Plantxa ile-lisatzaileak

Merkeenetako bat da gehien gustatu dena

Prestazioetan alde handiak dira batetik bestera; kalitatea ez du beti prezioak determinatzen
1 martxoa de 2008
Img analisis 2 listado 175

Merkeenetako bat da gehien gustatu dena

Zeramikazko plantxa ile-lisatzaileekin, bestelako materialez eginiko tradizionalekin bezalako ile-orrazketak (baita hobeak ere) lortzen dira baina oraingo hauek erabiliz, ilea ez da kaltetzen, zigortzen. Antzinako plantxa elektrikoak baliatuz ilea kiskaltzea edo muturrak irekitzea ohiko kontua zen; egungo plantxa zeramikoek (edo zeramikaz estalitakoek), aldiz, ilea modu goxoago batean leuntzen edo orrazten dute.

Laborategian aztertu ondoren, zeramikazkoak diren edo zeramikaz estaliak dauden eta 26 eurotik hasita (Taurus JDL-50E) 65 euro arte (Babyliss C-51B) kostatzen diren zortzi plantxa ile-lisatzaileri erabilera-proba ezarri zaie. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Solac plantxak ematen du: merkeenetako bat izaki (35 euro), berari eman zaio kalifikaziorik hoberena erabilera-proban (10 puntutik, 8,1) eta bera da, probatu ondoren, kontsumitzaile gehienek (%86k) erosiko luketena; beste aldetik, ordea, ez dauka tenperatura-hautagailurik eta erabiltzeko tenperaturara iritsi arte denbora asko behar du. Philips HP4667 ere aukera polita da: kalitate hoberenekoa (azkar berotzen eta iristen da tenperaturarik handienera) izaki, erabiltzaileentzat Solac bezain gustagarria gertatu zen baina, hori bai, Philips garestiagoa da: 50 euro.

Ezaugarri teknikoak

Zortzi aparatuek dituzte argibide-liburu ulerkorrak eta plantxak zaintzeko, mantentzeko eta erabiltzeko informazio egokia. Berme-agiriek legezko gutxienekoa betetzen dute: kontsumitzaileak bi urtez ez du jatorriko akatsik ordaindu beharko. Braun da artapen teknikoko zerbitzuaren telefonorik edota bestelako daturik ematen ez duen bakarra, baina legez hori ez da betebeharrekoa.

Etxetresna txiki hauek bainugelan erabili ohi dira: ingurune hori, berez, aparatu elektrikoentzat oso segurua ez denez, funtsezkoa da plantxak sendoak izan eta ongi isolatuak egotea. Izan ere, tresna horiek gainditu behar dituzten segurtasun-probetan egiaztatzen da ekipoen ekoizpen orokorra eta zurruntasun dielektrikoa (hots, aparatuen isolamenduak jasan dezakeen gehieneko tentsioa, propietateak galdu gabe) eta ihes-korrontea ere (ohiko baldintzetan, aparatutik “irteten” den korrontea: honakoa zenbat eta txikiagoa izan, aparatuaren kalitatea orduan eta hobea) neurtzen da. Lagin guztiak mugetatik urrun ibili zirenez, proba hauek aise gainditu zituzten denek. Remington, Babyliss eta Philips laginek daukaten itzaltzeko tenporizadoreak, ordubetea igarotakoan, aparatua deskonektatu egiten du. Segurtasun mekanismo hori ederki baloratu dute plantxak probatu dituzten erabiltzailek. Babyliss, Taurus eta Braun dira segurtasuneko itxigailua ez daukatenak; baliatzen ari ez direnean plantxak irekitzea galarazten duen mekanismo hau interesgarria da, noski.

Solac, Babyliss, Taurus eta Palson marketako plantxak zeramikaz eginik daude, oso-osorik; Philips, Remington, Braun eta Rowenta laginak, berriz, zeramikaz estaliak daude; horrek ez du esan nahi txarragoak direnik, laborategiko probek frogatu duten bezala. Philips laginaren etiketan erabat zeramikaz eginikoa dela badio ere, egiaz estaldura baizik ez du zeramikazkoa; beraz, kontsumitzaileari emaniko informazioa ez da zuzena. Braun laginak ere, arrazoi beragatik, ez du proba gainditu baina, gutxienez, egiazko osaketa argibide-liburuan (ez, ordea, enbalajean) jakinarazten du.

