokiera batzuk ez dira kontrol sozialaren pean sartzeko modukoak. Esate baterako, menarkia (lehen menstruazioa) hasten den adina, mende erdian, 16 urteetatik 12 urteetara jaitsi da: hori hamabi urteko neskatxari “emakumea zara” esatearen pareko da.
  • Akaso neskarentzat albiste ona da.
    Egungo nerabeak helduaren rola jokatzeko jaidura sentitzen du baina burua ez du oraino prest erronka horri ihardesteko. Badago zerbait argi, ordea: jokabide oldarkor edo antisozialaren eta elikatze-jokamoldearen trastornoen estatistikak egun ugariago agertzen dira.
  • Oldeka doaz espezialistaren kontsultara…
    Ez pentsa: nerabezaroa da sendagileak gutxien erreparatzen duen bizitzako etapa. Ezbehar edo trastorno larriak nozitzean baizik ez doaz medikuarengana: horrela, kontu askotan garaiz esku hartzeko aukera galtzen dugu denok. Esate baterako, trastorno obsesibo-konpultsibo bat agertu denetik sendagileak identifikatu arte, batez beste, hiru urte irago ohi dira: epe horretan eraginkortasun osoz esku hartzeko aukera izan genezakeen.