Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Ariketa fisikoa: medizinarik onena gizentasunaren aurka

Hiru eta zortzi urte arteko haurren %40,6k gehiegizko pisua edo gizentasuna daukate, eta horietako gehienek arazo bera edukiko dute helduaroan ere. Azukreak eta elikagai ultraprozesatuek badute zerbait haurrak erakartzeko, baina bada hain erakargarria ez den beste gauza bat haien ongizatean berebiziko eragina duena: neska-mutilen %37 bakarrik iristen dira egunean gutxienez ordubeteko ariketa sikoa egitera (horixe da Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioa).

Zergatik dira neskak sedentarioagoak?

Generoa ere beste arrisku faktore bat da sedentarismoaren auzian. Eskolako adinean dauden gazte gehienak sedentarioak dira, baina nesketan are handiagoa da portzentajea. Zein da arrazoia? German Ruiz Tendero doktorea da Kirolaren Zientzietan eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea. Azalpen hau eman du: “Faktore asko dago tartean: interes pertsonalak, kultura, biologia, kideen eta familiaren eraginak, inguru fisikoa, hezkuntza sistema, bizitzako esperientziak…”. Baina aditu horrek, muinean dagoen arrazoiari baino nahiago du irtenbideei heldu:

  • Ama aktiboaren garrantzia. Emakumeek gero eta interes gehiago dute kirolarekin urtez urte. Espainian kirol ohiturei buruz egin zen lehen inkestan, 1968an, emakumeen %6,8k egiten zuten kirolen bat, eta gizonen %18k. Gaur egun, emakumeen %44,4k daukate kirola egiteko ohitura, baina gizonak gehiago dira orain ere: %51. Ruiz Tenderok aitortzen duenez, “ehunekoak irauli daitezen, garrantzitsua da ama aktibo eta kirolariaren figurari balioa ematea, neskengan eragin handiagoa izango baitu aitari bakarrik begiratzeak baino”. Gizonen kirolak komunikabideetan leku gehiago izateak eta emakumezkoen ereduak urriagoak izateak ere ez du laguntzen generoari loturiko estereotipoak amaitzen. Horiei aurre egiteko, gizartean onespen handiagoa eman behar zaie emakume kirolariei, ama aktiboaren iruditik hasita. Seme-alabentzat biak diren arren ereduak, aita eta ama, emozioak identifikatzen eta ulertzen errazago asmatzen duelako, jokabideetan ama da eredua alabarentzat.
  • Esperientzia partekatzea. Ez da aski alabak kirol batean izena eman dezan saiatzea; esperientzia horretan parte hartu beharra dago, lagundu, ikustera joan edo jarduera fisikoa elkarrekin egin (senideak eta lagunak ere txertatuz). Neurozientziak esaten duen bezala, jarduera bati emozio baikor bat atxikitzen zaionean, norbera babestua eta maitatua sentitzen da, eta aukera gehiago izango da ohitura osasungarriak sortu eta arrakastaz geureganatzeko.
  • Neskak txiki-txikitatik sartzea gure jardueretan. Gaur egun oraindik ere, nahiz eta emakumeek kirolean duten parte-hartzea eta inplikazioa asko handitu den, gurasoak sinetsita daude mutilak “aktiboagoak” direla neskak baino, halaxe ageri da Madrilgo Complutense Unibertsitatean egindako ikerketa honetan: La influencia parental en la motivación y participación de los alumnos en actividades físico-deportivas en edad es¬colar (Gurasoen eragina eskola adinean dauden ikasleek kirolean eta jarduera fi- sikoetan izaten duten motibazio eta parte-hartzean). “Ez da hainbeste kezkatu behar kontu ideologikoengatik, adibidez gure alabak nahiago dituen mutilenak edo neskenak jotzen diren kirolak; kontua da askatasuna eduki dezatela gustatzen zaiena hautatzeko, aktiboagoak izateko aukera ematen diena, esperientzia arrakastatsuak biziaraziko dizkiena, baina baita porrotean hezteko balioko diena ere, horrek norbere burua gainditzera garamatza eta”, azaldi du Ruiz Tendero irakasle eta ikerketaren egileak.
  • Oreka bat bilatzea sedentarismoan erori gabe. Nerabezaroan aldatu egiten dira interesak. Garai horretan, lagunak funtsezkoak izango dira aktibo egoteko: bizi guztiko lagun taldea ez bada mugitzen, inguru sozial aktiboak bilatu beharko dira, adibidez familia osoak izena eman beharko du mendi talderen batean, inguruko talderen batean izena ematera animatuko beharko dugu alabak kirola egin dezan… Pubertaroa garai ona da gorputzaren irudiari buruz hitz egiteko. Jarduera fisikoa egitearen helburu bakarra gorputza hobetzea bada, epe ertain-luzean emakume aktibo bihurtzeko aukera urriagoa izango da.
  • Emakumeen kirolean eredu direnak ikasgeletan ikusaraztea. Keinu txikiak dira, baina oso esanguratsuak. Eskolatik egiten diren aisialdi bidaia aktiboek ere oroitzapen ona uzten dute haurtzaroan (eskia, igeriketa, udalekuak…). “Eskolarekin irteera bat egingo bada, emakumeen futbol partida bat ikustera joan gaitezke eta, bide batez, pentsamendu taktikoa hobetu gure saioetan lantzearekin batean”, gomendatu du German Ruiz Tenderok.