Pisua: zenbat eta arinagoak izan, hainbat eta maneiagarriagoak. Pisu txikienekoak Braun (335 gramo) eta Taurus (372 gramo) dira eta astunenek, aldiz, bi aldiz gehiago pisatu dute: Palson (685 g) eta Rowenta (663 g) dira. Rowenta laginak du leuntzeko azalera zabalena (59,6 cm2) eta Taurus-ek aitzitik, txikiena (25,3 cm2), baina azalera hori plantxa luzeago eta estuagoekin edo, bestela, laburrago baino zabalagoekin lortu daiteke. Plantxa luzeek eskualdi gutxiago egiteko aukera ematen dute (eskualdi bakoitzean ile gehiago lisa dezaketelako) eta estuenek, berriz, orrazketa zehatzagoak egiteko balio dute. Plaka luzeenak Solac (106 mm) eta Rowenta (100 mm) laginek dituzte; denetan laburrenak, Braun (81 mm) eta Babyliss (85 mm) plantxek. Zabalerari dagokionez, estuenak Taurus (28 mm) laginenak dira eta zabalenak, Rowenta-renak (60 mm).

Kontua kalitatea denean

Kable luze batek ekipoa baliatzea erraztuko du: luzeenak Solac eta Remington laginenak dira (biak ere, hiru metrokoak), ondotik Palson (2,60 metro) datorrela; gainerakoenak ez dira bi metrora iristen. Kableen kalitateaz ari garela, Taurus eta Palson laginenak sare-polimerozkoak direnez, tenperaturaren aurrean PVCzkoak (gainerakoek material hauxe baliatu dute) baino erresistentzia handiagokoak dira (eta garestiagoak). Palson eta Rowenta laginetan, kablearen konexioa birakaria ez denez, aparatua erabiltzea deserosoagoa da.

Solac, Taurus eta Palson laginek ez dute plantxaren tenperatura kontrolatzeko aukerarik ematen. Braun-ek tenperatura-hautagailu analogikoa dauka (erruleta bat, tenperatura jaitsi edo altxatzeko aukera ematen duena) eta Rowenta-k bi posizioko hautagailua du. Remington, Babyliss eta Philips (hiru ekipo garestienak) laginen tenperatura-kontrolagailuak digitalak dira.

Pieza osagarriei dagokiela Remington da hobekien osaturiko lagina, plantxa gordetzeko funda eta kutxatxoaz gainera, aparatuari zuku guztiak nola atera azaltzen duen DVD bat daukalako. Babyliss eta Solac laginek funda soil bat dute eta Palson-ek, eskuila bat. Gainerako lau laginek plantxa bakarrik daukate.

Erabiltzeko tenperaturara iritsi arte elektrizitate gutxien kontsumitzen duen plantxa Braun da (2,9Wh) eta ondotik Philips (3,6 Wh), Taurus (4,4 Wh) eta Remington (4,6 Wh) agertzen dira. Tenperatura horretara iristeko Palson laginak askoz ere elektrizitate gehiago behar du: 20,3Wh. Dena den, erabiltzeko tenperatura lagin batetik bestera aldatzen denez, energia gutxien gastatzen duen ekipoa zein den kalkulatu beharra zegoen. Eraginkorrenak, hortaz, Braun (61 ºC/Wh) eta Philips (54 ºC/Wh) dira eta elektrizitate gehien gastatu behar dutenak, aldiz, Palson (11 ºC/Wh), Rowenta (14 ºC/Wh) eta Solac (21 ºC/Wh).

Plantxa elektriko bat arriskutsua ez gertatzeraino noiz epeldu den xedatzen duen araurik ez dagoen arren, 60ºC-ko tenperaturatik behera etxetresna elektriko baten atal metalikoak une labur batez ukitu omen daitezke erredurarik nozitu gabe. Horrela bada, plantxak gehieneko tenperatutara iritsi arte berotu eta berehala itzali egin ziren, 60ºC-tara iristeko zenbat denbora behar zuten neurtzeko. Denetan azkarrenak Braun (16 minutu behar izan zituen) eta Taurus (18 minutu) dira. Palson eta Rowenta laginek ordu erdia baino gehiago behar izan zuten, erretzeko beldurrik gabe ukitu ahal izan arte.

Azterketa praktikoa

Ilea leundu edo lisatzeko plantxa elektrikoa erabili ohi duten hogeita hamar emakumek zortzi ekipoak probatu eta hogeita hamar bat elementu balioztatu zituzten, 1etik 10era arte. Aurreiritzirik izan ez zedin, proba “itsua” ezarri zitzaien, hots, marka ezabatua zuten denek.

Erabiltzaileei ekipo bakoitzari osoko kalifikazioa eman ziezaion eskatu zitzaien eta hobekien baloratua Solac izan zen: 10puntutik, 8,1; ondoren Philips (7,9 puntuz) eta Remington (7,8 puntuz) zetozen. Gutxien gustatu zitzaiena Palson izan zen (5,6 puntu). Ilean eginiko probetan Solac eta Philips bereziki nabarmendu ziren. Hogeita hamar erabiltzaile haiei plantxa bakoitza erosiko ote zuketen galdetu zitzaien: haien %86k Solac, eta %85ek Philips erosiko zuketela ihardetsi zuten. Palson (erabiltzaileen %14k baizik ez zuken erosiko), Taurus (%23k) eta Rowenta (%29k) izan ziren balizko erostun gutxien erakarri zituztenak.

Atal askotan zortzi laginek emaitza onak eta, gainera, antzekoak lortu zituzten arren, Remington markako plantxaren aurkezpena (8,9 puntu) eta berotzeko azkartasuna (8,5 puntu) nabarmendu ziren Philips lagietik, berriz, tenperatura kontrolatzeko sistema digitala (8,9 puntu) eta ematen zuen beroa gustatu ziren gehien. Palson laginaren ergonomiak ez zuen proba gainditu, aginte-panelaren kokapena ez delako bat ere erosoa. Taurus, Palson eta Solac plantxek tenperatura kontrolatzeko mekanismorik ez izatea ez zitzaien gustatu erabiltzaileei. Rowenta, Philips, Taurus eta Palson laginen enbalajeetan irakur daiteke, ilea lisatzeaz gainera, kizkur eta ondulazioak egiteko ere balio dutela aparatuek baina erabiltzaileen iritziz, eginkizun hauek ez dituzte ongi betetzen.

Laborategian

Ekipook hartzen duten gehieneko tenperatura hartzean eta horretara iristeko behar duten denboran, aparatu batetik besterako aldeak biziak dira. Bero gehien hartzen duen plantxa Philips da (251ºC); gainera, muga horretara iristeko hiru minutu baizik ez du behar. Remington laginak ere gaitasun handia erakutsi du: lau minututan 233ºC hartzen ditu. Taurus markakoak, aitzitik, 46 minutu behar izan zituen 155ºCko tenperatura hartzeko baina badira, ordea, denbora gehiago hartu behar dutenak gehieneko mugara heltzeko: Rowenta (110 minutu, 198ºC-tara iristeko) eta Palson (107 minutu, 239ºC-tara ailegatzeko). Dena den, erabiltzaileak gehieneko tenperatura horren premia gutxi-gutxitan izango duenez, ekipoa ordubetez pizturik edukita, batez besteko tenperatura ere neurtu zen: honen %95era iritsitakoan, ekipoak erabiltzen has daitezkeela jo zuten erabiltzaileek. Erabiltzeko tenperaturarik handienak Palson (227 ºC) eta Solac (221 ºC) laginenak dira. Taurus (147ºC) markakoak erakutsi zuen erabiltzeko tenperaturarik makalena. Horrelaxe egiaztatu zuten erabiltzaileek: horixe da ilea leun dadin lortzeko eskualdi gehien eskatzen dituen lagina.

Honelako ekipoak darabiltzaten kontsumitzaileek gehien agertzen duten kexuetako bat, aparatua konektatu denetik erabiltzeko bezainbeste berotu arte igarotzen den tartea denez, plantxa guztiak konektatu eta erabiltzeko tenperaturaraino iristeko zenbat denbora behar zuten neurtu zen: Philips laginak minutu bat eta Remington-ek minutu eta erdia behar izan zuten. Palson (15 minutu), Solac (13,8 minutu) eta Rowenta (13,5 minutu) aparatuek dezente gehiago behar izan zuten.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Ilea lisatzeko zeramikazko zortzi plantxa elektriko aztertu dira; prezioak doaz 26 eurotik (Taurus JDL-50E) 65 euroak arte (Babyliss C-51B). Zeramikazko plantxa modernoek, bestelako materialezkoek ez bezala, ilea hondatu edo kaltetu gabe lisatzen dute.
  • Erabat zeramikazkoak izateak edo zeramikazko estaldura bakarrik izateak ez du kalitatearen baitan eraginik, baina Braun eta Philips laginek ez dute proba gainditu, zeramikazkoa estaldura bakarrik dela behar bezain argi ez ohartaraztearren.
  • Lisatzeko zabalera edo azalera handiagoa izateak ez du esan nahi aparatua hobea denik: plantxa estuarekin orrazketa zehatzagoak egin daitezke.
  • Palson da elektrizitate gehien kontsumitzen duena (20,3 Wh.); kontsumo txikienekoak, Braun (2,9 Wh) eta Philips (3,6 Wh) dira.
  • Rowenta-k bi posizio baizik ez duen tenperatura-hautagailua dauka; Braun-ek erruleta analogikoa eta Remington, Babyliss eta Philips laginek, berriz, hautagailu digitalak dauzkate.
  • Erabiltzeko tenperatura hartzeko Philips laginak minutu bakarra behar du eta Palson-ek ordu laurdena. Tenperatura handiena hartzen duena Philips da (251ºC) eta txikiena, aldiz, Taurus (155ºC.)
  • Proba praktikoan Solac laginari eman zaio kalifikazio hoberena (8,1 puntu); ondotik Philips (7,9 puntu) eta Remington (7,8 puntu) datozkio. Palson-ek 5,6 puntu lortu zituen. Erosteko asmoei dagokiela ere, Solac eta Philips nabarmendu dira: erabiltzailen %86k eta % 85ek erosiko lukete bata edo bestea, hurrenez hurren.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Solac-ek ematen du: merkeenetako bat izaki(35 euro) eta erabilera-proban (8,1 puntu) nota onena eraman du. Philips ere aukera polita da: kalitate hobekoa baina garestiagoa (50 euro), azkar berotzen da eta azkar hartzen du tenperatura beroena; baina informatzailea informatzeari dagokionez, huts egin du.
Marka Solac Philips Remington Braun
Modeloa PP7210 HP4667 S-1032 3543
Prezioa (euro / unitateko) 34,95 49,93 63,97 35,18
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Ez dago zuzen Zuzen Ez dago zuzen
Segurtasun elektrikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Alderdi teknikoak
Pisua (g) 546 493 572 335
Tenperatura kontrolatzeko sistema Ez Bai (digital) Bai (digital) Bai (kontrol birakaria)
Itzaltzeko tenporizadorea Ez Bai (60 min.) Bai (60 min.) Ez
Plaka bero-emaileen neurriak (mm) 36 x 106 45 x 90 55 x 88 39 x 81
Plaka bero-emaileen azalera(cm2) 37,8 40,7 48,4 31,5
Kablearen luzera baliagarria (cm) 301 181 296 194
Kable mota 1 PVC PVC PVC PVC
Konexio pibotagarria Bai Bai Bai Bai
Pintzen segurtasuneko itxigailua Bai Bai Bai Ez
Plaka bero-emaileen mota Zeramika eta turmalina Zeramikaz estaliak 6 Zeramika, turmalina eta teflonez estaliak Zeramikaz estaliak 7
Osagarriak Funda Kutxatxoa, funda eta DVD
Prestazioen neurketa
Gehieneko tenperatura (ºC) 233 251 233 200
Tiempo hasta Gehieneko tenperatura (min.) 85,7 3,2 3,8 41,2
Gehieneko tenperaturara iristeko denbora (ºC) 2 233 205 203 188
Erabiltzeko tenperatura (ºC) 3 221 195 193 179
Erabili arteko itxarondenbora (min.) 13,8 1 1,5 2,2
Energi kontsumoa (Wh) 4 10,8 3,6 4,6 2,9
Eraginkortasun energetikoa(ºC/Wh) 5 21 54 42 61
THoztu arteko denbora (min:s) 24:50 25 22:10 16
Erabilera-testa
Asetze-gradua (de 1 a 10) 8,1 7,9 7,8 7,4
Erosteko lehentasuna (%) 86 85 69 67
Marka Babyliss Taurus Rowenta Palson
Modeloa C-51B JDL-50E CF7500 30717
Prezioa (euro / unitateko) 65,33 26,23 39,60 33,90
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Segurtasun elektrikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Alderdi teknikoak
Pisua (g) 550 372 663 685
Tenperatura kontrolatzeko sistema Bai (digital) Ez Bai(dos posiciones) Ez
Itzaltzeko tenporizadorea Bai(74 min.) Ez Ez Ez
Plaka bero-emaileen neurriak (mm) 36 x 85 28 x 91 60 x 100 45 x 95
Plaka bero-emaileen azalera(cm2) 30,3 25,3 59,6 43,1
Kablearen luzera baliagarria (cm) 173 196 181 256
Kable mota 1 PVC Polmero reticulado PVC Polmero reticulado
Konexio pibotagarria Bai Bai Ez Ez
Pintzen segurtasuneko itxigailua Ez Ez Bai Bai
Plaka bero-emaileen mota Zeramikazkoak Zeramikazkoak Zeramikaz estaliak Zeramikazkoak
Osagarriak funda Eskuila
Prestazioen neurketa
Gehieneko tenperatura (ºC) 226 155 198 239
Tiempo hasta Gehieneko tenperatura (min.) 5,2 46,3 110,2 107,3
Gehieneko tenperaturara iristeko denbora (ºC) 2 219 155 198 238
Erabiltzeko tenperatura (ºC) 3 208 147 188 227
Tiempo de espera hasta uso (min.) 2,7 8,2 13,5 15
Energi kontsumoa (Wh) 4 6 4,4 13,7 20,3
Eraginkortasun energetikoa (ºC/Wh) 5 35 34 14 11
THoztu arteko denbora (min:s) 26:50 18:20 31:10 33:20
Erabilera-testa
Asetze-gradua (de 1 a 10) 7,6 6,3 6,4 5,6
Erosteko lehentasuna (%) 71 23 29 14

