Inkesta egin diegu 1.020 laguni, eta jakin nahi izan dugu zenbateraino ezagutzen dituzten egunero kontsumitzen diren produktuen ontzietan ageri diren piktogramak

Piktogramak: kontsumitzaileek ezagutzen dituzte, baina haien esanahiari buruzko informazio gehiago eskatzen dute

Kontsumitzaileen%38ak uste du piktogramek informazio erabilgarria ematen dutela eta %36k adierazi dute piktogramen esanahia jakin gabe erosten dituztela produktuak
1 uztaila de 2015
Img tema de portada listado 157

Piktogramak: kontsumitzaileek ezagutzen dituzte, baina haien esanahiari buruzko informazio gehiago eskatzen dute

Informatu egiten dute, aholkatu, ohartarazi eta erne jarrarazi. Piktogramek ezinbesteko zeregina izaten dute kontsumitzaileentzat. Jendeak, hala ere, beti ez ditu ezagutzen sinbolo edo irudi horiek, eta interpretatu ere ez ditu egoki egiten zenbaitetan.

EROSKI CONSUMERek, Envase y Sociedad Plataformak eta Hispacoop-ek (Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Kooperatiben Espainiako Konfederazioa da, eta bertako kide da EROSKI Fundazioa) jakin nahi izan dute kontsumitzaileek zenbateraino ezagutzen dituzten egunero kontsumitzen diren produktuen ontzietan ageri diren piktogramak eta zenbateko sentsibilizazio daukaten horien inguruan.

Horretarako, ikerlan bat egin dute, eta ordenagailuz lagundutako web elkarrizketak egin dizkiete 1.020 laguni (CAWI metodoa esaten zaio), maiatzeko azken astean eta ekaineko lehenbizikoan.

Elkarrizketatu guztien artean, emakumeak izan dira %51. Adinari dagokionez, guztiak izan dira 18 urtetik gorakoak, eta talderik jendetsuenak hauek izan dira: 30 eta 45 urte artekoak (%32) eta 65 urtetik gorakoak (%20). Erkidegoak aintzat hartuta, Andaluziakoak izan dira gehienak (%18), Kataluniakoak (%16), Madrilgo Erkidegokoak (%14) eta Valentziako Erkidegokoak (%11).

Nola egin dugu

Berrogei galderako galdetegi bat egin zaie: 40 galdera, erantzunak geuk proposatuta. Alde batetik, piktogramei buruz zer-nolako iritzia eta jarrera duten galdetu zaie, eta, bestetik, eduki grafiko jakin batzuei buruz egiaz duten ezagutza aztertu da.

Horretarako, 20tik gora irudi edo sinbolo hautatu dira, batzuk nahitaez jari beharrekoak (adierazle ezinbestekoak dira produktu batek legezko oniritzia izan dezan) eta besteak borondatezkoak. Ingurumenari buruzko informazioa ematen dute irudi batzuek, produktuaren segurtasunari, jatorriari eta materialari buruzkoa, erabiltzeko gomendioei buruzkoa eta ontzia kudeatzeari buruzkoa ere bai.

Zenbait taldetan sailkatu dira:

  1. Segurtasun piktogramak: produktua gaizki erabiltzeak osasunari eta ingurumenari egin diezaiekeen kaltearen berri ematen duten sinboloak dira, eta ezaugarri fisiko eta kimikoei buruzko informazioa ematen dutenak. Ertz gorriko erronbo bat daukaten sinboloak dira, eta ez dira irentsi behar, ez elikagaiekin nahasi eta ezta haurrek hartzeko moduan utzi ere.
  2. Kosmetikako produktuetako piktogramak: produktu horiek erabiltzeko modurik seguruena zein den azaltzen duten irudiak dira.
  3. Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuarekin zerikusia duten piktogramak: produktua nola kudeatu eta birziklatu behar den adierazten duten eduki grafikoak dira.
  4. Zenbakiak eta siglak dituzten piktogramak: zer-nolako materiala erabili den esaten dute eta produktua berrerabili ote daitekeen edo ez.
  5. Produktuaren jasangarritasunarekin zerikusia duten piktogramak: adibidez, ontzia birziklatzeko modukoa ote den esaten dute edo produktua arrantza eredu iraunkorretik datorren edo nekazaritza ekologikotik.

Azkenik, azterlana osatzeko, kontsumitzaileek piktogramei zenbateko interesa eta garrantzia aitortzen dieten aztertu da.

Iritzia eta jarrera

Gutxik erreparatzen diete

Inkestan parte hartu duten herritar gehienek ez dirudi garrantzi handirik aitortzen dietenik piktogramei. Erantzun dutenen artean, %20k baino ez dute adierazi beti erreparatzen dietela sinbolo eta irudi horiei produktua erosi aurretik (gizonek joera gehiago dute eta adin handienekoek berdin). Beste %64k jakinarazi dute batzuetan arreta jartzen dietela, erosiko duten lekuaren eta produktuaren arabera. Eta beste %25ek nabarmendu dute oso arreta gutxi jartzen dietela piktograma guztiei.

