Oporretan arriskurik gabe elikatzeko bost klabe / 60 miligramo C bitamina / Zuntza eta idorreria / Argaltzeko produktuak / Triglizeridoak / Otordu egokia, larruazala osasuntsu eta beltzaran edukitzeko

1 uztaila de 2006
Img alimentacion 2 listado

Oporretan arriskurik gabe elikatzeko bost klabe / 60 miligramo C bitamina / Zuntza eta idorreria / Argaltzeko produktuak / Triglizeridoak / Otordu egokia, larruazala osasuntsu eta beltzaran edukitzeko

Oporretan arriskurik gabe elikatzeko bost klabe

  • 1.Higieneak nahigabe asko uxatzen ditu. Topikoa badirudi ere, higiene- neurri egokienetako bat, sukaldeko lanetan edo jaten hasi aurretik eskuak garbitzea da. /imgs/20060701/img.alimentacion-manos.jpg
  • 2.Uda partean, hobe arrautzak eta arrautza duten jakiak hozkailuan gordetzea.
  • 3.Haragi, arrain edo itsaski gordin edo asko kuzinatu gabea hartzen bada, gastroenteritisa nozitzeko aukerak ugaldu egiten dira. Arrautzarekin, beste horrenbeste.
  • 4.Landarezkoak, (batik bat, entsaladan) kontsumitu aurretik, ondo-ondo garbitu behar dira.Ikuz ezazu fruta ere arretaz, zurituta hartzen baduzu ere.
  • 5.Hobe da elikagaiak kuzinatu eta ostera berotzea, epeltze hutsa ez da aski. Bertan izan daitezkeen mikroorganismoak akabatzeko bide bakarra beroa aplikatzea da.

Datua

/imgs/20060701/img.alimentacion-kiwi.jpg

60…

Hirurogei miligramo: horixe da egunean behar dugun C bitamina kopurua. Eduki hori lortzeko aski da 2 kiwi, 200 gramo meloi edo 50 gramo piper gordin hartzea.

Eztabaidagai:

Zuntza eta idorreria

Idorreria arindu eta zuzentzean gehien laguntzen duen elikagaien osagaia zuntza da. Badira hainbat motatako zuntzak.

/imgs/20060701/img.alimentacion-fibra.jpg

Zuntz disolbagarria, olo-zahi, fruta, lekale, eta fruitu lehorretan ugaria, ura xukatu eta jele bat moldatzen du: horri esker, gorotzen bolumena eta pisua handitu eta, ondorioz hesteen mugimendua areagotu egiten da. Honelako zuntzaren eragina, berehalakoa ez bada ere, idorreria kronikoa nozitzen dutenek atzematen dute, gehienbat. Zuntz hau eraginkorrago izan dadin, dietarekin ur ugari edatea komeni da.

Badira zuntz disolbaezina duten produktuak ere, hala nola, gari zahia. Idorreriaren kontrako eragin handiagoa du zuntz honek eta emaitzak askozaz lehenago hautematen dira. Heste-trantsitua azkartzen duenez, azturak, elikabidea, edaten den ura eta bestelakoak aldatzearren nozitzen den inoizkako idorreriaren aurkako baliagarri eraginkorra da.

Mintzagaia:

/imgs/20060701/img.alimentacion-adelgazar.jpg

argaltzeko produktuak

Halakotzat daude hamaikatxo produktu salgai merkatuan: kapsulak, pilulak, anpoilak, infusioak, ziriak, partxeak, etab.

Diuretikoak: gernu bidez kanporatzen dugun likidoa ugaldu egiten dutenez, pisua eta bolumena galtzen da, baina gantzik ez: gantza ez da disolbatzen uretan, ez da gernu bidez kanporatzen. Diuretiko ezagunenak ortosifoia, pilosela, txikori belarra eta azeri buztana dira.

Libragarriak: hesteen mugimendua bizkortzen dute, gorotzen bolumena handitu eta jariakortasuna areagotzen dute. Bestela esateko, libratzea errazten digute eta baliteke arinago gabiltzala pentsatzea baina gure organismoak daukan gantza karga aurreko berbera da. Sena, oskol sakratua eta frangula dira libragarri ohikoenak.

Gantz-erretzaileak: gehientsuenek, emaitzak berma ditzakeen egiazko zientzia-funtsik ez dute. Ezagunak dira karnitina, txitosana, kamilina, fukusa, sagar ozpina eta te hezea, adibidez. Espainian, kontsumitzen diren elikagaien gantzaren %30eraino “xukatzen” duen (eta, gorotzekin batera, kanpora bideratzen duen) botika eraginkor eta onetsi bakarra dago. Printzipio eragilea orlistata da. Botika hau farmazietan sendagilearen errezetarekin saltzen da, alboko eragin dezentekoak baititu: gorotz-inkontinentzia, haize-minak, gastritisak, etab.

Asegarriak: produktuok zuntza daukate eta apetitua asetzen laguntzen dute. Eragin asegarria hautemateko, jan aurretik hartu behar dira, ur askorekin. Horrelako asko hartzeak eragin asegarri hori baizik ez du ondorioztatzen baina, beste aldetik, digestio sistemari arazoak ekar diezazkioke: nutrienteen okerreko absortzioa edo botikekiko interakzioa, adibidez.

Nutrizio hiztegia

/imgs/20060701/img.alimentacion-nutri.jpg

Triglizeridoak: elikagaietako gantz, azukre-soberakin eta alkohola abiagune hartuta, hesteetan eta gibelean osatzen diren lipido edo gantzak dira. Organismoan triglizerido gehiegi egoteak gaitz kardiobaskularrak ondoriozta ditzake eta pankreasean du eragina.

Otordu egokia, larruazala osasuntsu eta beltzaran edukitzeko

  • Gosaria
    Azenario, sagar eta laranja likidotuak. Ogi integrala, tanta bat olio, tomatea eta urdaiazpiko ondua. Jogurta.
  • Hamarretakoa
    Melokotoia eta gaileta integralak. Te hotza limoiarekin.
  • Bazkaria
    Patata, tomate, pepino eta antxoadun entsalada.
    Oilasko errea, ziazerbak eta patata purea.
    Ogi integrala. Jogurta.
  • Merienda
    Ogi integrala eta gazta. Sandia.
  • Afaria
    Gazpatxoa.
    Pistodun tortilla (tipula, tomatea, piper berdea, kalabazina).
    Ogi integrala. Gatzatua, ezti eta intxaurrekin.

Tamaina hartuz: gure larruazalari egin dakiokeen mesederik aproposenetako bat, behar bezala hidrataturik mantentzea da eta, hori erdiesteko biderik egokiena, ur ugari edatea.