Ur mineral natural ontziratuak

Osasuntsu eta seguruak

Mineralizazio-gradu desberdinekoak badira ere, bederatzi ur mineralak kontsumitzeko modukoak dira eta kontsumitzaileari ematen dioten informazioa egiazkoa da
1 ekaina de 2007
Img img analisis

Osasuntsu eta seguruak

/imgs/20070601/img.analisis.01.jpg Ura, egarria hobekien kentzen duen edari freskagarria ez ezik, gure organismoak zuzen funtzionatuko badu ezinbestekoa dugu: horren froga, pertsona heldu sedentario batek egunean bi litro ur hartu behar ditu. Egunero hainbat baso ur edatea aztura osasuntsua izango da, beraz. Etxeko iturriko ura noiznahi edan dezakegun arren, azterketa honetan ur mineral ontziratuez arituko gara.

Udan eta kirola praktikatzen denean ur gehiago edan behar dugu, egarriak eskatu aurretik ere. Gantz eta proteina ugariko dietek ere, hondakin metabolikoak suntsitzeko likido gehiagoren premia dute. Era berean, giltzurrunetan harri nahiz hondarrak dauzkatenek edota gernu-aparatuko infekzioa nozitzen dutenek ere, horrelako arazorik ez duen pertsona bati aholkatzen zaiona baino likido gehiago hartu behar izaten du.

Ur minerala naturaz berez dauden edo gizakiak sortarazitako iturrietatik ateratzen da lur azalera, eskuarki, horretarako eginiko zuloetatik. Ur mineralak eta gainerako edangarriak bereizten dituena, horien izaera mineral eta jatorrizko purutasuna da: lurpeko akuiferoetatik datorrenez, urak ez du nozitu kimika nahiz bakterioen bidezko kutsadurarik. Ur mineral naturala honela definitzen da: bakteriologikoki osasungarriak diren urak, lurpeko hobietatik jalgi eta berez irekiak zeuden edo zulatuak izan diren gune bat edo gehiagotatik irteten direnak. Legeriak ur mineralari bi prozesu aplikatzea baizik ez du onartzen, biak ere haren kalitatea hobetzeko xedez, hasierako osaketa funtsez aldatu gabe: batetik, konposatu natural egongaitzak suntsitzea, hala nola burdina eta sufrea (kolore, usain edo zapore ez atseginak desagertzeko) eta, bestetik, gas karboniko kopurua gehitu edo urritzea, ur gasdunak erdiesteko.

Uretan disolbaturik dauden substantzien mota eta kopuruak aldatu egiten dira, ura irteniko iturriaren inguruetako ezaugarri geologikoen arabera. Sakoneko geruzetatik, adibidez, mineral eta karbonato ugaridun urak irteten dira. Hortik kanporako bidean, ura kareharrian barrena iragazten bada, ur gogorra azalduko da (kaltzio eta magnesiozko gatz ugarikoa); hondar konpaktuan zehar iragaten bada, berriz, ura erdi gogorra izango da; eta granito eta basaltotik pasatzen bada, ur samurra azaleratuko da. Substantzia disolbagarri horiek uraren zaporea ere baldintzatuko dute: sodio eta kloruro ugari dituztenak gazi samarrak izaten dira; kaltzio eta magnesiozko gatzek zapore gogor eta lurkara ematen diote urari; sulfatoek, azkenik, teko mikatz samarraz janzten dute ura.

Ur etiketa ulertzeko

Salmenta izendapenak “ur mineral naturala” izan behar du. Ondoren, iturriaren izena eta ustiakuntza non egiten den agertuko da; baita uraren osaketa analitikoa eta, bidezkoa bada, nolako prozesuak aplikatu zaizkion. Beharrezkoa denean, populazio-sektore batzuentzat urak izan ditzakeen kontraindikazioez ohartaraziko du. Horiek horrela, debekatuta dago gaixotasun edo gaitzak prebenitu edo sendatzeko propietateen aipamenik egitea. Debekatua dago, era berean, derrigorrez agertu beharreko datuak tapoian, zigiluan edo ontzia irekitzean hondatzen diren ataletan ezartzea. Etiketan ager daitezke, nahi izanez gero, irteera gunean urak duen tenperatura, iturri hori mineral natural edo baliagarritasun publikokoa izendatu zuten data eta uraren azalpen bat (mineralen sorako edukiei begira,adibidez), hala nola:

  • Oso mineralizazio txikiko ura: hondakin lehorra (guztirako minerala) 50 mg/l artekoa
  • Mineralizazio txikikoa: hondakin lehorra (guztirako minerala) 500 mg/l artekoa.
  • Mineralizazio handikoa: hondakin lehorra (guztirako minerala) 1500 mg/l baino handiagoa
  • Ur bikarbonatodunak: 600 mg/l baino bikarbonato gehiago dutenak
  • Ur sulfatatuak: 200 mg/l baino sulfato gehiago dutenak
  • Kloruratuak: 200 mg/l baino kloruro gehiago dutenak
  • Kaltzikoak: 150 mg/l baino kaltzio gehiago.
  • Magnesikoak: 50 mg/l baino magnesio gehiago dutenak
  • Fluoratuak: 1 mg/l baino fluoruro gehiago dutenak
  • Burdintsuak: 1 mg/l baino burdina dibalente gehiago dutenak
  • Karboniko, gasdun edo azidulatuak: 250 mg/l baino CO2 aske gehiago dutenak
  • Sodikoak: 200 mg/l baino sodio gehiago dutenak
  • Dieta hiposodiko edo sodio urrikoetarako egokiak: 20 mg/l sodio arte dutenak.

Bederatzi laginek ematen dute arauak agintzen duen informazio osoa baina Alzola markakoak osaketa analitikoa euskaraz bakarrik adierazten du, espainolez ere adierazi behar duen arren. Solán de Cabras eta Font Vella laginetan, lotea eta kontsumo-data egokia (ontzietan trokelatuak) nekez irakur daitezke. Solán de Cabras, Alzola, Insalus eta Solares laginek beren burua ur minero-medizinaltzat jotzen dute. Horretarako, Espainiako Osasun Ministerioak alde eginiko txostena edukitzeaz gainera, erkidegoko agintaritzak gainbegiratuta, kontrol kimiko eta biologikoak gainditu behar dituzte.

Bestetik, laginen etiketetan hainbat adierazpen agertzen dira baina, hori bai, Espainiako legeriak xedatutakoa betetzen dute denek. “Haurrentzako elikagaiak prestatzeko egokia” eta “Diuretikoa izan daiteke” esakuneak onartuak daude baina bete beharreko baldintzarik ez da ezarri. Ontzi guztietan agertzen dira kontserbatzeko argibide edo aholkuak: toki garbi, fresko eta lehorrean gorde behar da, usain oldarkorretatik (ontzia usainak iragaten uzten baititu) eta eguzki argitatik at. Ur ontziratua ez da esteril, jatorritik flora naturala dakar eta hori, tenperatura egokian, ugaldu egin liteke. Solán de Cabras lagineko ontzia urdina da eta ura argitatik babesten duela dio.

Azterketak jakinarazi duena

Azterketa kimikoek bederatzi uretako mineral-edukian aldeak hauteman dituzte, lagin batetik bestera. Hondakin lehorra, litroko, 37 miligramotatik 569taraino doa. Urak, guztira, daukan mineral edukiaren berri ematen duen datu honek adierazten du Bezoya dela oso mineralizazio ahuleko ur bakarra (37 mg/l); Evian (317 mg/l), Solán de Cabras (254 mg/l), Aquabona (264 mg/l), Alzola (312 mg/l), Lanjarón (162 mg/l) eta Font Vella (211 mg/l), litroko 500 mg baino hondakin lehor gutxiago daukatela, mineralizazio txikikoak dira, Insalus (569 mg/l) eta Solares (506 mg/l) bezala, litroko 500 mg gaindituta baina, mineralizazio handikoa izateko gutxieneko mugatzat jotzen den 1500 mg-tara ez baitira iristen. Kontua da laborategian atzemaniko edukiak eta etiketan adierazitakoa bat datozela.