Piktogramari begiratu bai baina zer esan nahi duen ez dakitenean, inkestari erantzun dioten kontsumitzaileek jarrera bat baino gehiago hartzen dute. Horietako %36k adierazi dute produktua bere horretan erosten dutela eta gero ez dutela ahaleginik egiten etiketan ageri den irudiak zer esan nahi duen jakiteko. Beste %34 saiatzen dira produktua erosi ondoren jakiten zer esan nahi duen, eta %22k ez dute produkturik erosten aurrez zer esan nahi duen jakin gabe.

Baliagarriak, baina interpretatzeko zailak

Inkestan parte hartu duten herritarren %38k uste dute piktogramek informazio baliagarria ematen dietela kontsumitzaileei, eta beste %58k uste dute, baliagarria den arren, beti ez dela modurik izaten informazio hori interpretatzeko. Iritzi horretakoak dira, gehienbat, emakumeak, 30 eta 45 urte artekoak eta Madrilgo Erkidegoan elkarrizketatu ditugunak.

Aldiz, %35ek uste dute piktogramak ez direla ez zehatzak eta ez argiak ere, eta ez dela erraza ematen duten informazioa interpretatzea. Adin handieneko pertsonak izan dira kritikoenak.

Horretaz gain, inkestari erantzun dioten herritarren %18k adierazi dute sumatu izan dutela interesgarria izan daitekeen piktogramaren baten falta. Iritzi horren aldeko gehienak gizonak eta 46 eta 55 urte arteko pertsonak izan dira. Eta autonomia erkidegoei dagokienez, Madrilen eta Katalunian agertu dira ehunekorik handienak. Bestalde, %21en iritziz, ez da falta piktograma interesgarririk, eta gehienek (%61) ez dute jakin galdera horri zer erantzun.

Informazio gehiago

Galdekatu ditugun ia herritar guztiek (%96k) nabarmendu dute informazio kanpainak egin behar liratekeela produktuetan ageri diren piktogramek zer esan nahi duten azaltzeko. Oso gutxik uste dute hori egitea kontsumitzailearen beraren erantzukizuna dela, %2k baino ez.

Ildo horretan, piktogramak errazago ulertzeko egin dituzten gomendioen artean, honako hauek nabarmendu dira: informazio eta publizitate kanpainak egitea, azalpen testu bat jartzea, diseinu errazagoak eta sinpleagoak egitea, eta kontsumitzaileak arlo horretan trebatzea.

Zer neurritan ezagutzen dituzte piktogramak?

Zenbat dakite?

Elkarrizketatu ditugun herritarren %81k ongi jakin dute piktograma baten esanahia bereizten: “Konposizio grafiko bat da, sinboloak edo irudiak dituena eta produktuaren funtsezko alderdiei buruzko informazioa ematen duena, adibidez zer egin behar den modu seguruan erabiltzeko edo egoera onean mantentzeko”. Adinari dagokionez,30 eta 45 urte artekoek asmatu dute gehien (%92k), eta autonomia erkidegoetan, Valentzia, Katalunia eta Madrilgoek (%83k hiruretan).

Horretaz gain, elkarrizketatu ditugun kontsumitzaile askok gogoan izan dituzte produktu jakin batzuetan agertzen diren piktogramak. Zehazki, %90k badakite sinbolo eta irudi jakinak agertzen direla elikagaietan eta substantzia arriskutsuetan, %86k jostailu eta tresna elektrikoetan, eta %67k oihal eta kosmetikoetan.

Bestalde, mezu motari dagokionez, kosmetikako produktuen argibideak irakurtzeko gomendioa ematen duten eduki grafikoak ezagutzen dituzte gehien, eta produktu erregarri edo korrosiboetan agertzen direnak.

Kontsumitzaileei arrotzen egiten zaizkien piktogramak, berriz, bi ekoetiketa dira: energiaren kudeaketaren inguruko informazioa ematen duena batetik eta produktua basoak modu eraginkor eta arduratsuan ustiatuz lortu dela adierazten duena bestetik.

Hautatu diren piktogramak taldekatuta erakutsi dizkiegu kontsumitzaileei, eta honako emaitza hauek atera dira ezagutzen ote dituzten galdetuta (aipatutako lau multzoen arabera emango ditugu emaitzak: segurtasuna, kosmetikako produktuak, Kudeaketa Sistema Integratua eta ekoetiketak).