(1) Polimero sareztatuarekin estalitako kableak tenperaturaren aurrean PVCzkoak baino erresistentzia handiagoa agertzen du eta garestiagoa da.

(2) Plantxak konektatu eta, pizturik, ordubete eduki dira; horren ondotik neurtu da beren batez besteko tenperatura

(3) Batez besteko tenperaturaren %95era iritsitakoan plantxak baliatzen has zitezkeela deliberatu zen

(4) Energi kontsumoa hasta alcanzar la Erabiltzeko tenperatura.

(5) Erabiltzen hasteko tenperaturaren eta berotasun horretara iritsi arte kontsumitutako energiaren arteko erlazioa da.

(6) Erabat zeramikazkoa dela dio, baina ez da horrela

(7) Enbalajeak erabat zeramikazkoa dela dio, baina argibide-liburuak zuzendu du hori

Banan-banan

8 plantxa ile-lisatzaileak, banan-banan

SOLAC PP7210

  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena
  • Zeramikazko plakak, turmalinazko inkrustazioekin. Tenperatura-hautagailurik ez. Kablerik luzeena (301 cm). Funda dakar.
  • Proba praktikoa: 10 puntutik, 8,1. Proban parte hartu zutenen %86k erosiko zukeen. Bukaera bikaina, biziki eraginkorra. Ilea leun, distiratsu eta zeta-antzekoa uzten du.

PHILIPS HP4667

  • Prezioa: 49,93 euro
  • Aukera polita, honakoa ere
  • Zeramikaz estaliriko plakak, nahiz eta zeramika hutsezkoak direla dioen (horregatik, kontsumitzailea informatzeari dagokion proba gainditu gabe utzi du).
  • Tenperatura-hautagailu digitala eta itzaltzeko tenporizadorea. Tenperatura handiena hartzen duena (251ºC) eta bertaraino azkarren iristen dena (3,2 minutu).
  • Proba praktikoa: 10 puntutik, 7,9. Erabiltzaileen %85ek erosiko zukeen. Oso eraginkorra. Ilea leun lisatzen du, argitsu, distiratsu eta zeta-antzekoa utziz. Ile “bihurrientzat” egokia, baina ilea laztea ere proboka dezake.

