Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Nork erabakitzen du gure haurrek zer jango duten eskolan

Hamabi urtez azpiko ikasleen %65,8k eskolako jantokian jaten dute egunero, datu hori eman du Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Autonomia Erkidego bakoitzak erabakitzen du zerbitzu hori nork kudeatuko duen, zer-nolako ezaugarriak izango dituen eta nola eskainiko den. Familiek, bestalde, zeresan handiagoa eduki nahi dute otordu horien inguruan eta, kudeaketak kalitatean beti eragiten ez badu ere, adituek ziurtatzen dute ikastetxetik zenbat eta urrituagoa egon, gurasoek orduan eta kontrol gutxiago dutela. Asko dago egiteko.

Bikaineko ikastetxeak

Gaur egun esperientzia pilotu batzuk lantzen ari dira zenbait ikastetxetan menu osasungarriekin eta garapen jasangarriaren irizpideetara egokituta.

Alacant

Duela bi urte, Manuel Riquelme ikastetxe publikoak Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren Elikadura Saria jaso zuen Sabor de Vivir proiektuarengatik. Hurchillo udalerrian dago eskola hori. Orain dela 12 urte hasi zen ekimen hori, eta elikadura osasungarrian oinarritzen da, produktu ekologikoetan eta janari tradizionaletan. Eskola horretako eguneroko menuan produktu ekologikoak dira nagusi, eta horietako batzuk eskolako baratzean landatzen dituzte (ikasleek zaintzen dute baratzea). Proiektu hori beste batekin elkartu dute, Viajando por España izenekoarekin, eta hilabetero Espainiako hiri bat hartzen dute gaitzat eta ikasleek hango monumentuak ezagutzen dituzte, paisaia eta, jakina, gastronomia.

Bartzelona

Jantoki osasungarriak eta jasangarriak izeneko proiektua sustatzen du hiriko Udalak, eta menuetan leku gehiago egiten die landare jatorriko proteinei (lekaleei nagusiki), eta murriztu egiten dituzte haragi gorriak eta/edo prozesatuak. Gainera, maizago jartzen dituzte sasoiko frutak eta entsaladetan oinarrituriko guarnizioak, osoko ogia eta pasta sartzen dituzte eta ekoizpen ekologikoa sustatzen dute, hurbileko produktuak eta freskoak. Gaur egun 36 ikastetxe daude proiektuan sartuta eta 2021-22an gainerakoetara zabalduko da. Ekimenak ez dio eragiten menuaren prezioari, baina bai platerean dagoenari. Nahi duten ikastetxeak atxiki daitezke, eta Osasun Komunitarioko Taldearen aholkularitza jasotzen dute (Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziaren mendekoa da).

Kanariak

Kanarietako eskola ekojantokiak proiektuan elkartu dira Kalitate Agroalimentarioko Kanariar Institutua (ICCA) eta erkidego hartako gobernua, eta menuetan produktu ekologikoak, freskoak, tokikoak eta sasoikoak sartzea lortu dute. Merkatuaren gorabeherak saihesteko, urtero bidezko prezio bat adosten dute ekoizleekin. “Eskolako menua moldatu egiten dugu elikagaien sasoira. Horixe da orekatuena”, laburbildu du Pedro J. Lopezek, La Luz ikastetxeko sukaldariak (Haur eta Lehen Hezkuntzakoa da). 40 ikastetxe baino gehiago atxiki zaizkio ekimenari. Ikasleek, gurasoek eta sukaldariek onartzen dute baliagarria izan dela haurren elikatzeko kultura hobetzeko eta tokiko ekonomia dinamizatzeko.

Euskal autonomia erkidegoa 

2016. urteaz geroztik esperientzia pilotuak lantzen ari dira lau ikastetxe publikotan (Gernika, Mungia, Markina-Xemein eta Urduña) eskolako jantoki osasungarriagoak lortzeko. Laurek dute sukaldea ikastetxean, Hezkuntza Sailaren mendeko langileak dituzte sukaldean (Urduñan izan ezik) eta Guraso Elkarteak arduratzen dira elikagaiak eskuratzeaz eta menuak lantzeaz. Lehentasuna ematen diete tokiko elikagaiei, ekologikoei eta sasoikoei, aurrekontua handitzeko beharrik gabe. Epe luzerako helburua da lege esparru berri bat lortzea, non eskolako jantokien kudeaketa eredu berritzaileak eta deszentralizatuak arautuko diren. Erkidego horretako araudiak (2000. urtetik dago indarrean) catering sistema baino ez du onartzen.

Valentzia

Hiri horretako udalak aldatu egingo ditu udal ikastetxeetako jantoki zerbitzuak kontratatzeko pleguen baldintzak (Lehen Hezkuntzako hiru eta Haur Hezkuntzako lau daude), bestelako irizpide batzuk kontuan hartzeko nutrizioari, alderdi sozialei, ingurumenari eta heziketari dagokienez. “Berdura eta barazki gehiagoko menuak nahi ditugu, animalia jatorriko elikagai gutxiago dutenak, desagerrarazi edo murriztu egin nahi ditugu ultraprozesatuak, azukrea eta elikagai frijituak, eta sustatu egin nahi dugu osoko zerealen erabilera eta hartzitze mantsoko ogiak”, azaldu du Alejandro Ramonek, Nekazaritzaren, Elikadura Jasangarriaren eta Baratzearen arloko zinegotziak.

Adin talde bakoitzak neurri bateko errazioa

Jantokiak kudeatzen dituzten enpresek doitu egin behar dituzte errazioak haurren nutrizio beharrizanetara. Horretarako, Ikastetxeetako Elikaduraren inguruko Adostasun Dokumentua hartzen dute eredutzat, zeina Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak arautzen duen (AESAN). Dokumentu horrek lau adin multzotan banatzen ditu ikasleak (- urte, – urte, – urte eta – urte), eta errazio hauek ezartzen ditu:

Berdurak (plater nagusia)

  • 3-6 urte. Plater zapal bat, ertaina (120-150 g)
  • 7-12 urte. Plater zapal bat, ertaina (120-150 g)
  • 13-15 urte. Plater zapal bat, handia (200-250 g)
  • 16-18 urte. Plater zapal bat, handia (200-250 g)

Arrautzak 

  • 3-6 urte. Ale 1
  • 7-12 urte. 1-2 ale
  • 13-15 urte. 2 ale
  • 16-18 urte. 2 ale

Arroza edo pasta (nagusia) 

  • 3-6 urte. Plater sakon bat, txikia (50-60 g)
  • 7-12 urte. Plater sakon bat, ertaina (60-80 g)
  • 13-15 urte. Plater sakon bat, handia (80-90 g)
  • 16-18 urte. Plater sakon bat, handia (80-90 g)

Oilaskoa (gisatua edo errea) 

  • 3-6 urte. Iztertxo txiki bat (80-90 g)
  • 7-12 urte. Izter txiki bat (150-160 g)
  • 13-15 urte. Izter handi bat (230-250 g)
  • 16-18 urte. Izater handi bat edo bi ertain (300-320 g)

Fruta freskoa

  • 3-6 urte.  Atal txiki bat (80-100 g)
  • 7-12 urte. Atal ertain bat (150-200 g)
  • 13-15 urte. Atal ertain bat (150-200 g)

16-18 urte. Atal ertain bat (150-200 g)

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak