Etiketak zer adierazten duen jakiteko klabeak / 20 gramo gantz / Arraina / Gehiegikeriazko egunaren biharamuneko otorduak / Glutamato monosodikoa

1 abendua de 2006
Img alimentacion listado 411

Etiketak zer adierazten duen jakiteko klabeak / 20 gramo gantz / Arraina / Gehiegikeriazko egunaren biharamuneko otorduak / Glutamato monosodikoa

Etiketak zer adierazten duen jakiteko klabeak

  • Elikagaiak dauzkan osagaien zerrenda (aditiboak barne) goitik behera agertzen da, pisuaren arabera. Adibidez, marrubi pusketak dituen jogurt bateko etiketan honela irakurriko dugu: esne gaingabetua, marrubiak (%10,8)?. Horrek esan nahi du esnea dela osagai ugariena eta ondotik marrubia datorrela. Jogurt horrek 10,8 gramo marrubi ditu produktuaren ehun gramoko.
  • /imgs/20061201/img.despiece-alimenta.01.jpgZein da “E” letraren esanahia? Osagaien zerrendan, produktua ekoiztean baliatu diren aditibo guztiak agertu behar dira, dela beren izenekin, dela “E” letra eta zenbaki batez osaturiko kode baten bitartez; “E” horrek esan nahi du Europar Batasunak onetsia duela gai hori. Kontsumitzaileak uler dezan, aditiboaren aurretik bere zeregina agertu behar da: kontserbatzailea, koloratzailea, edulkoratzailea, antioxidatzailea, etc.
  • Zer esan nahi du etiketako mezu honek: “Kaltzioa = 155 mg (%19 CDR)”? Horrek adierazten duena da, produktuaren 100 gramoko, 155 miligramo kaltzio dagoela, hots egunean hartzea aholkatzen den kaltzioaren %19 (espainierazko sigletan, CDR).
  • Nola jakion zenbat kaloria hartzen ari garen. Produktu zenbaitek, ez denek, azalpen nutrizionala ere agertzen dute: balio energetikoa, proteinak, karbohidratoak, gantzak, azukreak, etc. Horrelakoetan, orokorki, nutrizio-balioa 100 gramoko adierazten dute; nekez ematen dute unitate baten (gaileta baten, jogurt baten) edo ohiko kontsumo-anoaren (240 ml-ko baso bat esne, lau gaileta) nutrizio-balioa, nahi horixe litzatekeen kontsumitzailearentzat praktikoena. Kontsumitzaileak hartuko duen elikagaiaren nutrizio-balioa zein den jakiteko, anoa horrek dauzkan kaloria eta nutrienteen proportzioa kalkulatu behar du, hiruko erregela soil baten bidez.
  • Kontuz mezuekin. Produktu zenbaitek “diabetikoentzat egokia”, “azukre erantsirik gabea” eta antzeko mezuak agertzen dituztenez, jende askok ulertzen du azukrerik gabeko produktua dela hori eta, hortaz, kaloria gutxiago dituela. Horrela da, izan ere, azukrearen ordez edulkoratzaile kaloria gabekoak -sakarina, ziklamatoa, aspartamoa- edo kaloria gutxikoak -xilitola, maltitola, sorbitola-. baliatu badira Produktuari fruktosa gehitu bazaio, ordea, azukrea (edo sakarosa) baleuka bezain kalorikoa da.

Datua:

/imgs/20061201/img.despiece-alimenta.02.jpg

20…

Hogei gramo gantz ditu gazta urtuak (lamak, triangeluak, etab.), 100 gramoko. Baso bat esne osok (200 ml) 7 gramo gantz eta 65 kaloria ditu, hau da, lau gaztatxo edo lau lamaren erdia; sodiotik, berriz, zortzi aldiz gutxiago.

Eztabaidagai:

/imgs/20061201/img.despiece-alimenta.03.jpg

arraina, osasungarri; baina ez edonorentzat

Arrainaren propietate osasuntsuak asko dira: kalitate handiko proteinak, kolesterola eta triglizeridoak eraisten dituzten gantz asegabeak, B1, B2, B3, B12, A eta D bitaminak -arrain gantzatsuetan, batik bat- eta mineral asko: fosforoa, potasioa, sodioa, kaltzioa, magnesioa, burdina eta iodoa. Horiez gainera, hainbat egokieratan kaltegarri gerta daitezkeen elementuak ere baditu arrainak.

  • Azido urikoa: arrain zuriek ez bezala, urdinek purina-eduki handia dutenez, hiperurizemia eta hezueria kasuetan ez da komeni arrain urdina hartzea.
  • Arrainaren aurkako alergia: arraina da alergia gehien probokatzen dituen elikagaietako bat. Konponbide bakarra, ordea, arraina, arrainkiak eta arrainik eduki dezaketen produktuak dietatik ateratzea.
  • Hipertentsio arteriala: arrain-kontserba eta erdikonstserbek, keztatuek, deshidratatu eta gazituek -baita itsaso zabalean itsas ur gaziarekin izozturiko arrainak ere–, kabiarrak, surimizkoek -gulak, sasi-karramarroa, otarrain-buztan izenekoak- gatz asko daukate. Horrelako produktuak hartzea ez zaie komeni hipertentsioa edo likido-atxikipena nozitzen duten pertsonei.

Gehiegikeriazko egunaren biharamuneko otorduak

Gosaria

Fruta naturala, likidotu edo zukuan. Infusioa*. Labore-ogi edo ogi integrala olioarekin.

Hamarretakoa

Sasoiko fruta. Jogurt gaingabetua.

Bazkaria

Borraja-salda eta lekak (gorde salda).
Arroza ilar eta orburuekin.
Ogi integrala. Infusioa*.

Askaria

Fruta freskoa mazedonian eta fruitu lehorrak.

Afaria

Eguerdiko barazki salda.
Jaki bakarra: eskarola, endibia, letxuga, azenarioa, tipula, artoa, tomatea, zainzuriak, sagarra, mahats pasak, fruitu lehorrak puskatan eta gazta freskoa edo jogurt saltsa.
Ogi integrala. Infusioa*.

*Txikori belarra, astalikardua, boldoa eta orburua: gantz, proteina eta alkohol ugari hartu baldin bada bezperan, lanetan ibili den gibela suspertzen lagunduko duten substantzia asko dauzkate landare horiek.

Trikimailua:

fruta eta barazkiak, arroza, pasta eta patata, arrain zuriak, okela gihartsuak hartzea. Likido ugari edatea -ura, zukuak, salda, infusioak- diuresia (toxinen kanporaketa eta gorputzaren garbiketa) areagotzeko.

Nutrizioaren alfabetoa

/imgs/20061201/img.despiece-alimenta.04.jpg

Glutamato monosodikoa:

horrela deritzo esnekiek, okelak eta arrainek berez daukaten (eta zaporea janzten dituen) azido glutamikoaren sodio-gatzari. Aditibo den aldetik, E-621 bereizgarriaren bidez ezagutarazten da etiketan eta zaporea indartzeko baliatzen dute fabrikatzaileek. Sodio asko daukanez, bera osagai daukaten produktu ugarien (espeziak, kontserbak, aurrekuzinatuak -txipiroi, kroketa, lasagna, kaneloi, pizza…-, zorroko zopak, salda-kubotxoak, saltxitxak, betetako pasta, oliba beteak, aperitiboak, etc) sodio-edukia dezente altxatzen du.