Bestetik, pH faktoreak uraren izaera azido edo alkalinoa adierazten du. Gasik gabeko urari arauak gutxienez 4,5 pH faktorea exijitzen dio. Bederatzi uren batez besteko pH-a 7,5 izan zen: alkalino samarrak dira, beraz. Denetan apalena Lanjarón laginak dauka (6,2), hots, gainerakoak baino azidoxeagoa da.

Uraren guztirako gogortasuna bere mineralizazioaren ondore da. Mineralizazioa, berriz, uretan ugarien dabiltzalarik, kaltzio eta magnesioaren presentziak baldintzatzen du. Denetan gogorrena Insalus da (42 GHF) eta beste muturrean Bezoya agertzen da (1,7 GHF). Bikarbonatoen edukia nabarmena dute Evian (362 mg/l), Solán de Cabras (284 mg/l) eta Aquabona (275 mg/l) laginek eta apal-apala, aldiz, Bezoya-k (16 mg/l). Ur hauek ezin har dezakete beren burua bikarbonatatutzat, horretarako, litroko, 600 mg bikarbonato eduki beharko luketelako. Ura sodio gutxikoa baldin eta gai horretatik, litroko, 20 mg baino gutxiago badauzka; sodio ugarikoa, berriz, 200 gramo baino gehiago izatekotan. Ur sodikoak haur txikiei eta giltzurrunetako arazoak dituztenei hartzea ez zaie komeni. Solares (92 mg/l) eta Alzola (46 mg/l) ez dira sodio gutxiko dieta hartzen ari direnentzako egokiak. Potasioa ez da lagin bakar batean 2 mg litroko; areago, Bezoya laginean ez da hauteman. Honelako urek gehien daukaten mineralak kaltzioa eta magnesioa dira, alkalino-terreoak, alegia; horrelakoak zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gogorragoa da ura. Insalus (139 mg/l) eta Aquabona (91 mg/l) dira kaltzio ugarienekoak eta Evian eta Solán de Cabras (biek, 26 mg/l) magnesio ugarienekoak. Halaz ere, lagin hauek ezin dute beren burua “kaltziodun” edo “magnesiko”-tzat jo, litroko 150 mg kaltzio edo 50 mg magnesio ez dauzkatelako. Kloruroek, ugari dautzala, urari zapore ezatsegina ematen diote baina lagin hauen kloruroen edukia apala da: 32 mg/l batez beste; halaz ere, Solares (144 mg/l) eta Alzola (68 mg/l) nabarmendu dira atal honetan. Lagin bakar batek, litroko, 200 mg kloro baino gehiago ez duenez, ez dira ur kloratuak. Kloro urrienekoa, Bezoya. Sulfatoez ari garela, Insalus-ek bere burua sulfatatutzat ager dezake, litroko 270 mg baititu, baina ez du horrela egiten. Bezoya-k ez du sulfato aztarnarik. Fluor eduki txiki batek kariesa prebeni dezakeen arren, ur fluoratuak (litroko miligramo bat fluor baino gehiago) ez dira aholkagarriak ume txikientzat: mineral hau hezurretan metatzen da eta fluorosia proboka dezake. Hiru laginek bakarrik dauzkate fluoruroak, kopuru ñimiñotan. Bi urek baizik ez daukate burdina, gutxi-gutxi, eta Solares soilik dauka aluminioa, baina arauak xedatutako mugaz dezente azpitik. Manganesoa lau laginetan hauteman zen, arauak onartutako kopuruan.