REMINGTON S-1032

  • Prezioa: 63,97 euro
  • Zeramikazko plakak, turmalinazko eta teflonezko inkrustazioekin.
  • Tenperatura-hautagailu digitala eta itzaltzeko tenporizadorea. Enbalajean kutxatxo, funda eta DVD bat datoz.
  • Proba praktikoa: 10 puntutik, 7,8. Erabiltzaileen %69k erosiko zukeen. Ilea leun, zeta-antzeko, lau eta distiratsu geratzen da. Kizkurrak egitea, nekez.

BRAUN 3543

  • Prezioa: 35,18 euro
  • Zeramikaz estaliriko plakak, nahiz eta enbalajeak (baina ez horrela argibide-liburuak) zeramika hutsezkoak direla dioen; horregatik, kontsumitzailea informatzeari dagokion proba gainditu gabe utzi du. Erruletako tenperatura-hautagailua. Denetan arinena (335 gramo). Segurtasuneko itxigailurik ez.
  • Kontsumo txikien (2,9 Wh) eta eraginkortasun energetiko hoberenekoa (61ºC/Wh). Hozteko denbora gutxien behar duena (16 minutu).
  • Proba praktikoa: 10 puntutik, 7,4. Erabiltzaileen %67k erosiko zukeen. Ilea leun, zeta-antzeko eta distiratsu geratzen da baina bolumen handiegia uzten du eta emaitza onak lortzeko eskualdi asko eman behar dira.

BABYLISS C-51B

  • Prezioa: 65,33 euro, denetan garestiena
  • Zeramikazko plakak. Tenperatura-hautagailu digitala eta itzaltzeko tenporizadorea. Kablerik laburrena (173 cm). Pintzetan segurtasuneko itxigailurik ez. Funda dauka.
  • Proba praktikoa: 10 puntutik 7,6. Erabiltzaileen %71k erosiko zukeen. Lisatze ona, ilea distiratsu, suabe eta zeta-antzeko uzten du. Plakak maiz heltzen diotenez, ilea markaturik geratzeko arriskua dago.

TAURUS JDL-50E

  • Prezioa: 26,23 euro, denetan merkeena
  • Placas de cerámica. Sin tenperatura-hautagailu. Cable de polímero reticulado (mejor). Sin segurtasuneko itxigailua en las pinzas. La menor tenperatura máxima eta de uso (155ºC eta 147ºC respectivamente).
  • Proba praktikoa: 6,3 puntu de 10. Sólo el 23% erosiko zuketen. Efectiva: deja el pelo leun eta distiratsu. No daña el cabello eta es muy útil para dar volumen, pero necesita demasiadas pasadas.

ROWENTA CF7500

  • Prezioa: 39,60 euro
  • Zeramikaz estalitako plakak. Tenperatura-hautagailuak bi posizio bakarrik.
  • Kablearen konexioa ez da birakaria. Gehieneko tenperatura hartzeko denbora gehien behar duena (110,2 minutu).
  • Proba praktikoa: 10 puntutik, 6,4. Erabiltzaileen %29k erosiko zukeen. Plantxa eraginkorra da eta leuntzeak luze irauten du. Ilea leun, zeta-antzeko, distiratsu uzten du eta ez du lazten baina, halaz ere, proba batean laztu eta kiskali egin zitzaion erabiltzaileari.

PALSON 30717

  • Prezioa: 33,90 euro
  • Zeramikazko plakak. Tenperatura-hautagailurik ez. Denetan astunena (685 gramo). Polimero saretuzko kablea (hoberena) baina ez du konexio birakaria.
  • Erabiltzeko tenperaturarik handienekoa (227ºC). Erabiltzen hasteko denbora gehien eskatzen duena (15 minutu), kontsumo elektriko handienekoa (20,3 Wh) eta eraginkortasun energetiko apalenekoa (11ºC/Wh). Hozteko denbora ehien behar duena (33 minutu). Eskuila dakar.
  • Proba praktikoa: 10 puntutik 5,6. Erabiltzaileen %14k erosiko zukeen. Maneiatzeko erraz-erraza bada ere, gainerako ataletan iritziak ez datoz bat.