Pictogramaz pictograma

SEGURTASUNARI BURUZKO PIKTOGRAMAK
ARRISKUTSUA DA OSASUNARENTZAT
Perfil etapa 22 norte
  • Zer esan nahi du? Produktuak substantzia arriskutsuak ditu, erregarriak edo korrosiboak direlako.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %71,3k (Oinarria: 695 elkarrizketatu).
Perfil etapa 22 norte
  • Zer esan nahi du? Produktua arnasteak eta irensteak edo larruazalarekin ukitzeak kalte egiten dio osasunari, baita dosi txikietan ere.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %60,1ek (Oinarria: 697 elkarrizketatu).
Perfil etapa 22 norte
  • Zer esan nahi du? Produktua arriskutsua da osasunarentzat, besteak beste elementu kantzerigenoak dituelako edo biriketan kalteak eragiten dituelako.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %57,2k (Oinarria: 696 elkarrizketatu).
Perfil etapa 22 norte
  • Zer esan nahi du? Larruazalean erreakzio alergiko bat eragin dezake edo eragin kaltegarriak sortu.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %48,7k (oinarria: 700 elkarrizketatu).
PELIGRO FÍSICO Y QUÍMICO
Perfil etapa 22 norte
  • Zer esan nahi du? Produktua lehertu egin daiteke sugar batek edo pindar batek harrapatuz gero, beroaren eraginpean egonez gero, kolpeak hartuz gero, etab.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %49,7k. (Oinarria: 698 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Ezkerrekoak ohartarazten du produktuak su har dezakeela. Eskuinekoak adierazten du produktu horrek sute bat eragin edo areagotu dezakeela.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %45,4k. (Oinarria: 698 elkarrizketatu).
1103231936907
  • Zer esan nahi du? Produktuak gas konprimatuak, likidotuak edo disolbatuak ditu. Lehertu egin daiteke beroarekin edo hotzarekin zerikusia duten erredurak eragin.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %26,5ek. (Oinarria: 694 elkarrizketatu).
INGURUMENARENTZAKO ARRISKUA
  • Zer esan nahi du? Produktua ez da isuri behar hoditeriatik, eta ez da lurrera eta zuzenean naturara bota behar ere, arriskutsua izan daitekeelako ingurumenarentzat.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %39,6k. (Oinarria: 699 elkarrizketatu).
KOSMETIKAKO PRODUKTUEN PIKTOGRAMAK
  • Zer esan nahi du? Beharrezkoa da argibideak irakurtzea produktua erabili aurretik.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %75,7k. (Oinarria: 655 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du?Kosmetikako produktua ireki eta zenbat hilabetez erabil daitekeen arriskurik gabe.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %67,7k. (Oinarria: 654 elkarrizketatu).
HONDAKINAK KUDEATZEKO SISTEMA INTEGRATUARI BURUZKO PIKTOGRAMAK
  • Zer esan nahi du? Sendagaiaren ontzia, errezetarekin edo errezetarik gabe hartua izan, birziklatu egin daiteke, produktua SIGREren kudeaketa sistema integratuari atxikia dagoelako.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %68,1ek. (Oinarria: 623 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Produktua ontziratu duen enpresa atxikia dago Ecoembes edo Ecovidrio-ren Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratura.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %43k (oinarria: 625 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Paketean datorren produktu elektrikoa ez da desagerrarazi behar gainerako hiri hondakinak bezala eta ohiko edukiontzietan.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %37,8k. (Oinarria: 625 elkarrizketatu).
ZENBAKIAK ETA SIGLAK DITUZTEN PIKTOGRAMAK
  • Zer esan nahi du? Piktogramaren laburdurak erabilitako materialari edo materialei buruzkoak dira. Produktua zenbat aldiz berrerabili daitekeen esaten du zenbakiak.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %35ek. (Oinarria: 695 elkarrizketatu).
PRODUKTUAREN IRAUNKORTASUNAREKIN ZERIKUSIA DUTEN
  • Zer esan nahi du? Ontzia edo produktua material birziklatuz egina dela adierazten du eta/edo ontziaren produktua birziklatu egin daitekeela.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %66,5ek. (Oinarria: 595 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Arrantza modu iraunkorrak erabiliz lortutako produktua da.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %53k. (Oinarria: 594 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Produktua nekazaritza ekologikotik dator.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %46,1ek. (Oinarria: 594 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Produktuak irizpide jakin batzuk betetzen ditu bere bizitza zikloan ingurumenean duen eragina murrizteko.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %23,3k. (Oinarria: 594 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Produktuari aitortu egiten zaio energetikoki eraginkorra dela.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %15ek. (Oinarria: 593 elkarrizketatu).
  • Zer esan nahi du? Modu arduratsuan kudeatutako basoetatik dator produktua, eta Basoak Erabiltzeko Kontseiluaren bermea du.
  • Zenbatek ezagutzen du esanahia? Erantzun duten herritarren %3,9k. (Oinarria: 594 elkarrizketatu).