Higiene arazorik ez, kutsagarri migraturik ez

PET-zko (petroliotik eratorritako plastiko) botiletan merkaturatzen dira bederatzi laginak; baliteke material horrek konposatu kaltegarririk edukitzea, hala nola antimonioa (metal astuna) eta horietakoren bat uretara migratzea. Metal hori lagin denetan hauteman bazen ere, edukiak hutsaren hurrena dira, ez dira inondik ere kaltegarriak osasunarentzat; batez bestekoa (0,16 µg/l), arauak onartzen duena baino 26 bider txikiagoa zen. PET-en fabrikazioan baliatzen diren gehigarri eta koloratzaileetako batzuk (ftalatoak, besteak beste) ontzitik uretara migra litezke. Lau ftalato-mota detektatzeko azterketak eginik, bakar baten (dietil ftalato) presentzia atzeman zen baina horretarako arauak ez du mugarik xedatua. Nolanahi ere, edukiak apal-apalak ziren (ez zen atzeman arrastorik Evian eta Font Vella laginetan).

Ur mineral naturala purua da baina oso litekeena da lur azalean mikrobio eta konposatu kimikoek eraginiko kutsadurarik izatea; horregatik edukitzen du irtengunean ur mineralak florarik. Beraz, uraren jatorriko kalitate bakteriologikoa bermatuko duten baldintzetan jaso behar izaten da. Bilketa, beste aldetik, kontserbazioa bermatuko duten baldintzetan egin behar da eta ontziak eguzki argitatik eta usain oldarkorretatik at gorde behar dira, toki fresko lehorrean. Azterketa mikrobiologikoak frogatu zuenez, bederatzi laginak egoera higieniko-sanitario onean zeuden.

Kutsagarriak ere aztertu ziren

Artsenikoa, barioa, boroa, kadmioa, kobrea beruna, nikela, selenioa eta hidrokarburo polizikliko aromatikoak substantzia higuingarritzat jotzen dira edo, gutxienez, legeak onarturiko mugez gainetik horien presentzia ez da egokia. Aipatutako hidrokarburoak ez dira hauteman eta metalak, berriz, lagin bakarren batean azaldu dira, arauak xedatutako mugen barnean, beti ere.

Bederatzi laginetan hauteman zen nitratoen presentzia baina arauak xedatua duen 50 mg/l horren azpitik. Batez bestekoa, litroko, 4 mg izan zen. Nitritoak nitratoen erredukzioz ager daitezkeenez, kopuru txikitan onartzen dira, baina azterturiko uretan ez zen arrastorik atzeman.

Laburbilduz eta Konparaketako Taula

Laburbilduz

  • 1,5 litroko PET motako plastikozko botilan ontziratutako bederatzi ur mineral natural aztertu dira. Denetan garestienak Evian (0,76 euro litroko) eta Solán de Cabras (0,44 euro litroko) dira; merkeak izatearren nabarmendu dira Alzola (0,23 euro litroko), Aquabona (0,25 euro litroko) eta Solares (0,26 euro litroko).
  • Ura ezinbestekoa du gure organismoak: pertsona heldu sedentarioak egunean bi litro ur edan behar du, bederen. Urak ez du gizentzen (berdin dio noiz hartzen den) kaloriarik ez baitu ekartzen.
  • Ur mineral natural iturrietatik ateratzen da eta jatorrian puru-purua, ikuspegi kimiko eta mikrobiologikoetatik.
  • Bederatzi laginek ematen dute legeak eskaturiko informazio osoa etiketetan baina Font-Vella, Solán de Cabras eta Alzola laginek araua urratzen dute, garrantzirik gabeko kontuengatik. Bederatzien egoera higieniko-sanitarioa ona da lagin bakar batek ez zeukan substantzia kutsagarririk, onarturiko kopuruetatik gora.
  • Bezoya oso mineralizazio txikikoa da (hondakin lehorra, litroko, 50 mg baino txikiagoa du) eta Evian, Solán de Cabras, Aquabona, Lanjarón, Alzola eta Font Vella mineralizazio txikikoak. Solares eta Insalus (hondakin lehorra. Litroko, 500 mg baino handiagoa baina 1.500 mg baina txikiagoa dutenez) mineralizazio ertainekotzat jo daitezke. Ez dago mineralizazio handiko urik, hots, litroko 1.500 mg baino hondakin lehor gehiago duenik.
  • Sodio gutxiko dietetan hartzeko modukoek litroko 20 miligramo sodio baino gutxiago eduki behar dute. Azterturiko bederatzietatik, Alzola (46 mg sodio litroko) eta Solares (92 mg) ez dira horrelakoak.
  • Dastatzaileei gehien gustatu zaizkienak Insalus eta Aquabona dira. Gainerakoak tarteko posizioetan agertu dira; Bezoya, berriz, gainerakoen atzetik geratu da.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Aquabona laginak ematen du: dastatze proban gogokoenetako bat izaki, mineralizazio apalekoa da eta prezio ona du (0,25 euro litroko). Mineralizazio handiagokoetan, Solares (0,26 euro litroko) da aukera polita.

Ur mineral natural ontziratuak

Produktua Legeztatu balioak Aquabona Solares Alzola Bezoya Insalus
Azalpena Ur mineral naturala Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan egokia Ur mineral naturala Ur mineral naturala. Minera- lizazio txikikoa. Ur mineral naturala. Minera- lización muy débil. Sodio gutxiko dietetan egokia Ur mineral naturala. Sodio gutxiko dietetan egokia
Iturria Santolín Quintana- urria (Burgos) Solares (Kantabria) Alzola Elgoibar (Gipuzkoa) Bezoya de Trescasas (Segovia) Lizartza (Gipuzkoa)
Prezioa (euro litroko) 0,25 0,26 0,23 0,30 0,31
Etiketa Zuzen Zuzen Ez dago zuzen Zuzen Zuzen
Bolumen garbia (L) 3,52 9,26 7,24 5,69 1,90 3,69
Parametro karakterizatzaileak
Hondakin lehorra (mg/l) 1 264 506 312 37 569
Guztirako gogortasuna (GHF) 2 23,7 24,9 17,7 1,7 41,8
PH 3 4,5 y 9,5 7,9 7,9 7 8 7
Bikarbonatoak (mg/l) Bicar- bonatada
> 600
275 249 183 16 160
Sulfatoa (mg/l) Sulfatada
> 200
7,64 37,4 23,9 <0,5 270
Kloruro (mg/l) Clorada
> 200
4,42 144 67,8 0,63 12,8
Kaltzioa (mg(l) Cálcica
> 150
90,7 71,7 57,4 5,49 139
Magnesioa (mg/l) Magnésica
> 50
2,69 16,4 5,86 0,87 16,8
Fluoruroa (mg/l) Fluorada > 1 < 0,1 < 0,1 0,16 < 0,1 < 0,1
Burdina (µg/l) Ferru- ginosa
> 1
< 5 11,4 < 5 < 5 < 5
Sodioa (mg/l) Sódica
> 200
3,28 92 45,9 1,46 9,33
Aluminioa (µg/l) < 5 5,53 < 5 < 5 < 5
Manganesoa (µg/l) < 0,5 < 0,5 < 0,5 2,62 < 0,5
Karbono organikoa, guztira (mgC/l) 0,52 < 0,2 < 0,2 < 0,2 0,23
Silizea (mg/l) 4,57 9,15 12,4 8,93 8,81
Potasioa (mg/l) 0,56 1,71 0,94 < 0,5 1,13
Kutsagarriak 4 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 a 9) 6 6,7 6,5 5,9 6,4
Produktua Legeztatu balioak Font Vella Salcam Lanjaron Solán de Cabras Evian
Azalpena Ur mineral naturala Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan egokia Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan egokia Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan egokia Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan egokia
Iturria Font Sacalm San Hilario Sacalm (Gerona) Salud Lanjaron (Granada) Solán de Cabras-Beteta (Cuenca) Cachat Evian (Frantzia)
Prezioa (euro litroko) 0,30 0,32 0,44 0,76
Etiketa Ez dago zuzen Zuzen Ez dago zuzen Zuzen
Bolumen garbia (L) 1,5 1,5 1,5 1,5
Parametro karakterizatzaileak
Hondakin lehorra (mg/l) 1 211 162 254 317
Guztirako gogortasuna (GHF) 2 14,7 10,4 25,5 30,8
PH 3 4,5 y 9,5 7,9 6,2 7,7 7,4
Bikarbonatoak (mg/l) Bicar- bonatada
> 600
150 107 284 362
Sulfatoa (mg/l) Sulfatada
> 200
15,5 17,8 20,9 13,3
Kloruro (mg/l) Clorada
> 200
27,7 12 7,89 7,52
Kaltzioa (mg(l) Cálcica
> 150
41,9 26,3 57,3 77,9
Magnesioa (mg/l) Magnésica
> 50
10,2 9,38 26 26,1
Fluoruroa (mg/l) Fluorada > 1 0,23 0,15 < 0,1 < 0,1
Burdina (µg/l) Ferru- ginosa
> 1
< 5 < 5 < 5 12,4
Sodioa (mg/l) Sódica
> 200
14,3 9,78 4,94 6,53
Aluminioa (µg/l) < 5 < 5 < 5 < 5
Manganesoa (µg/l) 1,44 1,46 < 0,5 1,05
Karbono organikoa, guztira (mgC/l) < 0,2 < 0,2 < 0,2 < 0,2
Silizea (mg/l) 20 17 7,64 10,7
Potasioa (mg/l) 1,16 1,32 1,08 1,04
Kutsagarriak 4 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 a 9) 6.4 6,3 6,5 5,6

(1) Hondakin lehorra: urak daukan mineral-eduki osoaren adierazle. Ura “oso mineralizazio txikikotzat” jotzen da bere hondakin lehorra 50 mg/l baino txikiagoa denean, ?mineralizazio txikikotzat” 500 mg/l baino txikiagoa denean eta ?mineralizazio handikotzat”, 1.500 mg/l edo handiagoa denean.

(2) Gogortasuna: uraren mineralizazio graduaren adierazle

(3) PH: uraren izaera azido edo alkalinoaren berri ematen du

(3) Kutsagarriak: elagin denetan atzemaniko kutsagarrien maila apal-apala da, arauak onartzen dituen gehieneko mugetatik urrun, kasu denetan.

Banan-banan

Bederatzi ur mineral naturalak, banan-banan

Aquabona

  • /imgs/20070601/img.agua.01.jpg“Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa”
  • Santolín iturria, Quintanaurria, Burgos
  • 0,25 euro litroko.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietan sartzeko modukoa. Kaltzio gehien daukatenetako bat. Dastatze proban, 6,7 puntuz, hoberenetako bat; aldekoak: “zapore naturala”, “fina” eta “xuabea”.

Solares

  • /imgs/20070601/img.agua.02.jpg“Ur mineral naturala. Ur minero-medizinala”
  • Solares iturria, Kantabria
  • 0,26 euro litroko.
  • Mineralizazio handiagoko ura nahiago duenak aukera polita du hauxe. Mineralizazio “ertainekoa” (hondakin lehorra: 506 mg/l). Ez da egokia sodio gutxiko dietetan sartzekoa. Sodio eta kloruro gehien dauzkana. Aluminioa daukan bakarra ( kopuru ñimiñoan). Dastatze-proban, 6 puntu; aldekoa, “zapore ona”; aurkakoak: “zaporea nabaritzen zaio” eta “ahoan zaporea uzten du “.

Alzola

  • /imgs/20070601/img.agua.03.jpg“Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Ur minero-medizinala”
  • Altzolako iturria, Elgoibar, Gipuzkoa
  • 0,23 euro litroko, denetan merkeena.
  • Etiketan osaketa kimikoa euskaraz bakarrik agertzen da, baina Espainian derrigorrezkoa da espainolez adieraztea. Mineralizazio txikikoa. Ez da egokia sodio gutxiko dietetan sartzekoa. Dastatze-proban, 6,5 puntu; aldekoa, “zapore xuabea”; aurkakoak: “ahoan utzitako sentsazioa”.

Bezoya

  • /imgs/20070601/img.agua.04.jpg“Ur mineral naturala. Mineralizazio oso txikikoa”
  • Bezoya iturria, Trescasas, Segovia
  • 0,30 euro litroko.
  • Mineralizazio oso txikiko lagin bakarra. Hondakin lehorra, 37 mg litroko. Mineralen eduki txiki-txikia, bai kloruro eta sodiotan, baita bikarbonato, kaltzio eta magnesiotan ere. Bederatzi laginetan, sulfatoak eta potasioa ez dauzkan bakarra. Gogortasun apalenekoa. Dastatze-proban, 5,9 puntu; denetan, gutxien nahiago izan dutena; aldekoa, “zapore naturala”; aurkakoak: “gazia” eta “latza”.

Insalus

  • /imgs/20070601/img.agua.05.jpg“Ur mineral naturala. Ur minero-medizinala”
  • Lizartzako iturria, Gipuzkoa
  • 0,31 euro litroko
  • Mineralizazio “ertaineko” ura (hondakin lehorra, 569 mg litroko). Sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa; sulfato ugari (“ur sulfatatu” gisa merkatura daiteke). Gogortasun handienekoa. Dastatze-proban, 6,4 puntu; aldekoak, “zapore naturala”, “fina” eta “xuabea”; aurkakoak: “ahoan uzten duen zaporea”.

Font Vella - Salcam

  • /imgs/20070601/img.agua.06.jpg“Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa”
  • Font Sacalm iturria, San Hilario, Sacalm, Girona
  • 0,30 euro litroko
  • Etiketan, lotea eta kontsumo egokieneko data ezin dira irakurri. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa;. Dastatze-proban, 6,4 puntu; aldekoa, “geza”; aurkakoa, “zapore arraroa”.

Lanjarón

  • /imgs/20070601/img.agua.07.jpg“Ur mineral natural. Mineralizazio débil”
  • Salud iturria, Lanjarón, Granada
  • 0,32 euro litroko
  • Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa. Denetan pH apalena (6,2). Dastatze-proban, 6,3 puntu; aldekoak, “zapore naturala” eta “ahoko sentsazioa”; aurkakoak: “gazia” eta “ahoan zapore arraroa uzten du”.

Solán de Cabras

  • /imgs/20070601/img.agua.08.jpg“Ur mineral naturala. Ur minero-medizinala”
  • Beteta iturria, Cuenca
  • 0,44 euro litroko, bigarren garestiena
  • Kolore urdineko ontzian merkaturatzen den bakarra (argitatik ura babesten du). Ontzian, lotea eta kontsumo egokieneko data ezin dira irakurri. Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa. Magnesio gehien daukatenetako bat (26 mg/l). Dastatze-proban, 6,5 puntu; aldekoak, “zapore naturala”, “arina”, “dentsitate txikikoa”; aurkakoa: “ahoan uzten duen sentsazioa”.

Evian

  • /imgs/20070601/img.agua.09.jpg“Ur mineral naturala”
  • Cachat-eko iturria, Evian, Frantzia
  • 0,76 euro litroko, denetan garestiena
  • Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietetan hartzeko modukoa. Bikarbonato eta burdina gehien dauzkana. Dastatze-proban, 6,6 puntu; aldekoak, “zapore naturala” eta “fina”; aurkakoa “uzten duen zaporea”.