Zergatik mugitu behar duten mutilek eta neskek

  1. Handitu egiten zaie bihotza eta arnasketa erresistentzia. Kontrakzio bakarrarekin, haur aktibo baten bihotzak odol gehiago bidaltzen du organismoko gainerako ataletara haur sedentario batek baino. Aktiboak ez diren pertsonen odol-hodiek urriagoa izaten dute elastikotasuna, neurria eta dilatatzeko gaitasuna, eta horrek areagotu egiten du hipertentsioa agertzeko joera.
  2. Hobetu egiten du egoera fisikoa. Arintasun handiagoa, erreflexu hobeak, abiadura gehiago eta erresistentzia handiagoa.
  3. Txikitu egiten du arteriosklerosia agertzeko aukera. Arterien paretetan gantza metatzea helduaroko gaixotasuna da, baina haurretan ere ikusten ari dira halakoak.
  4. Ugaritu egiten dira globulu zuriak. Horrek babes hobea sortzen du zelula kantzerigenoen aurrean eta birus eta bakterioek eragindako infekzioen aurrean.
  5. Emaitza akademiko hobeak. Ariketa egitea elikagai bikaina da garunerako, bermatu egiten baitu odola ongi iritsiko zaiola, eta horrekin lagundu egin da organo horren bilakaera. Active Brains proiektuak (Granadako Unibertsitateko Kirolaren Zientzietako Fakultatean landu zuten) aztertu egin zuen jarduera fisikoak nolako eragina izan zuen zortzi eta 11 urte arteko 110 neska-mutilengan (gehiegizko pisua edo gizentasuna zuten denek). Hor ateratako ondorioetan ikusten denez, ariketa modu jarraituan egiten duten haurrek materia gris gehiago daukate, eta horrek hobetu egiten ditu eskolako emaitzak.
  6. Handitu egiten du hormonen ekoizpena. Adibidez, hazkundearena (GH), zeinak lagundu egiten duen hezurrak, giharrak eta gainerako artikulazioak garatzen.
  7. Onura emozionalak. Ariketa fisikoa maiz-maiz egiten duten haurrek autoestimu handiagoa izaten dute eta jarrera baikorragoa. Lo ere hobeto egiten dute eta erronka handiagoei aurre egiteko gai dira, bai fisikoak eta bai emozionalak.
  8. Hobetu egiten du sozializatzeko gaitasuna. Kirolak erakutsi egiten du arauak onartzen, laguntasunari balioa ematen, besteekin moldatzen eta ardurak hartzen.
  9. Atzeratu egiten ditu ohitura osasungaitzak. Lagundu egiten du haurrak ez daitezen hasi alkohola edaten eta erretzen.
  10. Murriztu egiten du gorputzeko gantza. Horrek txikitu egiten du gehiegizko pisua izateko aukera.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak