Banantze dietak

Nutrizio alorreko banantze desegoki samarrak

Nutriente desberdinak janari berean nahasteari saihets egitean oinarrituriko erregimenen zehaztasun zientifikorik ez dutela diote adituek
1 abendua de 2006
Img alimentacion listado 409

Nutrizio alorreko banantze desegoki samarrak

/imgs/20061201/img.alimentacion.01.jpgArgaltzeko gehiegizko kezkak aspaldi honetan benetako sendabide-leherketa sortarazi du: horietako batzuk baliagarri dira, beste asko alboragarri eta gehientsuenak kaltegarri, inondik inora. Bere burua bereizte edo “banantze dietatzat” hartzen duten horietako asko -elikagai jakin batzuk ez nahastea ardatz dutenak- “fantasia hutsezkoak” dira, Obesitatea Aztertzeko Elkarte Espainiarrekoek (OAEE) jakinarazi dutenez. Aditu horiek ohartarazi dutenez, arriskutsuak dira elikagai batetik neurri gabe hartzea baimentzen duten edo elikagai osasuntsurik beharrik gabe murrizten duten banantze dieta guztiak.

Zein dira banantze dieta ezagunenak?

Nutrizioaren Fundazio Espainiarreko presidente den Gregorio Varela-k, beste hainbat aditu ospetsurekin batera, 1999an argitara eman zuen ikerkuntza eta errebisio lanean dieta magikoen berezitasunak aztertu eta azaltzen ditu. Dieta horietako batzuk ezagun askoak ditugu, hala nola; Hay doktorearena, Shelton doktorearena, Antoine-ren erregimena, Michel Montignac ezagunarena, etab.

Ez elkarturik, ez nahasirik

/imgs/20061201/img.alimentacion.02.jpg Dieta horiek funtsezko bereizgarri bat dute: elikagaiek ez dakarkigute ongizatea eta ez dute pisua handitzen, ez berez, ezta dauzkaten kalorien ondorioz, konbinazio jakin batzuetan hartzearren baizik. Autore horien arabera, “ia” elikagai denetatik har daiteke, janari berean ez nahastekotan. Hona banantze dieta horien beste ezaugarri nagusietako bat. elikagai kopuruak ez daude mugatuak, azalpen soil baten arabera: organismoak ez ditu aprobetxatzen nutrienteek -karbohidratoak, proteinak eta gantzak- ekartzen dizkiguten kaloriak, bereiz hartuz gero, janari berean nahasi gabe.

Zientzialariak, sinesgaitz

/imgs/20061201/img.alimentacion.03.jpg Ikerlari, sendagile eta nutrizionisten iritzi jeneralizatuak garbi asko diosku: dieta hauek ez dute funts zientifiko argi eta zehatzik. Dieta horien aldekoek beraien teoriak sortu dituzte, organismoaren -zehazkiago, digestio eta endokrinoaren- berariazko funtzionamendua euskarri harturik, baina errealitateak besterik diosku: oraino ez da osatu hipotesi horiek bermatzeko moduko bibliografiarik, bere azterketa serio, bere populazio-lagin eta guzti.

Proteina eta gantzak karbohidratoekin ez nahastean oinarrituriko banantze dieta sakonki aztertuz, horren aldekotasuna utopikotzat baizik ezin kalifika daiteke. Zergatia: karbohidratoek bakarrik edo gantz zein proteinek bakarrik osaturiko elikagai pururik ez dago. Elikagaiak, proportzio desberdinetan konbinaturiko hainbat nutrienteren nahasketak dira: horrek, berez, banantze dieta horien abiagune den funts zientifikoa auzitan jartzen du. Hona bi adibide:

  • Esnea: banantze dietetan elikagai proteikotzat jotzen da (eta halaxe da, izan) baina, azukreak (laktosa) eta gantza (esne osoa edo erdigaingabetua denean) ere badauzka.
  • Lekaleak: elikagai honek ere karbohidratoak proportzio handian badituzte ere, proteina ugarikoak dira, hein berean.

Gure digestio aparatua -osasun oneko jendearengan- elikagaiak osatzen dituzten nutrienteak, bereiz edo elkarturik, dagokion graduan digeritu eta xurgatzeko ederki diseinatua dago. Egiari zor, banantze dieten aldekoek adierazten duten legez, digestio-entzimek, hots, elikagaietako makronutrientek -karbohidratoak, proteinak eta gantzak- molekula txikiago -glukosa, aminoazido eta gantz azido askeak- bihurtzen dituzten substantziak, xurgatuak izan daitezkeen, nutriente bakoitzaren araberakoak, berariazkoak, dira. Nolanahi ere, batera jarduteko gauza dira denak.

Nutrizioaren Fundazio Espainiarrak argi eta garbi adierazi du nolako jarrera duen Montignac-en erregimenaren aurrean. Hauxe da gehien hedatu diren banantze dieta horietako bat eta bere euskarria “faltsua da, kasu denetan gehiegizko pisua pankreasaren (intsulina ekoizten duen organoa) okerreko funtzionamenduaren ondorio dela baitio”, besteak beste.

Ebidentzia zientifikoak ez du dudarik babesten: obesitatea kausa anitzeko gaixotasun kronikoa da eta haren tratamendua haren etiologiaren (kausen) arabera bideratu beharra dago; kasu askotan gaitzaren zergatiak desordena endokrinoekin lotura du, hala nola hiperinsulinismoa gertatzen denean -Montignac-ek azaltzen duen modura- baina faktore genetikoen, elikadura eta bizimoduko aztura okerren, nerbio-trastornoen (antsietatea, depresioa) eta beste hainbaten ondore izan daiteke, era berean.

Banantze dietak emaitza osasungarriak izan al ditzake?

/imgs/20061201/img.alimentacion.06.jpg Kalean ikusten dugun errealitateak horrela frogatzen du: banantze dietak milioika pertsonak egin dituzte eta iritsi nahi zuten emaitza lortu dute (kasurik gehienetan, pisua galtzea, alegia). Horrenbestez, banantze dietak emaitza osasungarriak ditu? Galdera, dena den, bestela egin beharko litzateke: osasuntsu mantentzeko edo pisua galtzeko banantze dietarik egitea derrigorrezkoa ote da?

Argi izan dezagun banantze dieta horiek gaizki definitu eta burutu gabeko nutrizioko kontzeptuetan oinarritzen direla; orduan, erantzuna ezezko biribila litzateke. Ez da beharrezkoa eta ez dago justifikatua banantze dieta sortzaileek planteatzen duten eran egitea. Baina elikagaiak konbinatzean asmatuz gero onurak atera ditzakegu.

Banantze dieta orekatua izan al daiteke?

Dieta orekatua da baldin eta eguneko nutrienteak organismoak eskatzen dituen proportzioetan (%50-55 karbohidrato, %30-35 gantz, %15-20 proteina) ematen badizkiogu eta, gainera, behar beste ur, bitamina, mineral eta zuntzez hornitzen bagaitu.

Banantze dietak baldintza hauek betetzen baditu -datu horiek ezagutzeko, nutrizioan aditu den pertsona baten aholkularitza hartu behar da- orekatua izan daiteke, egun osoan zehar egiten dugun nutrienteen banaketa konbentzionala ez bezalakoa bada ere.

Printzipioz behintzat, dieta banantzeak ez du zertan osasun arazo larriak ondorioztatu, euskarri nagusiak zutik badirau, hots, karbohidratoak eta proteinak elkarrekin ez nahastea eta egunean bospasei otordu egitea (era guztietako elikagaiak hartuz, otordu berean ez bada ere). Era horretan, egun osoan denetik jango dugu eta ez gara nutrizio-gaitzak nozitzeko arriskuan egongo.

Halaz ere, elikagaien banaketa tradizionala bereizgarri nagusia duen dieta orekatu konbentzional bat, bai pisua gal dezagun, bai osasun-egoera onean bizi gaitezen eraginkorra dela baldin badakigu, geure buruari galde diezaiokegu: zergatik banantze dietara jo?

Gure osasunarekin lotura duten kontu guztietan sendagileagan sinesten dugun modu berean, dieta aldatze kontuetan ere aholku osasungarria nutrizio alorreko adituen gidaritzapean ibiltzea da; horiek, gure elikadura-azturen, bizimoduaren eta osasun egoeraren sakoneko azterketa egin ondoren, geure kasurako dieta-eredurik egokiena eskainiko digute.

Digestio hobeak

/imgs/20061201/img.alimentacion.04.jpg Jende askok -ez edonork- digestio trastornorik nozitzen du: bihotz errea, errefluxua, digestio astun eta mantsoak, flatulentzia, idorreria… Sintoma horien zergati ugarietako bat, pertsona horien organismoak behar bezainbeste entzima ez ekoiztea da; hortaz, digestioa ez da behar lukeen bezain arin eta erraza. Kasu horietan eta norberaren sentikortasuna aintzat hartuta -batengandik besteagana alde ikaragarriak baitaude-, janarian zenbat eta karbohidrato, proteina eta gantz gutxiago nahasi, hainbat eta arin eta eraginkorra izango da digestioa. Dena den, ez dago zertan dieta banandu, otordua eratzean arretaz ibiltzea aski baita; entsalada mistoa, arroza, barazki eta okela pusketatxoekin, adibidez, hasteko arroza barazkiekin eta ondoren haragia baino errazago digeritzeko moduko bazkaria da.

Pisua galtzea

/imgs/20061201/img.alimentacion.05.jpg Garuna, muskuluak eta gibela dira gorputz osoan glukosa gehien kontsumitzen duten organoak. Gauean, lo gautzala, organo horien jarduera dezente jaisten denez, ez dute aparteko glukosa-ekarpenen premiarik. Metabolizatzen ez den glukosak odoletan barrena ordu eta orduetan zirkulatzen du eta osasuntsu dagoen edonoren organismoak odoletako glukosa-mailak erregulatzeko hormona-mekanismoak martxan abiaraziko ditu. Bestela esateko, gluzemia -odoletako glukosa- erregulatzeko behar besteko intsulina dosia jariatuko du.

Obesitate kasu askotan -ez denetan, ordea- gluzemia erregulatzeko gizakiak dituen mekanismoak eraginkorrak ez direnez, odoletan barrena zirkulatzen duen glukosa horren parte bat triglizerido (gantz) bihurtu eta ehun adiposoan metatzen dira.

Beraz, pisua galtzeko zentzuzko jokaera osasuntsua afaria (eta ez dieta osoa) “banantzean” datza, landarezko eta elikagai proteikoak bakarrik hartuz -haragi gihartsua, arraina, arrautza, urdaiazpikoa…-, karbohidratoz hornitzen gaituztenak alboratuta -ogia, arroza, pasta, patatak, lekaleak- edo azken hauek (bertsio integralean) kopuru txikitan kontsumituz, egun osoan zehar behar beste hartu badira.