Atxikitzen duten zaporeak

Gantzek, azukreek eta zapore intentsuek apetitua areagotu eta mendekotasuna sortzen dute. Hobe tentazioan ez erortzea, desoreka nutrizionalei saihets egiteko
1 otsaila de 2007
Img img alimentacion

Atxikitzen duten zaporeak

/imgs/20070201/img.alimentacion.01.jpg Elikagaia ere pasio-eragile da: litxarreroak, pizza-irensleak, kafe kontuetan txanda-pasa bakar bat barkatzen ez dutenak, egunero freskagarri koladun bat gutxienez hartu behar dutenak? hamaika dira. Zergatik zaletasun horiek, zergatik pertsona batzuek ez omen dute hainbat produktu kontsumitzeari uzteko adorerik? Apetitua eta jaten duguna hautatzea baldintzatzen duten faktoreak era guztietakoak dira eta ez batak ez besteak ere, ez dute, inondik ere, eragin berdina pertsona denengan.

Zergatik jaten dugu jaten duguna?

Arrazoi soziokultural, ekonomiko, fisiologiko eta psikikoak direla medio, elikagai batzuk besteak baino erakargarriago gertatzen zaizkigu. Eskuarki, hartu ohi dugun janari, bizitoki, familia, eta enparauekin lotura handia izaten du hautapenak, produktu horiek gure organismoan duten eragin fisiko eta emozionala aztertu gabe. Elikagaiak, izan ere, bi helburu betetzen ditu gure organismoan: funtsezko premia baten arabera gosea asetzea -jan behar ohi dugu, bizi ahal izateko- eta atseginaz gozatzea -gehien gustatzen zaigunetik gehiago kontsumitzeko joera dugu-.

Gozoa ala gazia: berariazko gosea ote?

/imgs/20070201/img.alimentacion.02.jpg Autore batzuen iritziz, “berariazko gosea”, nutrizio-gabezia jakin baten aurrean gorputzak emaniko erantzun gisa, halako gai edo zaporeak lehenestea da. Hori zehazkiago uler dezagun: norbaitek aspalditik gatzik hartu ez badu, gauza gaziak atsegin gertatuko zaizkio; gatz gehiegi kontsumitu badu, aldiz, kontrakoa jazoko zaio.

Hori ez da egia osoa, ordea: gatz gutxiko elikabidea egiten duten pertsona batzuek zapore gaziegi desatsegina atzeman ohi baitiote etxetik kanpoko janariari. Dastamena hezi egiten da eta, hortaz, jangai gaziak jaten ohitua dagoenak erakarpen biziagoa nozituko du horrelakoetarako, gozotasunean ohitua dagoenak gozorantz joko duen modu berean. Gazi edo gozotasunaren aldeko erakarpena ez du determinatzen zaporeez dugun pertzepzioak bakarrik: zapore baten edo beste baten aldekotasuna, gizakiari laket handien eragiten diona dela ere kontuan izan behar dugu. Bost zentzumenak martxan jarrita jaten dugu, usaimena eta dastamena bereziki baliatuz: bi hauek garunarekin ez ezik, oroimenarekin eta emozioarekin ere lotura hertsia dute.

Jatearen atsegina. Kontu fisiologiko eta emozionala

Laketezko egintza da jatea eta, halakotzat, gure nerbio sisteman eta gure endokrinoan eragina du. Jateak edo, areago, janariarekin pentsatze hutsak abiarazten dituen estimuluak gure nerbio-sistemara iritsi eta bizipen atseginekin loturiko neurotransmisoreen -organismoaren mezulari kimikoen- liberazioa eragiten dute. Horrekin frogatu dena argi dago: arrazoi fisiologiko batzuengatik, gantz eta azukre asko duten elikagaiak erakargarriago gertatzen zaizkigu bestelakoak baino. Neurotransmisore horietako hiru dopamina, serotonina eta noradrenalina dira.

  • Dopamina: atseginezko emozio eta sentimenduekin lotzen da.
  • Serotonina: nerbio sisteman eragina du “umore onaren hormona” esaten zaio. Hainbat azterketak gozoak hartzeko gogoa, serotonina eta endorfinen -garunak ekoizten dituen substantziak, morfinak eragiten dituen gune berberetan dihardutenak- liberazioa lotu dituzte. Liberazio horrek ongizate sentsazio gozoa eragiten duenez, horrek denak erakusten du pertsona batzuek, lur jota, atsekabeturik edo ahul daudela, zapore gozodun zerbait hartu nahi izatearen zergatia: azukreen kontsumoak endorfinen liberazioa sustatzen du.
  • Noradrenalina: dopaminaren familiako kidea, hau ere. Substantzia honen maila egokia denean pertsona indartsu, umoretsu sentitzen da; behar bezainbeste noradrenalina ez daukagunean, ordea, nekea atzematen dugu eta, areago, depresioan amil gaitezke.

“Ezin dut jateari utzi”

Pertsona batzuek jaten dutenaren mugak ezarri eta betetzeko nozitzen duten zailtasuna endokrinoari eta nerbio sistemari dagozkion alterazioekin lotu izan ohi da. Eguneroko bizitzan “laketa bilatzearekin” zerikusi hertsia du horrek, laket hori beste bideetatik eskuratzea arras zail edo ezinezkoa izaki. Horrelakoetan jateak eskaintzen duen atseginezko bizipenak, jakina denez, dieta desorekatu eta, azkenean, osasunean eragin kaltegarria izan dezaketen elikagaien neurrigabeko kontsumitzea ondoriozta ditzake.

Gehien atxikitzen duten elikagaiak

  • Gehien atxikitzen duten elikagaiak hauek dira: gazta, haragia, aperitibo gaziak -ekilore pipak, fruitu lehorrak, txip patata eta antzekoak -fast food izenekoa, hanburgesak, pizzak, hot dog, etc.-, gozoak, txokolatea eta kafea, gantz, azukre edota substantzia estimulagarri (kafeina, etc.) ugari dauzkatelako.
  • Janari azkarra. Honelako janariak, zapore sakon eta bizikoak eta gantz (gantzak elikagaia atseginago bihurtzen du ahoan), azukre, kaloria eta gatz ugari dituzten hornigaiekin -tipula-eraztunak, snack, etab.-, saltsekin, txip patatekin eta postre gogoekin -donuts, tarta, pastelak- hartu ohi dira. Horien zapore intentsuak apetitua sustatzen du eta ugari dauzkaten azukre eta gantz ugariek pertsona batzuengan honelako jakietarako morrontza sor dezakete, osasuna arriskutan jarrita ere.
  • Azukre eta gozokiak. Elikagai gogoek eta freskagarriek azukre eta kaloria asko-asko dauzkate. Frogatua dagoenez, azukre-kontsumoak ongizate-sentsazioa sortarazten duen endorfinen liberazioa estimulatzen duenez, pertsona batzuek gozoetarako erakarpen bizia nozitzen dute.
  • Txokolatea. Elikagai energetikoa da, karbohidrato eta gantz ugari-ugarikoa. Kafeinaren antzeko substantzia bat -egia esan, ez da kafeina bezain kitzikagarria- dauka, era berean, baina kafean hori baino askoz ere kopuru txikiagoan agertzen da teobromina izeneko. Gantz eta azukreen arteko osaketaren oreka bikaina medio, pertsona batzuengan morrontza sortarazteraino tentagarria da txokolatea. Dena den, ezin har daiteke elikagai mendetasun-sortzailetzat. Kontua da txokolatea jateak ongizate-sentsazioa eragiten duela eta, horregatik, “menpekotasunean amildutako” kontsumitzaile horrek, maizegi, sentsazio horretxen bila doa txokolatea janez.
  • Edari estimulagarriak. Ohiz kontsumitzen ditugun elikagaietan dauden substantzia askok nerbio-sistema estimulatzen dute: kafeina dugu horietan nabarmena.
    • Kafea. Edari honek kafeina dauka, nerbio sisteman eragina duen eta menpetasuna sortaraz dezakeen substantzia psikoeragilea. Dosi txikietan ?egunean 200 mg, hots, bi kikara-, kafeinak organismoan efektu atseginak eragiten ditu. Toniko kardiakoa denez, taupada zabal eta sendoagoa eragiten du eta tentsio arteriala areagotzen du, tarte batez; bestetik, lan intelektualean eta ariketa muskularrean jardutea errazten du. Gehiegi edanez gero, ordea, -400 – 600 miligramo egunean, aste pare batez, esate baterako-organismoan eragin kaltegarriak izan ditzake: antsia-krisiak, insomnioa, ikarak, etab.
    • Koladun edariak. Kafearen antzera, hauek ere kafeina daukate (kola-intxaurren estraktutik erauzia). Lata bateko koladun edariak 40 – 55 miligramo kafeina dauka.
    • Tea. Teina izeneko substantzia dauka teak, kafeinaren antzekoa. Katilu bat te beltzek 50 miligramo kafeinaren pareko dauka.
Jatearen atsegina osasuntsu izan daiteke; osasuntsu behar du izan

/imgs/20070201/img.alimentacion.03.jpgJatearen atseginak ez du zerikusirik amaigabeko oturuntzekin, elikagai gantzatsuekin, gozoegiekin, errezeta sofistikatuekin. Osasunean kalterik eragin gabe, janariaren bitartez atsegina bizi nahi izanez gero kontuan hartu beharreko alderdi behinenak hauek dira: dietan era guztietako elikagaiak sartzea, behar bezala prestatzea eta gorputzak behar duen heinean kontsumitzea, ez gehiago, ez gutxiago.