Eguberrietako txartelak

Zorion nahiaren bidaia

1 abendua de 2011
Img en imagenes listado 239

Zorion nahiaren bidaia

Eguberri zoriontsuak opa dituenak ez du jakingo, beharbada, baina desira hori adierazteko erabiltzen duen postalak urte beteko bidaia egiten du, ilustratazailearen buruan sortzen denetik hartzailearengana heltzen den arte. Iaz, Intermon Oxfam erakundearen 800.000 postalek egin zuten bide hori, elkartasun proiektuetarako dirua biltzeko.

Marraztu, beste batzuek irabazteko

Leiho zabalaren argia probestuta Busquets enpresako ilustratzailea marrazkia bukatzen ari da. Intermon Oxfamek erabiliko du ondoren bere Eguberrietako txartelerako. Hamar urte baino gehiago dira Busquets-ek bere Gabonetako txartelen irabazien % 16a Gobernuz Kanpoko Erakunde honi ematen diola, mundu osoko 48 herrialdeetan kooperazio proiektuak, bidezko merkataritza, giza eskubideen aldeko jarduna eta herri mobilizazioa bultza ditzan.

Txartelarekin batera, itxaropena

Marrazkiek oniritzia jaso dutenean, kalitate gorenean eskaneatzen dira eta artxibo digital bihurtu. Diseinatzaileek egin duten lan finaren ondoren, inprentara bidaliko denaren frogak inprimatzen dira. Urtero-urtero, Busquets eta Intermon Oxfamek bi eratako produktuak egiten dituzte: alde batetik, 10 txartel dituen bilgoa, eta bestetik, testua eta logoa aldatzeko aukera ematen duten enpresentzako txartelak.

Dirdira eta koloreak, mundu grisarentzat

Inprentak behin-betiko xaflak jaso dituenean 4 edo 5 koloretako Offset makinetan inprimatzen ditu. Gero, goi bereizmena izateko diseinatu diren txartelak bigarren makina batera sartzen dituzte. Estanpatze termikoa egiten du makina horrek, eta hizkiak, erliebean datozen marrazkiak eta kolore metalikoak inprimatzen ditu. Gillotinan moztu eta bilgarria jartzen zaie ondoren. Prest daude orduan hainbat saltokitan zein Intermon Oxfamek Espainiako Estatuan dituen 38 dendetan bana daitezen, bidezko merkataritza sustatzen duten lekuetan beti ere. Aurten, honakoa da txartelek izango duten goiburua: “Eguberri hauetan hazi gauza onak”. Elikadura arloan munduan jasaten dituen bidegabekeriak salatzea da asmoa. Izan ere, Afrikako Adarra esaten zaion inguruan soilik 13 milioi pertsona dira elikagaiak, edateko ura eta gutxienezko osasun zerbitzuak behar dituztenak. Jakien prezioak dira erantzule, lehorteak, askotariko gatazkak eta lurraren gehiengoa gobernu zein multinazionalen esku egoteak.